Hileko artxiboak: ekaina 2011

Kaltegarria al da semena irenstea?

semenAhozko sexua praktikatzen duten pertsona askok zalantza bera izan ohi dute: “kaltegarria al da semena irenstea?”.

Osasungarri dauden pertsonen esperma ez da inolaz ere txarra edo kaltegarria. Semenaren %95 ura da eta horrez gain, proteinak, mineralak eta beste hainbat mantenugai ditu.

Adituek diote esperma irenstea ahoan musu bat ematea baino “garbiagoa” dela, haziak listuak baino germen gutxiago baititu.

Gainera, argi utzi behar da ezinezkoa dela haurdun geratzea semena irensteagatik. Edaten dugun beste edozein likido bezala, urdailera pasatzen da eta han digeritu egiten da. Beraz, ez dago obarioetara pasatzeko arriskurik. Loditzeko beldur direnak ere lasai egon ahal dira, semenak oso kaloria gutxi baititu.

Marihuana erretzen duten mutilak nekezago iristen dira orgasmora

mujer_fumandoAustralian egindako ikerketa batek erakusten duenez, marihuana erretzera ohituta dauden mutilek zailtasun handiagoak dituzte orgasmora iristeko. Gainera, isurketa goiztiarra pairatzeko aukera gehiago ere badituzte.

Mutil gazte askok cannabisa kontsumitzen dute orgasmoa atzeratzeko helburuz, honek izan ditzaken eragin negatiboez ohartu gabe. Dena den, egia da baita ere, marihuana kontsumitzaileek sexu-bikote gehiago dituztela eta sexu harremanetan sentsazio biziagoak izaten dituztela.

Aipatutako ikerketak beste ondorio garbi bat ere ateratzen du: marihuana erretzaileak gazteago hasten direla sexua praktikatzen, promiskuitate handiagoa dutela, antisorgailu gutxiago erabiltzen dituztela eta sexu bidezko gaixotasunak kutsatzeko arrisku gehiago dutela.

Sexua hondartzan. Zeintzuk dira jarrera egokienak?

playasBikote askok gustuko dute hondartzan sexu harremanak izatea. Beroak, arropa gutxirekin ibiltzeak eta itsasoko haize leunak sexu grina pizten dute. Baina zein jarrera dira dibertigarrienak eta zein kitzikagarrienak hondarrean edota itsasoan sexua praktikatzeko?

Olagarroa

Mutila harean etzan eta neska gainean kokatu behar da, eskuak bikotearen buru gainetik botata eta mutilaren eskuak eutsita. Bitartean hankarekin mutilaren izterra inguratu behar du neskak, horrek sarketa erraztuko baitu.

Swingaren erregea

Mutila hamaka batean eseri behar da. Neskak, gainean jarrita, hankak eta lepoa inguratu behar dizkio. Ondoren bien artean hamaka kulunkatu behar dute, sarketari erritmoa jartzeko.

Aholkuak:

1- Harea oso erosoa da baina, aldi berean, sexu-organoak narriatu ditzake. Hori dela eta, komeni da azpian toalla bat jartzea.

2-Kondoiak: Uretan zein hondarrean sexu harremanak izatean kontu izan behar dugu kondoiekin. Hareak preserbatiboa apur dezake eta uretan erraz galdu daiteke.

3-Lubrifikatzailea: Uretan sexua praktikatzean komenigarria da lubrifikatzailea erabiltzea. Normalean urak bagina sikatzen du eta, beraz, sarketa ezerosoagoa edota mingarriagoa izan daiteke.

4-Intimitatea: Garrantzitsua da ezkutuan dagoen toki bat bilatzea.

5-Jarrera egokienak: Komeni da mutila azpian egotea.

Zer da sexu tantrikoa?

tantrikoSexu tantrikoa Tantraren legeetan oinarritzen da, orgasmo genitala gainditzea bilatzen duen Indiako filosofia batean hain zuzen. Tantrikoen helburu nagusia “Supeorgasmoak” lortzea da, hau da, gozamen maila altuena sentitzea.

Masajeen, laztanen eta sexu jokoen bidez, sexu tantrikoak plazerra areagotzea bilatzen du eta horretarako ariketa berezi batzuk praktikatzen dituzte sexu mota hau aukeratzen dutenek. Ariketa horiekin mutilek erekzioa denbora luzez manten dezakete eta horrekin sexu harremanak luzatu ahal dituzte. Hortaz, isurketa goiztiarra duten mutilentzat adibidez, gomendagarria da sexu tantrikoa.

Tantra filosofiaren arabera, isurketarekin energia galtzen dute gizonezkoek, hori dela eta, hazia atxikitzen saiatzen dira.

Sexu tantrikoa praktikatzen duten bikoteek sintonia energetikoa bilatzen dute; gorputza eta burua desblokeatuz eta sexuan eragin negatiboa izan ditzaketen min fisikoak zein arazo emozionalak alde batera utziz.

Sexu harremanak biziberritzeko trikimailu errazak

SEXOMonotonia hausteko eta sexu harremanak dibertigarriak eta gozagarriak izateko hainbat aholku emango dizkizugu gaurkoan.

Ahozko sexua, hobeto eskaileratan

Jolas berriak probatu nahi al dituzu? Neskentzako benetan kitzikagarria den joko bat proposatuko dizugu: ahozko sexua eskaileratan praktikatzea. Neska eskaileratan etzan behar da eta bitartean mutilak cunnilingusa praktikatuko dio.

Itsasoko izarraren jarrera, goizerako aproposena

Itsasoko izarraren jarrera probatu: emakumea ahoz gora jarrita dagoela, gizona emakumearen eskuin aldean jartzen da gorputzaren ezkerraldearen gainean, emakumeak eskuineko hanka altxatu behar du, gizonak berea azpian sartzeko. Gizonaren izterra emakumearen hanka artean geratuko da, eta jarrera oso egokia da nekea nagusitzen denean, inork ez baitu bestearen pisua gainean eduki behar.

Konpartitu fantasiak

Komunikazioa eta sexua lotuta joan behar diren bi faktore dira. Sexualki aktiboagoak diren bikoteek komunikazio ona izan ohi dute eta maiz hitz egiten dute euren gustuei eta nahiei buruz. Sexuak ez du gai tabua izan behar.

Elkarri begira lo egiten duten bikoteak, sexuan asetuenak

19891-pareja camaBikotearekin lo egiteko orduan ohean hartzen dugun jarrerak, pertsona horrekin dugun harreman mota definitzen du. Zurrunga egiteak, ohean uzkurtzeak eta edredoiari tira egiteak… maindire artean ezkutatuta zeuden sekretuak azaleratu ditzaketen faktoreak dira.

Bikote askok bizkarra ematen diote elkarri lo egiterakoan. Honek hainbat esanahi izan ditzake: azkenaldiko kontua bada bikotea urruntzen ari dela esan nahi du, baina, aspaldiko kontua bada, neskaren zein mutilaren askatasuna adierazten du.

Elkarri begira lo egiten duten bikoteak elkarrekin oso gustura sentitzen dira. Bestalde, uzkurtuta lo egiteak gertutasuna adierazten du; emozioei dagokienean intimitatea dagoela eta bikotea sexualki oso aktiboa dela.

Amaitzeko, eskuekin edota oinekin bikotea ukitzen duten pertsonek maitasunak bizirik dirauela ziurtatu nahi dute. Era berean, mota honetako keinuek hoztuta egon den harreman batean lotura bilatzen dute.

Aldibereko orgasmoak. Nola lortu?

orgasmosimul300Sexu harremanetan aldi berean orgasmora iristen diren bikoteek askoz gehiago disfrutatzen dute: norbere estasia bikotearen estasiarekin batzen delako.

Halere, nahiko zailak izaten da aldibereko orgasmoak lortzea, batez ere, askotan ezinezkoa delako klimax egoera kontrolatzea.

Horregatik, “Eingo al deu” sexu blogetik hainbat aholku eman nahi dizkizuegu:

Berebiziko garrantzia dute aurretiazko laztanek. Normalean neskek denbora gehiago behar dute orgasmora iristeko. Gainera, aurretiko jolasekin mutilek isurketa atzeratzen dute eta, beraz, harremana luzatzen denez, sinkronia lortzeko aukera gehiago dago.

Ez gara orgasmoarekin obsesionatu behar: Sexua orgasmoa baino askoz gehiago da. Prozesu guztiaz disfrutatzen ikasi behar dugu. Geroz eta lasaiago egon errazagoa da orgasmora heltzea, baita, bikotearekin sinkronizazioa lortzea ere.

Sexu jarrerak: Badira hainbat jarrera aldibereko estasian laguntzen dutenak. Aldibereko orgasmoa izateko, neskaren klitoria laztantzeko aukera ematen duten jarrerak bilatu behar dira.

“Existitzen al da euskal pornoa? Non aurki dezaket?”

euskalsexIrakurle batek euskal pornoari buruz galdetu dio Olatz Berastegi sexologoari eta hemen duzue erantzuna:

Irakurlearen zalantza:

“Existitzen al da euskal pornoa? Non aurki dezaket?”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo lagun, jarraian nik dudan informazioa aipatzen dizut:

Orain dela urte batzuk aldizkari bat argitaratu zen. Ostiela aldizkariko ale bat “Pornolore” deitu zen. Aldizkari honetan Euskal Pornoak nolakoa izan behar zuen proposatzen zuten.

Egun, Postporno mugimendua eta ekoizpena dago. Postporno mugimendua feminismotik abiatu da Euskal Herrian. Mugimendu honen helburu nagusiena pornografia tradizionalak eskaintzen duen sexualitatearen aurrean proposamen, rol, nortasun, eta ekintza berriak eskaintzea da. Mugimendu postporno honek praktika eta teoria bateratzen ditu .

Norberak ikusi eta kontsumitu nahi duen pornoa autoekoiztu egiten du Zuk Zeuk Egin filosofiapean. Eta ondoren, kontsumo indibidualerako edota talderako banatzen da.”

Olioa, hilerokoaren minaren kontrako sendagaia

dolores-menstrualesNeska askok sabeleko mina edota kolikoak izaten dituzte hilerokoarekin daudenean. Askotan kaltzio faltak eragiten du mina, beste batzuetan, aldiz, hilerokoan kanporatzen den prostaglandina sustantziagatik sortzen da ondoeza.

Horri aurre egiteko, ohiko analgesikoetara jotzen dute neska gehienek, baina, badira sendagai naturalen alde egiten duten emakumeak ere.

“Eingo al deu” sexu blogak ere sendabide naturalen berri eman nahi dizue. Hain zuzen ere, oraingoan, etxean prestatu ahal dugun olio batekin saiatuko gara hilerokoaren minari erremedioa bilatzen.

Nola prestatu: Udaberri-lorearen olioaren 10 kapsula, mantzanila olioaren 15 tanta eta izpiliku olioaren 10 tanta nahastu behar ditugu. Osagarri guzti hauek aringarriak dira, beraz, hilerokoak eragindako minari aurre egiten lagunduko digute.

Olio guztiekin egindako nahastea sabelaldean masajeak emateko erabiliko dugu.

Hitz “beroek” ohean duten garrantzia

talking_dirty_868582205Sexu harremanetan pentsatzen dugunean, laztanak, muxuak eta puntu erogenoak dira burura etortzen zaizkigun lehen ideiak eta gehienetan ahaztu egiten gara hitz “beroek” edota berba “goxoek” duten garrantziaz.

Egia da, lengoaia beroa edo ausarta ez dela beti denen gustukoa izaten, baina, pertsona askorentzat kitzikagarria da sexua praktikatzerakoan. Izan ere, “hot lengoaiak” dopamina izeneko hormona aktibatzen du eta horrek sexu kitzikapena pizten du.

Mutilek normalean ez dute hitz ausartak esateko arazorik izaten, neskak, aldiz, lotsatiagoak izan ohi dira. Horregatik, sentitzen dutena hitzez adierazteko gai ez diren emakumeei, arnasestua sakontzeko eta ohi baino oihu ozenagoak egiteko gomendatzen diete sexu adituek, horrek, mutilak bero-bero jartzen baititu. Oro har, garrantzitsua da momentuan sentitzen ari garena hitzez azaltzea.