Hileko artxiboak: urria 2011

Inpotentziaren aurkako pilula ezberdinak

Sexu harremanak izatimpotencia1807eko gizonak erekzioa behar adina gogor ezin mantendu ahal izatea da inpotentzia. Espainiako Estatuan bi milioi gizonek baino gehiagok gaitz hau pairatzen dute.

Hala ere, gaur egun inpotentzia gainditzeko hainbat tratamendu daude. Ez da orokortu behar, ordea, eta kasu bakoitza era pertsonalizatuan tratatu behar da. Inpotentzia mota askotarikoak daude eta tratamenduak ere, ezberdinak behar dute izan mota bakoitzerako.

Gaitzaren jatorria hormona arazo bat baldin bada, tratamendu egokiena eta arrakastatsuena testosteronaren ordezko medikamentuena da.

Inpotentzia organikoaren kasuan medikamentu injektagarrietara edo aho bidezkoetara jotzea da ohikoena. Aho bidezkoen artean hiru motatakoak daude: Sildenafil (Viagra bezala ezaguna), Tadalafilo (Cialis piluletako osagarria) eta Vardenafilo (merkatuan Levitra izenez ezagutzen dena).

Pilula hauek zakileko entzimak blokeatzen dituzte, horrela mekanismo naturalen bidez zakila tentetzeko. Normalean ez dute funtzionatzen aurrez sexu kitzikapenik ez badago. Medikamentu hauek % 70eko eraginkortasuna dutela estimatzen da.

Pilula hauen onura bistakoena, eraginkortasun handiaz gain, mediku aditu batek gomendatuz gero kontrako efekturik izatea oso zaila dela da. Gaitz arinak bakarrik sor ditzakete, buruko mina, gorritasuna edo muki asko izatea.

Tamainak badu garrantzirik? Neurri “normalak” argitaratu dituzte

Frantziako mediku tatamaño importalde batek zakilen batez besteko neurriaren berri eman dute. Helburua, gizonezkoek zakila luzatzeko egiten dituzten eta beharrezkoak ez diren ebakuntza kirurgikoak ekiditea da.

Adituen arabera, atseden egoeran zakilak 9 eta 9,5 zentimetro artean izan ohi du. Erekzio egoeran, berriz, 12,8 eta 14 zentimetro artean izatea da ohikoena.

Zirkunferentziari dagokionez, batez beste 8,5 edo 9 eta 10 edo 10,5 zentimetro artean ditu zakilak tente dagoenean.

“Zakil txikia izatearen sentsazioa antsietate eta sufrimendu iturri izan daiteke gizonarentzat”, adierazi dute adituek.

Horrez gain, zakila luzatzeko ebakuntza kirurgikoek batez ere erekzioarei lotutako arazoak ekar ditzakeela ohartarazi dute.

Sexu harremanak izateko teknika tantrikoak

Tantra, sexua eta bizitza bera bes800px-Kamasutra5te modu batera bizitzen irakasten duen filosofia da. Praktikan jartzeko, sexu harremanak izatean teknika eta irakasgai batzuk jarraitu behar dira.

Sexu kitzikapena relax edo lasaitasunarekin bateratzea dute helburu teknika horiek. Barne orgasmoak eta isurtzea kontrolatu daitezke tantraren irakaspenei esker.

Lasaitasun egoera hori lortuta, hurrengo pausoa kontzientzia hartzearena da. Egiten dugunak sortzen dizkigun sentipenak balioesteko eta plazera benetan gozatzeko gai izan beharra dago. Horrela, lasai hartu eta oraindik polikiago egin ditzakegu sexu jolasak.

Tantraren printzipioak jarraituz, neurtzea kontuan hartu beharreko kontua da sexu harremanak izatean. Benetan sentitzen denaren kontzientzia hartu eta adimena behar bezain zorrotz badago, sentitzen den kitzikapen maila neurtu beharra dago. Norbere burua ahalik eta hoberen ezagutzea ezinbestekoa da tantraren jarraitzailearentzat. Kitzikapena zein puntutara heldu den jakinez, nahi bezala kontrolatu ahal izango da berau.

Filosofia honen beste oinarrietako bat da “olatuarena”. Teknika honen bidez, plazera etengabe igotzen doa, orgasmo anitzak eta igoera eta jaitsierak tartekatuz. Etengabe plazera xurgatzean datza.

10 bitxikeria zakilaren inguruan

zakilarenAsko eta asko esan izan da gizonezkoen sexuaren inguruan baina hala ere, seguru ez dakizula guztia:

  1. Tabakoa erretzeak zakilaren luzeera zentimetro batean moztu dezake. Erekzioak odol ixuri egokiak bermatzen ditu eta tabakoak odol hodiak kaltzifikatzen ditu, horrela tentetze ahalmena gutxituz.
  2. Medikuek zirkunzisioa egindako haurren prepuzioekin ehun adiposoa sor dezakete erredurak jasandako pertsonak sendatzeko. Prepuzio batek 23.000 metro karratu ehun adiposo sor dezake, hiru futbol zelai estaltzeko nahikoa.
  3. Gizonezkoen orgasmoak sei segundu irauten ditu bataz bestez eta emakumezkoenak, berriz, 23 segundu. Bidegabekeria ote?
  4. “Colymbosathon ecplecticos” deituriko itsas izakia da ezagutzen ditugunen artean, zakila izaten espezierik zaharrena. Bere izenak “zakil handidun igerilari harrigarri” esan nahi du grekoz.
  5. 400 gizonetatik bakarra da nahikoa malgua bere buruari felazioa egiteko. Hala ere, 400 horietatik guztiak saiatu dira noizbait.
  6. Bi zakil mota daude, erekzioan hedatu eta handitu editen direnak eta une oro handiak diruditenak eta erekzioa heltzean apenas hazten direnak. Azken mota hauetakoak exhibizionista bezala ezagutzen dira.
  7. Tongako Fatefehi erregeak beste inork baino gehiago gozatu zuen bere zakilaz. Esaten dutenez 1770 eta 1784 urteen artean 37.000 emakume desloratu zituen, zazpi eguneko.
  8. Itxura oneko gizonek esperma hobea dute. Ikertzaile espainiar batzuek emakume talde bati gizonezkoen argazkiak erakutsi zizkioten. Gizonezkoen artean kalitate bikaineko, erdipurdiko eta txarreko esperma zutenak aurkitzen ziren. Emakumeei mutil ederrena aukeratzeko eskatu eta ia denek esperma bikainduna hautatu zuten.
  9. Hazia isuritzeko ez da behar garunik, izan ere, bizkarrerzur muinak ematen du horretarako agindua. Dena den, isurtze horren hartzailea aurkitzeak estrategia eta buru lan handiko orduak eska ditzake.
  10. Zakil hausturaren kausa nagusietakoa da masturbazio kementsua. Badakizue mutilak, ezti eta gozo…

Gizon guztiek ikusten dute pornografia

Montrealeko Unibertsixxxtatean ikerketa konparatibo bat egin behar zuten pornografia kontsumitzen duten gizonen eta kontsumitzen ez dutenen artean. Ezinezkoa izan da ordea ikerketa aurrera eramatea; izan ere, ez dute aurkitu inoiz pornografiara jo ez duen gizonik.

“Ikerketa inoiz pornografia kontsumitu ez duten 20 urte inguruko gizonekin hasi nahi genuen. Ez genuen bakarra ere aurkitu”, esan du Simon Louis Lajeunesse irakasleak, ikerketaren egileak.

Dena den, ikertzaileen ahaleginak ez dira ezerezean gelditu. Pornografia kontsumitzen duten gizonen ohiturak aztertu ahal izan dituzte (ikertzaileen arabera, denak). Pornografia ikusten duten unibertsitateko ikasleak elkarrizketatu ostean, lehen aldiz pornoa kontsumitzeko batez besteko adina hamar urte direla ondorioztatu du Lajeunessek.

Kontsumoaren % 90 Internet bidezkoa da eta gainerako % 10a bideoklubeko materialen eta erositako produktuen bidezkoa. Ikertzaileek diotenez, kontsumitzaileek gustuko dituzten ohitura eta zaletasun sexualekin bat egiten dituzte ikusitako materialek. Gainera, orokorrean, iraingarriak izan daitezkeen bideo pornografikoak gaitzetsi egiten dituzte.

Batez bestez, astean hiru egunetan banaturik 40 minutuz kontsumitzen dute bikotekide gabeko gizonek eta bikotedunek, berriz, 20 minutuz.

“Ez da ezer patologikoa. Izan ere, euren jarduera sexual guztiak nahiko ohikoak ziren. Pornografiak ez du haiek emakumeen inguruan duten ikuspuntua aldatu, ezta haiekiko harremanak ere. Denek nahi dute bikotekide sano, atsegin eta ahal bezain ona edukitzea”, adierazi dute ikertzaileek.

Zer da zakil luzatzailea?

extensor_peneSexu-harremanak izaterako garaian, askotan gizonezkoek kezka bakarra izan ohi dute, eta urteetan zehar, trauma ugari eragiten ditu zakilaren tamainak. Honen ondorioz, zakila luzatzeko hainbat teknika sortu dira merkatuan.

Produktu hauek tamaina izugarri handitzearen promesa egiten dute, baina, gizonezkoen konplexu horretaz aprobetxatu egiten dira gehienak.

Zakil luzatzaileak gizonezkoaren zakila zentimetro batzuk luzatzeko balio du. Hori esatea oso erraza da, baina ez da hain erraz lortzen. Mediku batekin hitz eginez gero, zakilaren luzapena ez dela ia antzeman egiten esango du, bere erabilpenak eragiten dituen minekin eta sufrimenduekin konparatuz.

Adituen arabera, zakilaren luzatzailea erabili nahi duten gizonezkoek oso arduratsuak izan behar dute honen erabileraren jarraibideekin, denbora luzean erabili ondoren zakilean kalterik jasan nahi ez badute.

Zakil luzatzaileak eztabaida handiak sortu ditu medikuen artean. Batzuentzat, zakilaren tamainak sortzen duen arazoa autoestimu arazo bat besterik ez da.

Jende ospetsuak badu sexu fantasiarik

Denok dauzkageva-longoriau sexu fantasiak, batzuk besteak baino konfesagarriagoak. Pertsona ospetsuek ere badituzte haien barne-barneko sekretu horiek.

Eva Longoriak esaterako, Tony Parker mutil lagun ohiak larrua jotzean zetazko eskuzapiekin ohera lotzea gustuko zuela aitortu izan du.

Neska batekin oheratzekotan, Britney Spearsek argi dauka; Kim Kardasian izango litzateke zorionekoa. Ez dauka, ez, gustu txarra Britneyk. Kimen kurbak edonor liluratzeko modukoak dira.

Melanie Brown Spice Girlseko kideak ere ez dauka lotsarik sexu kontuez hitz egiteko. Sexu harremanak kirol ariketa dira Melanie B-rentzat. “Nire ariketa gogorrena senarrarekin egunero bost aldiz txortan egitea da. Aitortu beharra daukat. Berarekin sexu menpekotasuna daukat. Sexariketa da”. Probatu beharreko ariketa zurea, Melanie.

Inolako zalantzarik gabe, Angelina Jolie bere ohean ongietorria izango litzatekeela dio Megan Foxek. Kasu horretan, munduko edozein mutilek nahikoa izango luke begiratzearekin bakarrik. Hori bai, Megan ez luke neska bisexual batekin sexu harremanik izango, zikina omen baita “gizonezkoen hondakinak” izan ditzakeelako.

Mutil ospetsuek ere aitortu dituzte barneko grina horiek. Ricky Martinek edonor harrituta uzteko moduko sexu fantasiak ditu. Bero-bero jartzen omen du golden shower on batek. Azalpen gehiago nahi duenak bila dezala Google-en.

Daniel Radcliffek, Harry Potter aztiaren paperagatik ezagunak, trabesti bezala janztea du gogoko. Makillajea ere gustuko du, gero eta gehiago hobe!

Sexu sutsuak amnesia sor dezake

sexo_parejaJournal of Emergency Medicine aldizkarian argitaratutako artikulu baten esanetan, orgasmo indartsu batekin bukatutako sexu kartsuzko saioek, amnesia sor dezakete.

Georgetown unibertsitateko Kevin Maloy eta Jonathan Davis katedradunek egindako ikerketaren arabera, amnesiadun pertsonak bere burua nor den, non dagoen eta baita une goxo hori norekin pasa duen ere ahaztu dezake. Amnesia Global Iragankorra deitzen zaio sindrome honi.

Amnesiaren azalpen posibleena Valsalvaren Maniobra da. Lepoko odolaren oxigenazio urria gertatzen da postura deseroso bat hartzean, sexu sesio sutsu batean gerta litekeen bezala.

Antonio María Valsalva mediku italiarrak sortu zuen maniobra hau, erdiko belarritik zornea ateratzeko metodo baten bila. Glotisa itxita edo ahoa eta sudurra itxita arnas egiteko saiakerari deitzen zaio Mansalva Maniobra.

Tabakoak sexu desira gutxitzen du

SEXOHainbat ikerketek erakusten dutenez, tabakoa kontsumitzeak sexu desira murrizten du, batez ere, emakumeen kasuan.

Erretzeak arteriosklerosia eragin dezake eta horrek odol-fluxua gutxitzen du. Ondorioz, genitaletan lehortasuna eta atrofia pairatzeko arriskua dago. Gainera, tabakoa erretzen dutenek menopausia gazteago izateko aukerak dituzte, baita, estrogenoak gutxitzeko arriskua ere.

Faktore guzti hauek sexu desiran eragin zuzena daukate eta sexurako gogo falta, bikote-harremana okertzeko arrazoietako bat izan daiteke.

Argi dago, tabakoa ez dela osasunarentzat ona. Halere, emakume asko erretzeari uzteko beldur izaten dira, pisua hartzeko ikara izaten dutelako.

Ba al dago pertsona asexualik?

SEXOPertsona denak sexualak direla uste dugu. Izan ere, bizitzaren aurrean hartzen ditugun jarrera eta arrazoiketa askok sexua dute iturburu edo ideia nagusi bezala. Egia da hori sexua plazerarekin, maitasunarekin, desirarekin… lotzen duen jendearentzat. Baina, gizon eta emakumeen artean bada sexualitateak axola ez dionik.

Pertsona hauek, ez dute sexu erakarpenik ere sentitzen. Horrela, asexual izatea ezin dezakegu sexu aukera bezala definitu. Gai honetan adituak diren psikologo eta psikiatrek desoreka pertsonalen artean kokatzen dute sexu gabetasun hori.

Asexualitatearen kausa nagusietako bat pertsona hauen iraganean aurki dezakegu, batez ere heziketa errepresiogile eta txikitako traumaren batean. Zalantza nagusi bat sortzen du, ordea, kontu honek: izan dezake bikotekiderik asexual batek? Egia da izan dezakeela baina bikotekideak argi izango beharko du harreman erromantiko bat izango dutela, inola ere ez desira eta pasioa.

Hala ere, beste norbaitekin bizi nahi izanez gero, asexualak bikotekideari beste norbaitekin oheratzen uztea pentsatu beharko du. Bestela, erosoagoa dena, sexuarekiko sentimendu berdinak dituen norbaitekin elkartzea izan daiteke irtenbidea.

Dena den, esan beharra dago aditu askorentzat asexualitate osoa ez dela existitzen. Izan ere, sexuaren ukapen horrek berez dakar sexualitatearekiko jarrera hartzea.