Etiketaren artxiboa: erotikoa

Musuen unibertsoa

Badakigu musuak plazera lortzeko baliabide apartak direla. Aitzitik, askok ezagutuko ez dituzten onurak ere eragiten dituzte. Ba al zenekiten, esaterako, kaloriak galtzen direla musu ematean? Horrez gain, zirkulazioa hobetu eta kolesterola gutxitzeko ere gomendagarriak dira.

Musuak

Musuak

Abantaila fisikoez gain, eragin lasaigarria omen dute, morfina dosi txiki batek sortzen duenaren antzerakoa. Era berean, gaur egun bizi dugun gehiegizko estresari aurre egiten laguntzen digute, erlaxagarriak baitira.

Jarraian, musu mota desberdinak aztertuko ditugu:

Musu lehorrak: ezpainak soilik erabilita emandakoak.
Musu xurgatzaileak: bietako batek bestearen beheko ezpainak ahora eraman ostean, mugimendu xurgatzailea hasten da martxan.
Musu frantsesa: ezagunena eta gehien bilatzen dena da. Mingainari dagokio kasu honetan lan egitea. Izan ere, bikotekidearen ahoaren barruan mingainari eraginda emandakoa da musu frantsesa. Zein duzue gustukoen?

Nola gozatu sexuaz bainuontzian?

Bikotekidearekin bainatzea sexu-harreman baten aurrekari aparta izan daiteke. Burbuilaz beteriko bainu bero batek burua eta gorputza erlaxatzen lagunduko digu, ondoren jarduera sexual atsegina errazteko.

Sexua bainuontzian

Sexua bainuontzian

Garrantzitsua da zenbait aholku kontuan hartzea, bainuontzian igaroko dugun denbora ahalik eta perfektuena izan dadin. Esate baterako, olio aromatikoak apartak dira giro ezin hobea eragiteko.

Ondoren, argiak itzali eta kandelak ipini ditzakegu. Izan ere, ukitu ezin erromantikoagoa emango diogu agertokiari argiztapen xumea eta leuna erabiltzen badugu. Azkenik, ez ahaztu musika egokia aukeratzeaz!

Osagai guztiak prest ditugunean, uretan sartu eta lanean has gaitezke. Masajeak, laztanak…norberaren irudimenaren txanda da orain!!!

Zer da satinismoa?

Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Ohean berritzaile izateko modu bat aurkeztu nahi dizuegu gaur Gazteako sexu-blogean: satinismoa. Ez kezkatu, ez dauka satanismoarekin zerikusirik!

Satinismoa sexu-harremanetan satinez egindako jantziak erabiltzean datza. Zenbait pertsonak oso sentipen berezia izaten dute satina ukitzean; hori dela eta, sexu-harremanak izaterakoan berotzeko erabiltzen dute.

Raquel Frances sexu-hezitzaileak Cosmopolitan aldizkarian adierazi zuenez, satina oso egokia da sexu-harremanetarako sentipenak pizten dituelako: “Ukimena suspertu egiten du, baina, era berean, ikusmena ere estimulatzen du oso deigarria izaten delako”. Francesen esanetan, satinak bikotekideak laztantzera, ukitzera, eta batez ere, batak bestearen gorputza aintzat hartzera bultzatzen ditu. Gainera, sarketaren aurretik sexu-harremanek beharrezko duten tartea luzatzen laguntzen du.

Satina erabiltzeko modu ugari daude, baina hau da gure proposamena: hartu satinezko zapi bat, lotu zure izterraren inguruan, eta eskatu zure bikotekideari ahoarekin askatzeko. Zapia ordu erdi inguru izozkailuan sartzen baduzu, sentipenak are biziagoak izango dira.

Zer da trikofilia?

Trikofilia zer den jakiteko hainbat pista aztertuko ditugu gure sexu blogean. Ileak beti izan du nolabaiteko kutsu erotikoa eta, are gehiago, trikofiliaz ari garenean. Izan ere, beste norbaiten ilea ukituz plazer sexuala sentitzen duten pertsonak dira trikofiloak.

Trikofilia

Trikofilia

Fetixismo mota horrek hainbat aldaera ditu. Alde batetik, ilea ukitzea atsegin dutenak daude; bestetik, ordea, orrazkera mota zehatz batzuk ikustea gustuko dutenak. Era berean, bikotea orrazten ari denean begira egotea maite dute beste askok.

Horrez gain, ilearekin zerikusia duten objektuak ikuste hutsarekin berotzen dira trikofilo ugari: orraziak, guraizeak, etab. Azken finean, sexuaz gozatzeko teknika leuna da eta uste baino jende gehiagori atsegin zaiona.

Zure etxea, sexu jostailuz beteta!

MarrubiaEz da beharrezkoa diru asko gastatzea jostailu sexualekin gozatu ahal izateko gure inguruan dauden elementu asko sexu-harremanak pizteko erabilgarriak baitira. Hona hemen zure etxean bertan aurkituko dituzun gauzak sexu harremanetan erabiltzeko zenbait proposamen:

  • Janaria primerako sexu jostailua izan daiteke behar bezala erabiltzen denean. Txokolatea, chantillya, marrubiak… denetarik erabili dezakezu zure bikotekidearen gorputzaz gozatzeko.
  • Bainu erromantiko bat hartzeko leku aproposa izateaz gain, sexu-harremanetan erabilgarri izan daitezkeen gauzaz betetako lekua da komuna. Dutxaren txorroa oso atsegina izan daiteke emakumezkoen zein gizonezkoen gune erogenoak estimulatzeko. Gainera, xaboiak, gorputzerako olioak eta kremak oso erabilgarriak dira masaje atsegina emateko.
  • Edozein zapi edo gerriko jostailu bikaina bilaka daiteke irudimen apur batekin.
  • Segur aski ispiluren bat izango duzu logelan. Ez dago horren aurrean sexu-harremanak izatea baino gauza beroagorik.

Emaiozu buelta bat zure bizitza sexualari!

26f68e75b98f27e0fb955e45474152aaBeti berdina egitearekin aspertuta zaude? Errutinan erori zara sexu-harremanei dagokienean? Gaur, Gazteako sexu blogean, horri aurre egiteko bidea eskaintzen dizugu. Hona hemen zure bizitza sexualari buelta bat emateko probatu ditzakezun zenbait jarduera:

· Begiak estali: zure bikotekidearen begiak zapi batekin estaltzen badituzu bere zentzumenak indartuko dira, eta irudimenak garrantzi handia izango du. Gogoratu burmuina gizakion sexu organo garrantzitsuena dela.

· Masajeak egiten ikasi: masaje baten ondororen zure bikotekidea askoz erlaxatuago egongo da eta horri esker, bere orgasmoa biziagoa izango da.

· Mozorrotu: zure bizitza sexuala dibertigarriago egin pertsonaia ezberdinak antzezten. Harreman sexualak bereziagoak izatea lortuko duzu.

· Kartetan jolastu: galtzen duenak jantzi bat kendu beharko du. Seguruen, horrek, zure irabazteko gogoak piztuko ditu.

· Jarrera berriak probatu: interneten, aldizkarietan, liburuetan… jarrera sexual berriak edonon aurkitu daitezke. Animatu jarrera berriak probatzera!

· Zakilean ipintzen diren eraztunak erabili: odolaren fluxua geldiarazten dute eta ondorioz, zakila tente mantentzen da denbora luzeagoan.

· Sexu harremanak izan ezohiko leku batean: ez da leku publiko bat izan behar, etxeko ezohiko lekuetan ere sexu-harremanak izatea pizgarria izan daiteke.

Benetan existitzen al da aldibereko orgasmoa?

orgasmoSexu-hezitzaile gehienek mitoa dela uste duten arren, bikote askok egiten dituzte orgasmora aldi berean iristeko ahaleginak. Elkarri maitasuna adierazteko modu bat izan daiteke hori, baina bikote barruko komunikazioa primerakoa izan behar da eta oso ondo ulertu beharko dute elkar bikotekideek, helburua lortzeko.

Aldibereko orgasmoa izaten saiatzeko orduan erabilgarriak izan daitezkeen zenbait aholku edo gomendio emango dizkizuegu gaurkoan Gazteako sexu-blogean:

Helburuarekin arduratu beharrean prozesua disfrutatzea izaten da garrantzitsuena. Oso konplikatua da emakume batek eta gizon batek orgasmoa aldi berean izatea, eta horrekin zenbat eta gehiago obsesionatu horrekin, hainbat eta zailagoa izango da lortzea.

Gizonen kasuan, adibidez, estresak, urduritasunak eta presioak kalte handia egiten diote erekzioari. Beraz, ezinbestekoa da erlaxatuta egotea sexu-harremanek denbora luzeagoan irauteko eta atseginagoak izateko.

Gainera, aurretik aipatu bezala, oso garrantzitsua da bikotekideek euren artean komunikatzeko ahalmena izatea eta oso ondo elkar ezagutzea. Izan ere, besteak gehien atsegin duena jakinda bere goxamena lortzea errazagoa izango da.

Horrez gain, musuak, laztanak, jostailu sexualak, hizkera erotikoa eta masturbazioa lagungarriak izan daitezke, baita, oro har, sexu-harreman atseginagoak izaten laguntzen duen edozein jarduera.

Gau erromantikoetarako marinel mozorroa proposatu digu Manex Rekartek

Atsedenaldi labur baten ostean, berriro ere bueltan gara Manex Rekarte sexu hezitzailearen proposamen eta gomendioekin.

Oraingoan bere sexo shopean (La Jugueteria, Donostia) aurki dezakegun mozorro bat aurkeztuko digu gazte honek.

Garu erromantikoetarako aproposa eta erakargarria omen da mozorro hau. Ausartuko zinatekete zuen maitalea liluratzeko horrela mozorrotzen?