Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

sex-symbols-coupleOrain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi da.

Barruko arroparik gabe, biribilean esertzen da mutil talde bat. Parte-hartzaile guztiek zakila tente dute, eta bitartean neskak haien gainean jartzen dira 30 segundoko “sarketa” praktikatzeko. Txandaka, mutil batetik bestera aldatzen doaz jolasean parte hartzen ari diren neskak. Isurketa gertatzen denean, jolasetik kanpo geratzen da mutil hori.

Helburua da jolas horretan mutil bakarra geratzea, eta berorrek irabaztea.
Oraindik “modatzat” hartzen ez bada ere, geroz eta hedatuago dago sexu-erruleta, eta, arriskuak arrisku, Espainiako Estatuan izan da talderen bat edo beste jolas hori praktikatu izan duena.

Argi dago oso arriskutsua dela, sexu bidezko gaixotasunak kutsatzeko bide izan daitekeelako, eta nahigabeko haurdunaldiak gerta daitezkeelako.

Askotan, kondoirik gabe egiten dute jolasa, are arriskutsuagoa eginez. Nolanahi dela, kondoia erabili arren, gaixotasunak kutsatzeko arriskua ez da salbuesten; batez ere, nesken kasuan. Izan ere, kondoi bera erabilita, mutil batetik bestera aldatzen doaz neskak.

Horretaz jabetuta eta azkenaldian sexu bidezko gaixotasunak areagotu egin direla ikusita, alarma piztu da sexu adituen artean.

Aipatzekoa da halaber, praktika honekin “baginismoa” ere eman daitekeela, eta horrek sexu-harremanak oso mingarri bihurtzen dituela.

Kontuan izanda sexu-erruletan emakumeak ez duela “sarketa” aurretik estimulurik izaten, gerta liteke baginan lesioak eragitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude