Hileko artxiboak: ekaina 2013

Lehen aldian kontuan izan beharreko aholkuak

Asko dira sexu harremanak lehenengoz izan aurretik sortu daitezkeen zalantzak eta beldurrak. Hasierako urduritasun hori gainditzeko zenbait aholku aztertuko ditugu, gure sexu-blogean.

Lehenik eta behin, gustura sentitzea beharrezkoa da. Beraz, pertsona egokia dela uste baduzu eta zure kabuz hartutako erabakia bada, aurrera! Ez egin sekula presiopean. Ondoren, toki eta une aproposak aukeratzeko unea etortzen da.

Urduritasun eta ezinegonaren aurrean, lasaitasuna izan ohi da sendagai onena. Hortaz, hartu arnasa, eta gozatu! Koitora iritsi baino lehen, joko eta erotikoei denbora eskaini behar zaie, giroa eta gorputzak berotzen joan daitezen. Hala, prest egongo zara unea iristen denerako.

Halaber, ezinbestekoa da elkarren arteko komunikazioa ona izatea, harreman sexuala bideratzeko eta, batez ere, plazera sentitu ahal izateko. Ez du zertan hitzen bidez izan: izan ere, fereka edo begirada batek primeran adieraz dezake sentitzen duguna.   

Azkenik, kontuan izan lehen aldiak ez direla beti espero bezain atseginak izaten! Erlaxatu, eta ikasi gozatzen!

Sexua, lehen aldia.

Sexua, lehen aldia.