Hileko artxiboak: azaroa 2012

Txortalagunak

Txortalanunen erlazioaren ardatza grina da

Txortalanunen erlazioaren ardatza grina da

“Txortalagun” kontzeptua modan dago. Zer da hori, baina?

Txortalagunak bikote harreman seriorik ez duten baina noizean behin harreman sexualak izaten dituzten lagunak dira. Beste era batera esanda: gogoa dutenean oheratzen diren lagunak.

Hau teoria da, baina praktikan ez da gauza bera gertatzen. 18-30 urte bitarteko gazteei egindako ikerketa baten arabera, oso zaila da horrelako erlazioak izatea. Oso zaila da mugak zehaztea, eta gehienetan partaideetako batek harremana serioagoa bihur dadin nahi izaten du.

Bestalde, galdetutakoen arabera, honek badu bere xarma berezia. Inongo konpromisorik gabeko sexua da, tentsioak liberatzekoa, eta beroaldi hutsagatik sortzen dena, eta askok hori bilatzen dute. Halere, zaila da bi lagunek gauza bera nahi izatea eta sentimenduak alde batera uztea.

Baginako kirurgia, uste baina hedatuagoa

cirugia vaginal 1Tabuak desagertzeak aldaketak ekarri ditu sexuaren mundura. Gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu estetikari. Baina ez kanpo estetikari soilik: gero eta jende gehiago arduratzen da barneko organoak ere txukun izateaz. Gaurkoan, baginako kirurgiari buruz arituko gara gure blogean.

Barne organoetan ebakuntza egitea erabakitzen duten emakumeak 20 eta 40 urte bitartekoak izatean dira batik bat, eta operazio hauek era guztietakoak izaten dira: episiotonia, orban edota garatxoren bat kendu, himena berriro josi, kanpoko ezpainak handitu, erditu ondoren bagina berrindartu… aukerak ia mugagabeak dira, eta nork bere egoerara moldatzen du operazioa.

Ebakuntza-gelatik pasatzeko erabakia arrazoi askorengatik har daiteke. Badaude osasun arazoengatik egiten dutenak, beste batzuek harreman sexualetan arazoak dituztelako egiten dute, baina gehienen arrazoia estetika hutsa da. Pubisetik gero eta ile gehiago kentzeak azpian dagoena utzi du agerian, eta askori ez zaie guztiz gustatu ikusi dutena. Medikuek diotenez, emakume askok konplexuak dituztelako erabakitzen dute euren barne organoa aldatzea.

Menopausia ez da sexu harremanetarako oztopo

Menopausia ez da arazo

Menopausia ez da arazo

Menopausia ez da gaixotasun bat, emakumeek jasaten duten prozesu ebolutibo bat baizik. Honek aldaketa sozial eta hormonalak dakartza eskutik, baina ez du zertan eragina izan behar bizitza sexualean.

Ez dago frogaturik menopausiak inolako ezintasun sexualik dakarrenik. Hormonak murriztea ez da sexua eteteko aitzakia edo kausa. Gerta daitekeena da, menopausiaren ondorioz, emakumeak bagina lehorrago izatea, eta, ondorioz, harremanak zailagoak izatea.

Hainbat ginekologoren arabera, sexu-harremanak izaten jarraitzen den bitartean, funtzioa ez da galtzen; izan ere, harremanak izateak ahalbidetzen du harremanak izaten jarraitzea. Nahiz eta menopausiaren garaira iritsi, emakumeak harremanak izaten jarraitzen badu, bere gorputza horiek onartzeko prest egongo da.

Aitzitik, aditu askoren ustez, aro horretan emakume askok beldurrak galtzen dituzte (haurdun geratzeko beldurra, adibidez), eta, hori dela eta, sexualitatea gehiago garatzen dute.

Gakoa ‘sexualitatea’ eta ‘sexua’ bereizten jakitea da. Sexua, jakina, ez da berdina izango 20 urterekin edo zahartzarora iristean, baina, adituen esanetan, sexualitatea ez da galtzen. Horregatik, menopausia iristearekin batera, erraz konpon daitezke horrek sortzen dituen arazo batzuk (lubrifikatzeko produktuen laguntzaz, esaterako), eta sexuaz gozatzen jarrai daiteke luzaroan.

Lehen musuaren indarra

besoMusu baten bidez, uste duguna baino askoz gehiago adierazten dugu. Musua gure harreman sexualen isla izan daiteke, eta, elkarren arteko lehen musuaren bidez, bi pertsona bateragarriak diren jakin daiteke.

Hainbat ikerketaren arabera, musuen esanahia ezberdina da emakumeentzat eta gizonentzat. Antza, neskek musuak behar eta nahi izaten dituzte sexua izan aurretik, izaten ari direla eta baita ondoren ere. Mutilek, berriz, musu bat bera ere eman gabe bukatu dezakete harreman sexuala.

Baina ez da hori ezberdintasun bakarra: musua emateko era ere ez da berdina. Gizonezkoek joera handiagoa dute musuak ahoa irekiz eta mingaina erabiliz ematera. Musuek gizonezkoengan oxitozina, lotura emozionalak ahalbidetzen dituen hormona, asko sortzen dituelako da hori.

Aditu askoren arabera, gainera, emakumeek datu base biokimiko bat prozesatzen dute, inkontzienteki, lehen musu bakoitzarekin, bere seme-alaben aita egokia aurkitzeko.

Telefono adimenduna duten gazteek sexu harreman gehiago dituzte

Mugikorrak eta sexua

Mugikorrak eta sexua

Kalifornia Behereko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, telefono adimenduna duten gazteek halakorik ez dutenek baino sexu gehiago daukate, 2010 eta 2011 urte bitartean 1.900 gazteri egindako galdeketaren arabera.

Daily Mail egunkariak argitaratu duenez, sakelakoetan Internet dutenak alor horretan aktiboagoak ere badira, eta sexu-harremanak izateko gonbidapen gehiago jasotzen dituzte. Gainera, horietako askok Internet bidez ezagutzen dituztenekin ere izaten dituzte harremanak.

Unibertsitate bereko Eric Rice irakaslearen esanetan, ez dago lotura zuzenik sakelakoen eta sexuaren artean, baina sexua errazten duen tresna eraginkor bat da. Orain arte ordenagailu bidezko harremanetara geunden ohituta, eta askotan ahaztu egiten dugu gaur egun gazte askok 24 orduz dutela Internet euren mugikorretan.

Internet sexu-harremanetarako bikotekidea bilatzeko erabiltzen dutela esan zuten ikerketan parte hartu zuten gazteen % 5ek, eta % 17k sexu zibernetikoa izateko gonbitak jaso dituztela aitortu zuten.

‘Tetris’ bideo jokoa, kondoien iragarle berria

tetrisTetris bideo joko ospetsuak pantailatik salto egin du joko sexual ere bihurtzeko One Condoms markari esker. Horren azken kanpainan, beti bezala, originaltasun handia erakutsi dute, oraingo honetan kondoien zorroari diseinu bitxi hori emanda.

Tetris jokoa, baina, ez da horretarako erabili duten bideo joko bakarra. Super Mario jokoan agertzen den txanpinoi ezagunaren irudia ere erabili zuten lehenago.

Preserbatiboen zorroentzat diseinu bitxiak egiteak famatu egin du enpresa hori. 200 diseinutik gora kaleratu dituzte dagoeneko, era guztietakoak, gai askorekin eta enpresaren izenarekin jokatuz. Gainera, kontsumitzaileek diseinu propioa sor dezakete horien webean.

Preserbatiboen zorroentzat diseinu bitxiak egiteak famatu egin du enpresa hori. 200 diseinutik gora kaleratu dituzte dagoeneko, era guztietakoak, gai askorekin eta enpresaren izenarekin jokatuz. Gainera, kontsumitzaileek diseinu propioa sor dezakete horien webean.