Blog honi buruz

Nolakoa izan nahi dut? Ze gauza gustatzen zaizkit? Zergatik ezin dut nahi dudana egin? Zer espero dute besteak niregandik? Maitemindu naiz, nola adieraziko dut sentitzen dudana? Ze erantzun jasoko dut? Zer desiatzen dut? Zeinek erakartzen nau?

Lepoan muxukatzea gustatzen zait, txortan egin nahi dut, beldurrak ditut. Nolako neska/mutila izan nahi dut? Nola izan behar dut? Bikoteak utzi nau, gaizki sentitzen naiz, lagunekin arazoak ditut, etxean ez naute ulertzen…

Hauek denak, bidea egiten dugun heinean gertatzen dira. Galderak, desioak, beldurrak, aukerak, denak gure sexualitatearen atalak dira. Beraz ez kezkatu, bizi eta laguntza eskatu. Bizitza elkarri lagunduz atseginagoa delako.

Honelako edozein zalantza argituko ditu Olatz Berastegi sexologoak blog honen bidez. Zalantzaren bat baduzu idatzi Eingo al deu? blogaren e-mailera!!