Etiketaren artxiboa: goiza

Goizeko 05:48 da sexurako ordurik onena

índiceSexu desioaren maila gorena nabarmen aldatzen da emakumeen eta gizonen artean. British Medical Journal aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera, 05:48an hormonak maila gorenera iristen dira, bai emakumeetan, bai gizonetan.

Izan ere, gauean zehar % 20-50 artean igotzen da testosterona mutiletan, eta hormona horrek lotura zuzena du sexu desioarekin. Nesken kasuan, aldiz, gauean melatonina maila asko hazten da, eta horrek loarekin du zerikusia. Gaua, horrenbestez, ez da sexurako unerik egokiena.

Badago, halaber, beste ikerketa bat eguzki argiekin lotutakoa. Hain zuzen ere, bi sexuetan hipotalamoa estimulatzen omen du eguzkiak, eta ondorioz, testosterona ekoizpena areagotzen da goizetan.

Gauzak horrela, egunsentian melatonina hazkundea gelditu egiten da emakumeetan, eta gizonetan testosteronak bizi-bizi dirau.

Gainera, goizeko lehenengo orduetan estres maila ere txikiagoa da, energia handiagoa dugu, eta, beraz, ez dago aitzakiarik sexu-harremanak edukitzeko.

Sexua goizetan? Bai, mesedez!

Ezagutzen al duzue eguna hasteko modu hoberik? Zenbait adituk diotenaren arabera, esnatu bezain laster sentitzen dute sexurako gogo handiena gizon zein emakumeek. Hormonei dagokienez, egunaren hasieran omen daude baldintza onenetan, plazera eman eta jasotzeko.

Sexua goizetan

Sexua goizetan

Ba al zenekiten goizean orgasmoa izateak egunari umore apartarekin ekiten laguntzen duela? Izan ere, dopamina maila gutxitzen laguntzen du sexuak, eta oso lagungarria da gure aldartea alaitzeko. Era berean, estrogeno kopuruak behera egiten du eta horri esker, itxura fisiko ederragoa izango dugu.

Osasuna bikaina izateko terapia aparta ere bada. Horrez gain, gure defentsak indartu eta zirkulazioa hobetzen lagunduko digu harreman on batek. Hortaz, ez izan zalantzarik: hartu kontuan orain arte esandakoa eta jarri goiz iratzargailua!

Sexua: goizean ala gauean?

sexoMutil gehienak sexu harremanak izateko gogoz esnatzen dira goizetan, baina, neskek, aldiz, nahiago dute sexua gauean praktikatu.

Zergatik ez doaz bat nesken eta mutilen beharrizanak? Gizonezkoen kasuan, gauetan erekzioak izan ohi dituzte eta zakila tentetuta esnatzeak sexurako gogoa eragiten die. Emakumeetan, ez da mota horretako prozesurik gertatzen, hortaz, zaila da goizean neskak gogotsu egotea. Horregatik, komeni da mutilek sexurako “materiala” eskura izatea: kondoiak eta arnasatsari aurre egiteko mentazko gozokiak, adibidez.

Horrez gain, emakumeen nahia pizteko, egokiena da mutila lehenago esnatzea eta laztanak eginez eta musuak emanez, bikotea “sexy eta sentsual” sentiarazteko gai izatea.

Argi izan behar dugu goiza sexuarekin hasita, monotonia hautsi dezakegula eta eguna alaitzeko modu ONA izan daitekeela!

Probatu eta gozatu!

Goizean sexua praktikatzea da gosari onena

nota_comidaafrodisiacoAEBetako ikertzaile batek ziurtatu duenez, goizeko lehen orduetan sexu harremanak izateak sistema immunologiakoa indartzen du eta, beraz, osasuna hobetzen laguntzen du.

Hain zuzen ere, aipatutako ikerketak dio astean hiru alditan goizez sexua praktikatzeak defentsak indartzen dituela, animoa altxatzen duela eta gorputzaren funtzionamendua hobetzen duela.

Hori gutxi balitz, Belfasteko unibertsitate batek egindako ikerketa batek jasotzen duenaren arabera, goizeko sexuak bihotzekoak izateko arriskua gutxitzen du eta zirkulaziorako, migrainentzako eta artritisarentzat ere oso ona omen da.

Gainera, orduko 3000 kaloria inguru erretzen dute goizean sexua duten pertsonek eta diabetesa pairatzeko arrisku gutxiago ere badute.

Gizonezkoen kasuan, hezurrak sendotzen dituzte eta osteoporosia prebenitzen dute. Emakumeetan, aldiz, goizeetako sexu harremanek depresioa murrizteko balio dute, baita larruazala zein ilea distiratsuago edukitzeko ere.