Hileko artxiboak: azaroa 2013

Sexurako hamar kantu

orgasmosimul300Sexu harremanetarako isiltasuna behar dute askok, beste batzuk aldiz, nahiago dute izara arteko jokoetarako musika jarri. Hori dela eta, Daniel Mullensiefen psikologoaren ikerketa baten emaitzak plazaratu zituen duela hilabete batzuk Spotifyk, eta horrekin batera, sexu kontuetarako arrakasta gehien duten kantuen zerrenda osatu zuen.

Hain zuzen ere, musikaren eta sexuaren arteko lotura ikertu zuen aipatutako psikologoak, eta emaitza garbiak atera zituen:

1-Galdekatuen %40aren iritziz, elkar ukitzeak baino gehiago estimulatzen du musikak sexu harremanak izaterakoan.

2-Dirty Dancing soinu banda da sexurako abestirik aukeratuena.

3-Sexurako grina pizteko orduan, Marvin Gayen “Sexual Healing” kantuak hautatu zuen galdekatuetako askok.

4- Sexu harremanetarako abesti aproposonen artean, Queenen “Bihemian Rhapsody” nagusitu zen.

Esan bezala, ikerketa egin ostean, 10 abesti arrakastatsuenen zerrenda argitaratu zuen Spotifuk:

1. ‘Dirty Dancing’, soinu banda
2. Marvin Gaye: “Sexual Healing”
3. Ravelen boleroa
4. Berlin: “Take My Breath Away”
5. Barry White
6. Marvin Gaye: “Let’s Get It On”
7. Righteous Brothers: “Unchained Melody”
8. “My Heart Will Go On” (‘Titanic’en soinu banda).
9. Serge Gainsbourg: “Je T’aime”.
10. Whitney Houston: “I Will Always Love You”.

Baina zer entzuten dugu euskaldunok? Zer nolako eragina dauka musikak sexu harremanetan?

Guzti horren erantzuna ‘Akabo Bakea’ saioko “Luzia eta sexua” atalean aurkituko duzue.

Probatu al duzu ‘Slow Sex’ joera?

Slow Sex. Argazkia: elpais.com.co

Slow Sex. Argazkia: elpais.com.co


Sexu kontuez ari garenean, presaka ibiltzeak ez du, orohar, ondorio onik eragiten. Hori da, bederen, ‘Slow sex’ joera berriak babesten duen teoria. Azkarregi aritzeak amorrazioa eta frustrazioa sorrerazten dituela argudiatuz, harreman lasai eta luzeagoak defendatzen dituzte ‘Slow sex’aren jarraitzaileek. Helburua orgasmora iristeko bideaz gozatzea da.

Filosofia horrek ez dauka zerikusirik sexu tantrikoarekin, eta honako fase hauek izan beharko lituzke harreman sexual egoki batek:

Beroketa fasea (15 minutu inguru)
Lehenik eta behin, garrantzitsua da norberaren gorputzeko atalak miatu, beste ezertan hasi aurretik. Hala, plazer gehien non sentitzen dugun jakingo dugu, bakarka gozatu nahiz bikotekideari adierazteko. Era berean, harremana sexualari ekin aurretik, oso gomendagarria da sentsualitateari eta erotismoari arreta berezia jartzea, orgasmoari bidea zabaltzeko.

Koitoa (15 minutu, gutxi gorabehera)
Koitoaren garaia iristen denean, arnasa eta erritmoa lasaiak izan daitezen saiatu beharko genuke. Sakon arnasa hartu eta atsedenaldiak egin daitezke. Halaber, postura bat baino gehiago probatzea proposatzen du ‘Slow Sex’ joerak.

Erlaxazioa
Harreman sexuala ez da amaitutzat jotzen orgasmoa sentitu eta berehala. Ondoren, hamar minutu inguru igaro beharko genuke elkarrekin erlaxatzen, koitoa bukatu ostean

Dena den, teoria horiek oso ederrak diruditen arren, egia da beroaldi azkarren ondorioz, sexu-harreman arinetara jotzen dugula sarri. Bitxikeria gisa, bat-bateko harreman horietarako toki ohikoenak errepasatuko ditugu.

Esate baterako, jatetxe eta dendetako komunak irtenbide egokia izan daitezke beroaldiak baretzeko. Geroz eta gutxiago geratzen diren arren, badira telefono-kabinaren batean ibili direnak ere. Aukera izanez gero, igogailua, lantokia, diskoteka, gimnasioa, zinema, hotela, dutxa eta bulegoa ere leku aproposak dira. Azkenik, nork ez du autoan proba egin behin edo beste?

Zein duzue gustukoen?

Entzun asteleheneko “Luzia eta sexua” saioa!

Sexua ala kirola: zein da kaloriak erretzeko modurik onena?

sexo

Zer irudituko litzaizuke sendagileak kirolaren ordez sexua praktikatzea aholkatuko balizu?

Quebeceko Unibertsitateak ikerketa bat egin du korrika eginda eta sexua praktikatuta erretzen ditugun kaloriak alderatzeko, eta datu benetan bitxiak eman dituzte ikertzaileek. Hain zuzen ere, 18 eta 35 urte bitarteko gazteekin egin dute ikerketa, eta emaitza argia izan da: oinez eginda baino kaloria gehiago erretzen ditugu sexuarekin, baina korrika eginda baino gutxiago.

Ikerketan parte hartu duten bikoteek etxean izan dituzte sexu-harremanak, lasaiago egoteko eta modu “naturalagoan” aritzeko, eta besoko batzuk jarrita neurtu dizkiete kaloriak.

Bataz beste 25 minutuko “beroketak” izan dituzte, horregatik, 30 minutuko korrikaldiekin konparatu dituzte bikote guztien sexu saioak.

Eta ondorioa harrigarria izan da…

Izan ere, mutilek neskek baino askoz kaloria gehiago erretzen dituztela ondorioztatu dute: ordu erdiko saioan mutilek 101 kalori inguru erretzen dituzte, neskek, berriz, 69.

Litekeena da mutilek esfortzu gehiago egitea, dena den, entzun “Akabo Bakea” saioko “Luzia eta sexua” tartean kontatu digutena.

Nola hobetu sexu harremanen kalitatea?

Badira hainbat jaki sexuaren kalitatea hobetzen laguntzen dutenak:

AGUAKATEAK: Bihotzarentzat eta arterientzat onak dira, eta horrek odola gorputzeko atal guztietara iristea errazten du.

ALMENDRAK: Estimulatzaileak dira eta ugalkortasunerako gomendagarriak.

MARRUBIAK: Erditzean arazoak saihesteko balio dute, eta espermatozoideentzat oso onak dira.

TXOKOLATEA: Libidoa indartzen duen sustantzi estimulatzaile bat du txokolateak.

MARISKOA: Ostrak adibidez afrodisíako ezagunenetakoak dira. Arrainen artean, izokinak ere sexu harreman aberasgarriagoak izaten lagun dezake.

RUKULA, PIKUAK, ZITRIKOAK…

Entzun asteleheneko “Luzia eta sexua” saioa!

Japoniarrek ez dute sexuan interesik

sexo

Japoniako gazteek ez dute sexu harremanetan interesik.

Duela gutxi egindako ikerketa batek erakusten duenez, agintari japoniarrak arduratuta daude teknologia berriek sexuari garrantzia kendu diotelako.

Tradizioa alde batera utzi eta Internet bidez asetzen dute gazteek sexurako grina. Dirudienez, ezkontzari
beldurra diotelako jotzen dute harreman birtualetara. Neskek zein mutilek “trabatzat” dute amodioa.

Harrigarria bada ere, unibertsitate garaian dauden ikasleen erdiak ez du sexu harremanik eduki nahi, eta horietatik %40k ez du sekula sexurik izan.

Harreman birtualak

Japoniako 30 urtetik beherako mutilen herenak ez du inoiz bikoterik eduki. Gainera, 24 urtetik beherako mutilen %25ari ez zaio sexua interesatzen. Nesken kasuan, %45ekoa da kopuru hori.

Esan bezala, nahiago dute Internet bidez asetu sexurako grina. Askok panpina zibernetikoak aukeratzen dituzte horretarako, eta beste batzuek pornografia dute lagun.

Guzti horrek, biztanleriak behera egitea ekarri du, eta hainbat komunikabidetan zabaldu denez, horrela jarraituz gero, 2060an gaur egungo biztanleriaren herena izango du Japoniak.

Entzun “Akabo Bakea” saioko “Luzia eta Sexua” atalean kontatu digutena.