Hileko artxiboak: iraila 2009

Sagar zaporedun semena nahi? Har itzazu bi pilula!

Behin baino gehiagotan esan dugu sexuaren munduak ez duela mugarik eta gaur adibide garbi bat emango dizuegu.

Jakina da pertsona askok ez dutela gustuko semena irenstea, horregatik, AEBetan aho bidezko sexua gozagarriagoa izaten lagunduko omen duten pilula batzuk merkaturatu dituzte. Pilula hauek, 7 eta 28 egun arteko epean, semenari sagar kolorea eta zaporea ematen diote.

Produktuak behar bezalako emaitzak izan ditzan, beharrezkoa da egunean bi pilula hartzea. Gainera, adituek diote haziaren zaporea hobetzeaz gain, “Sweet Releasek” sistema inmunologikoa hobetzeko eta kolesterol maila jaisteko balio duela.

Pilulen potoak 43 euro balio du (60 pilula ditu) eta Internet bidez eros daiteke.

Dirudienez, frutekin eginda daude pilulak; ananekin, zainzuriekin eta tomatearekin, besteak beste.

Zorte on probatzen duzuen guztioi!

“Nola jakin dezaket pubisean zorriak ditudan ala ez?”

Gaurkoan pubis-zorrien inguruan galdetu dio irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari.

Irakurlearen galdera:

“Nola jakin dezaket pubis-zorriak (ladilak) ditudan ala ez? Aluan sekulako azkura izaten dut, baina, ez dakit ladilak diren edo ez. Zein tratamendu dago ladilentzat? Nire mutilari pegatu ahal dizkiot? Zein sintoma ematen dute? Nola jakin dezaket ladilak badira? Alua depilatzeak mesede egingo dit?”

Olatzen erantzuna:

“Ladilak pubiseko ilean egoten diren eta odola xurgatzen duten zorri txiki batzuk dira. Gehienetan bagina edo zakilaren inguruko ilean bizitzen dira eta oso erraz kutsatu daitezke beste pertsona batekin azal-azaleko kontaktua baldin badaukagu eta zer esanik ez kutsatuta dauden atalekin kontaktua baldin badago.

Pubis-zorriak edukitzen direnean azkura izugarria sentitzen da. Genitaletan azkura handia dugunean eta ladilak ditugun ala ez jakiteko bagina edo zakilaren inguruko ilea ondo begiratu behar dugu. Gehienetan, ileak ondo begiratuta erraz ikusten dira zorritxoak, baita hauen arrautzak ere. Pubis-zorrien kontra tratamendu ezberdinak daude, beraz ladilak ikusten badituzu medikurengana edo botikara joan zaitezke honen kontrako tratamendua eskatzeko.”

Zuk ere pubis-zorriak dituzu? Hala bada, orain badakizu zer egin behar duzun. Eta sexuarekin lotura duen beste edozein zalantza izatekotan ere badakizu nora jo. Olatz prest dago zure galdera horri erantzuna emateko. Bidali mezu bat gazteaweb@eitb.com helbidera eta aurki erantzuna izango duzu.

“Lau hankatan sarketa praktikatzeak mina ematen dit”

Gaurkoan Olatz Berastegik Irurtzungo neska baten zalantza argitu du.

Irakurlearen galdera:

“Sarketa praktikatzerakoan ez dut sekula minik izaten baina bada ‘postura’ bat nahiko deserosoa dena niretzako. Nire mutilak badaki ez zaidala gustatzen eta horregatik beste jarrera batzuk hartzen ditugu. Kontua da, ni lau hankatan jarri eta berak atzetik zakila sartzen badit (alutik sartuta) uzkian mina sentitzen dudala.

Badakit gustukoen ditugun posturak hautatu behar ditugula, dena den, gustatuko litzaidake jakitea zergatik sentitzen dudan mina jarrera horretan? Kezkatzeko modukoa da?”

Olatzen erantzuna:

“Lehenengo esatea, erantzuna zuk eman duzula, garrantzitsuena dela norberak gustagarriago egiten zaion postura aukeratzea. Postura batzuekin mina sentitzea ez da kezkagarria, azken finean bagina eta uzkia muskuluak dira eta mugimendu batzuek pertsona batzuei mina ematen diote.

Zuk galdetzen duzu zergatik zuri uzkiak mina ematen dizun. Zehatz-mehatz zure uzkiko muskuluak ze malgutasun daukaten aztertu beharko litzateke, pertsona guztiok ez baitugu malgutasun berdina. Behin hori jakinda, sarketa atzetik egiterakoan, uzkiko zein puntu ukitzen duen aztertu beharko litzateke.

Posible da atzetik sarketa praktikatzerakoan uzkiko atalen bat ukitzea eta horrek mina ematea. Baina horretaz ez kezkatu eta egiten duzuen moduan, zuentzat gozagarriak diren posturak bilatu.”

Zure zalantza behar ditugu. Idatz gazteaweb@eitb.com helbidera edo sartu iruzkin bat zure galderarekin.

Bibragailu ekologikoaren arrakasta

Ekologiaren aldeko konpromisoa indartu nahian, Irlandako enpresa batek bibragailu ekologikoak merkaturatu ditu. Pilarik gabe dabilen aparatu hau eskuekin kargatzen da. Hain zuzen ere, funtziona dezan, biraderari eragin behar zaio.

The Earth Angel (Lurreko Aingerua) deitzen da bibragailua eta hasiera batean hirugarren munduko emakumeen sexu-beharrak asetzeko ekoitzi zuten, bertan zaila delako pilak eskuratzea eta korronte elektrikoa ez delako guztiz fidagarria.

Baina, “jostailu berde” honen arrakasta ikusita, ekoizleek oroduktua ehenengo mundura ere zabaltzea erabaki dute.

Harrigarria benetan, bibragailu honek emakumeen artean izan duen arrakasta.
Zuk probatu al duzu? Horrela bada, kontatu zure esperientzia ‘Eingo al deu’ sexu-blogean.

Legezkoa da 13 urteko pertsona batekin sexu-harremanak izatea?

Interesgarria den eta seguruenik askoren zalantza argituko duen galdera bat dugu gaur, osteguna, Eingo al deu sexu-blogean. Olatz Berastegik Izurtzako irakurle baten galderari erantzun dio. Laburra baina, era berean, zehatza eta garbia gaurko erantzuna.

Irakurlearen galdera:

“Hogei urte ditut eta hamahiru urteko neska batekin sexu-harreman baimenduak mantentzen ditut. Legezkoa al da?”

Olatzen erantzuna:

“Gaur egun espainiar Estatuko Kongresuan honen inguruko eztabaida piztu da. Zergatik? Orain arte Estatuan sexu-harreman baimenduak mantentzeko adin minimoa hamahiru urtekoa zelako, baina, gaur egun adina igo nahian dabiltza. Horregatik piztu da berriro gai honen inguruko eztabaida”.

Mota honetako zalantzarik bai? Edo beste galderaren bat argitzeko? Bidali mezu bat gazteaweb@eitb.com helbidera eta Olatz Berastegi sexologoak hurrengo ostegunerako erantzungo dizu.

Ezagutu zure burua, sexuaren testari esker

Askotan esfortzu handia izaten da gure bizitza sexualari buruz hitz egitea eta, batez ere, gustuko ditugun sexu-praktikak zeintzuk diren aitortzea. Hori dela eta, zaila da gainerako pertsonen sexu esperientzia eta ikuspuntua gurearekin alderatzea.

Sexole.com webguneak zure burua hobeto ezagutzen lagunduko dizu, sexuaren testari esker. Laugarren aldia da atari honek sexuari buruzko test bat prestatzen duena. Adin nagusiko pertsonei zuzenduta dago eta guztiz anonimoa da.

Hainbat galdera erantzun ostean, zure datuak gainerako parte hartzaileen informazioarekin parekatu eta sexuak zure bizitzan betetzen duen papera erakusten dizu.

Mota guztietako galderak egiten ditu, horietako asko harrigarriak benetan. Parte hartu, ezagutu hobeto zure burua eta emaguzu zure emaitzaren berri Gazteakoeingo al deu” sexu-blogean.

Zakil lodi eta txikia ala zakil luze eta fina?

Bitxikeria interesgarria gaurkoan irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari galdetutakoa: Zerekin gozatzen du gehiago emakume batek. zakil lodi eta txiki batekin ala zakil luze eta fin batekin? Irakurleok zer nahiago duzue?

Arrigorriako mutil honek galdetutakoak zeresana emango du seguruenik ‘Eingo al deu’ sexu-blogean. Zure iritzia behar dugu!

Hau da Olatzek emandako erantzuna:

“Berriro zakilaren tamainarekin bueltan, badirudi gozatzeko garaian gure gorputza zatituta dagoela. Hau da, pertsona batek sexu-harremanak izaten dituenean ez da zakil edo bagina batekin bakarrik egoten. Gorputz atal horren atzean ( bularrak, zakila, bulba) pertsona bat dago. Pertsona horrek, larru bat dauka, gorputz mugimendu bat, usain bat…

Beraz, pertsona batekin harremanak ditugunean, ezin dugu pertsona hori zatitu. Hau da, sexu-harreman genitalak ditugunean zakila ez dago isolatua, ipurdian edo baginan ez da zakil huts bat sartzen, horren atzean pertsona bat dago.

Hori dela eta, sexu-harreman genital baten ondoren gustura egon garela esaten dugunean,hor faktore asko kontutan hartu behar ditugu, hala nola, pertsona bakoitzaren momentua, norberak bere gorputzarekin duen harremana,bestearekiko sentitzen den erakarpena, eta abar luze bat…”

Ados al zaudete Olatzen erantzunarekin?