Hileko artxiboak: otsaila 2016

Etorkizuneko sexu-jostailuak

VIOBRADORESNahiz eta, oraingoz, behintzat, jostailuak ez diren pertsonak ordezkatzeko gai izan, litekeena da urteen joan-etorrian sexuan berebiziko garrantzia hartzea. Izan ere, punta-puntako jostailu erotikoak diseinatzen dabiltza azkenaldian sexu-enpresa ezagunenak.

Eva da jostailuen artean berritzaileenetakoa. Klitoria eta barrabilak laztantzen dituen gailu hori emakumearen ezpain handietan kokatu behar da, sarketa praktikatzen den bitartean. Inork eutsi eta gidatu gabe, beraz, gai da genitalak estimulatzeko.

Gainera, erabiltzaile bakoitzari egokitutako jostailuak ere badira, bibragailu malguak, kasu. Intentsitatea, gailuaren forma eta bibrazioaren iraupena erabiltzailearen gustuen araberakoa izan daiteke, telefono mugikorrera jaitsitako aplikazio bati esker.

Horiez aparte, aipatzekoa da 64 funtzio ezberdin dituen sexu-jostailua merkaturatu duela BI Stronicek.

Bestalde, martxoan iritsiko da LittleBird, sakelako telefonotik, bluetooh bidez, zuzentzen den gailua. Honen helburua da irakurtzen dagoen liburuaren araberako sentsazioak transmititzea erabiltzaileari. Hau da, literatura erotikoa atsegin dutenek, adibidez, testuaren erritmoaren araberako bibrazioak jasoko dituzte app eta tramankulu berri honi esker.

Bukatzeko, haurdun uzteko gai den bibragailua ere existitzen da. Semenettek beste edozein jostailuren antzeko funtzionamendua dauka, baina badu ezberdintasunik ere, batez ere, likidoz bete daitekeela. Horrekin, emakumea haurdun utz dezake, baldin eta sartzen zaion likidoa semena bada, noski.

Bikotekideari felazioak egiten dizkioten emakumeak zoriontsuagoak dira

sexuNew Yorkeko Estatuko Unibertsitateak berretsi du bikotekideei felazioak egiten dizkieten emakumeak askoz zoriontsuago bizi direla. Gutxi gorabehera 300 neskek hartu zuten parte ikerketan, eta, aho bidezko sexua praktikatu ostean, horien aldartea zeharo aldatu zela ondorioztatu dute ikertzaileek. Hain zuzen ere, bizitzaren aurrean jarrera positiboagoa omen dute felazioa praktikatzen duten neskek.

Dena den, hainbat adituk diote ahozko sexuak ez ezik, beste zenbait praktikek ere energia ematen dutela, eta, ondorioz, zoriontasunean eragin positiboa dutela, dela cunnilingusak, dela sarketak edota dela masturbazioak berak.

Burmuinak bidaltzen dituen seinaleak eta hormonak kanporatzeak eragina dauka emakumeetan zein gizonetan. Izan ere, orgasmoa da gizakiak izan dezaken plazerik handienetakoa. Hala, sexua munduko antidepresibo eraginkorrenen artean dago, tentsioa edota estresa baztertzeko bide aproposa baita.

Ikerketara itzuliz, aipatzekoa da felazioak emakumeen jarrera mentala hobetzen duela. Gainera, loak hartzeko orduan lagundu egiten du.

Orduan zer onura dakar aho bidezko sexuak gainerako praktikekin alderatuz? Gakoa hazia ei da. Ikerketak horrelaxe erakusten du, behintzat.

Haziak antidepresibo naturalak ditu, serotonina esaterako. Horiexek dira emakumeari lasaitasuna eta ongizatea ematen diotenak. Horretaz gainera, cortisol hormonak energia barreiatzen du.

Dena den, gure ikuspuntutik, bederen, oso mugatua da ikerketa, batez ere, ez dituelako bikote homosexualak kontuan hartzen.