Etiketaren artxiboa: lehenengo aldia

Lehen aldian kontuan izan beharreko aholkuak

Asko dira sexu harremanak lehenengoz izan aurretik sortu daitezkeen zalantzak eta beldurrak. Hasierako urduritasun hori gainditzeko zenbait aholku aztertuko ditugu, gure sexu-blogean.

Lehenik eta behin, gustura sentitzea beharrezkoa da. Beraz, pertsona egokia dela uste baduzu eta zure kabuz hartutako erabakia bada, aurrera! Ez egin sekula presiopean. Ondoren, toki eta une aproposak aukeratzeko unea etortzen da.

Urduritasun eta ezinegonaren aurrean, lasaitasuna izan ohi da sendagai onena. Hortaz, hartu arnasa, eta gozatu! Koitora iritsi baino lehen, joko eta erotikoei denbora eskaini behar zaie, giroa eta gorputzak berotzen joan daitezen. Hala, prest egongo zara unea iristen denerako.

Halaber, ezinbestekoa da elkarren arteko komunikazioa ona izatea, harreman sexuala bideratzeko eta, batez ere, plazera sentitu ahal izateko. Ez du zertan hitzen bidez izan: izan ere, fereka edo begirada batek primeran adieraz dezake sentitzen duguna.   

Azkenik, kontuan izan lehen aldiak ez direla beti espero bezain atseginak izaten! Erlaxatu, eta ikasi gozatzen!

Sexua, lehen aldia.

Sexua, lehen aldia.

Maitale berriarekin, arau berriak

Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Maitasun harreman berri baten hasieran, urduritasunak, lotsak, presak… lehenengo sexu-harremanari kalte egin diezaiokete. Hori dela eta, lehenengo sexu-harreman hori atseginagoa izateko zenbait aholku prestatu dizkizuegu Gaztean.

Lehenengo araua: utzi presak alde batera.

Pertsona berezi horrekin egoteko gogoz egon arren, lasai hartu behar da lehenengo sexu-harremana. Sarketaren aurreko jolasei eta laztanei euren tartea eskaini behar zaie; sexu-hezitzaileen iritziz, bikotekideak gustuko duena ezagutzeko une paregabea da lehenengo sexu-harremana.

Bigarren araua: umore puntu batekin hartu egoera.

Bikote baten lehenengo sexu-harremana ez da pelikuletan agertzen den modukoa izan behar. Segur aski une deserosoak izango dira, lotsak eragindakoak.

Gainera, lehenengo sexu-harremana izaterakoan, hamaika pentsamendu etortzen zaizkigu burua: Gustatuko ote zaio nire gorputza? Hau edo hori egiten badut, zer pentsatuko ote du? Horrelako ardurek areagotu egiten dute bikotekideen arteko tentsioa. Egoera naturala sortzeko, hobe da egia esatea, eta kezkatzen zaituenaren inguruan hitz egitea.

Hirugarren araua: esaiozu gustuko duzuna.

Zure bikotekideak gustuko duzun zerbait egiten duenean, esaiozu. Carole Altman sexu-hezitzailearen arabera, gizonak gehiago berotzen dira euren bikotekidea gozatzen ari dela ikusten dutenean.

Lehenengo sexu-harremanean zaila da besteak ohean gustuko duena ezagutzea, horregatik, oso lagungarria da pistak ematea. Kontrako kasuan ere komeni da zintzotasunez aritzea: ez baduzu gustuko zure bikotekideak egiten duen zerbait, esaiozu. Plantak egitea askoz okerragoa da.

Laugarren araua: utzi konplikazioak beste egun baterako.

Ez da komeni lehenengo sexu-harremanean jarrera konplikatuak probatzea. Horrek ez du esan nahi misiolariaren jarrerarekin nahikoa denik; erdibideko puntu bat bilatu behar da.

Zergatik da garrantzitsua himena?

himen-mujerHimena ez da beharrezkoa giza organismoaren funtzionamendurako, eta gainera, ez du funtzio berezirik betetzen emakumeen gorputzean. Hala ere, oso ezaguna da sexu-harremanekin daukan loturagatik.

Emakumeen birjintasunarekin erlazionatu ohi da himena. Baginaren hasieran dagoen ehun bat da, horren hasiera partzialki estaltzen duena. Emakumeen lehenengo sexu-harremanean apurtu ohi da, eta odol apur bat askatzen du. Kasu batzuetan, kirola egitean edo masturbatzean ere apurtzen da.

Arrazoi erlijiosoak edo pertsonalak direla eta, emakume askorentzat himena bere horretan mantentzea ezinbestekoa da. Horregatik, kirurgia estetikoko zenbait klinika hori berreraikitzeko zerbitzua eskaintzen hasi dira.

Birjintasuna galtzeko hiru era

sexuLaura Carpenter soziologoak Perdida de la virginidad, un retrato intimo de las experiencias sexuales liburuan kontatzen duenez, lehenengo sexu harremana ahaztezina izaten da guztiontzat. Honen hitzetan badira sexuaren munduan debuta egiteko hiru modu ezberdin:

1. Askorentzat ustekabea izaten da lehenengo aldia. Bada jendea desilusioa hartzen duena. Horrek aurrerantzean sexua gogo gutxirekin hartzea eragiten du maiz eta 45 urte inguru betetzean beste harreman mota batzuk edota beste sexu praktika batzuk bizitzeko gogoa izaten dute perfil honetan sartzen diren pertsonek.

2. Beste batzuentzat lehenengo aldia ikastaldi luze baten hasiera baino ez da izaten. Positibotzat jo ohi dute lehenengo aldia, nahiz eta lehen harreman hori oso “atsegina” ez izan. Modu horretan, sexualitate natural bat abiatzen dute, aurreiritzirik gabekoa.

3. Amaitzeko bada hirugarren talde bat. Pertsona askok berandura arte itxaroten dute birjintasuna galtzeko eta horrek lotsa eta beldurra eragiten die momentua heltzen denean. Horregatik, nahiago izaten dute gustuko ez duten pertsona batekin oheratzea eta askok putetxeetara jotzeko ohitura dute. Lehenengo esperientzia bizi ostean, beraien sexualitateak zalantzazko norabidean jarraitu ohi du.

Sexua lehenengo zitan

errores-de-la-citaDuela urte batzuk, emakumeen artean bereziki, gaizki ikusita zegoen lehenengo zitan sexu harremanak edukitzea. Lotsagabe ospea hartzen zuten lehenengo hitzorduan sexua praktikatzen zuten neskek.

Urteen joan etorriarekin kontzeptua aldatu egin da eta mota horretako tabuak atzean geratu dira. Dena den, oraindik badira sexu-harremanak izan arte denbora luze bat itxaron behar dela pentsatzen duten pertsonak.
Hartu beharreko neurriak hartuta, garrantzitsua da sexuaz gozatzea. Kontu horrekin lotuta Gabriel Garcia Marquezek esaldi ezagun bat bota zuen aspaldi: “jotzen ez den txorta bakoitza, galdutako txortaldi bat da”.

Lehenengo zitan beharrezkoa da bi pertsonen artean feelinga egon den ala ez jakitea. Sexu konexioa baldin badago, sexuaz gozatzeko aukera izan dezakete biek, baina, horretarako beharrezkoa da bai neskak zein mutilak sexu-harremanak izateko gogoa edukitzea.

Horregatik, argi izan behar da beti bi pertsonek ez dutela zertan pentsaera berdina izan behar eta bien artean hartu behar direla erabakiak, bakoitzak nahi duena errespetatuz. Hortik aurrera, bakoitzak jakingo du noiz den sexua izateko une aproposa!

Zein da zuen iritzia? Utzi zuen iruzkinak!

Nola musukatu?

besosMusukatzea artea dela diote askok. Musu ematen dugunean ezpainek ez ezik, ahoak, gorputzak, eskuek eta begiek ere paper garrantzitsua betetzen dute.

Hasteko, nahitaezkoa da ahoa txukun izatea; hortzak eta mihia garbitzea eta ezpainak osasuntsu mantentzea, besteak beste. Horrez gain, musu ematean kontutan izan behar dugu begiradak, erritmoak eta ukimenak ere garrantzia dutela.

Musukatu aurretik sakon begiratu behar diogu bikoteari, baina, muxu ematen hasten garen momentuan begiak ixtea da egokiena, musua bukatu arte.

Esperientzi gutxiko musuetan gerta daiteke bi pertsonen hortzek elkar jotzea. Dena den, argi izan behar dugu hortzak bikotearen ezpainetan, lepoan edota belarrian hozkadatxoak egiteko baino ez direla erabili behar.
Horretarako ezpainak ez dira tentsioan egon behar, ezta oso nasai ere. Presio pixka bat egon behar da bien ahoetan, baina, baita goxotasuna eta irmotasuna ere.

Pertsona askok ez dute oso argi izaten mihia nola mugitu. Horren aurrean, garrantzitsuena mingaina eztarrira arte ez sartzea. Geldika mugitu behar da, bikotearen mihia, ezpainak eta ahoa laztanduz eta mugimendu zirkularrak eginez.

Era berean, muxuen erritmoa kontrolatu behar da. Hasieran astiro-astiro musukatu behar da, geroago intentsitatea areagotu behar da kitzikapena ugalduz doan heinean. Halere, abiadura aldakorra izan daiteke.
Ez ahaztu musuak bestelako laztanekin tartekatzea. Musu onak emateko gorputza eta ahoa erabili behar dira.

“Birjintasuna galdu nuen egunean asko kostatu zitzaigun zakila nire aluan sartzea”

NIRE LEHENENGO ALDIA:

virginidad1

“Mutil bat ezagutu nuen festa batean eta dirudienez, interes handia zuen nigan. Galderak egin eta egin ari zitzaidan eta behin baino gehiagotan esan zidan neska berezia nintzela. Niri, aldiz, fisikoki ez zitzaidan gehiegi gustatu, baina oso jatorra zen eta oso ondo portatu zen nirekin gau osoan zehar.

Gau osoa nire lagunekin eta nirekin egon zen, eta azkenean, denek espero zutena gertatu zen… Mutilak gehiago nahi zuela zirudien, baina ni ez nengoen inolaz ere prest, ez zen eguna ezta tokia ere. Beraz, beste egun batean geratzeko gonbidapena egin zidan. Hain jatorra zenez, nik ez nion ezekorik esan…

Beraz, egun batzuk beranduago geratu egin ginen, eta kotxean etorri zenez, zuzenean toki lasai eta ilun batera eraman zidan. Ez zen tontakeriekin ibili, zuzenean horretara joan zen, eta egia esan, nik ere gogoa nuen horretarako.

Oso gustora ginen, baina nire birjinitatea galtzeko momentua iritsi zenean oso urduri jarri nintzen… Eta hortara gindoazela… askoz gehiago lotsatu nintzen! Ez zen sartzen! Bera harrituta zegoen, eta ni gorri-gorri jarri nintzen… Izan ere, ez zidan sinisten nire lehenengo aldia zela.

Hala ere, oso ondo portatu zen, lasaitzeko esaten zidan, eta milaka eratara saiatu zen… Azkenean lortu genuen arte! Dena den, nire lotsa ez zen uxatu joan nintzen arte… Lortu genuen, eta hasieran min pixkat eman zidan… Baina, azkenean hasi nintzen egoeraz disfrutatzen…

Baina, gauzak ez zuen inolaz ere ondo jarraitu! Mina alde batera utzi eta disfrutatzen hasi eta handik gutxira… bukatu zuen… Niretzat lotsagarria izan zen egoera, baina berarentzat ere horrela izango zela pentsatzen dut, denbora oso gutxi iraun zuen eta…”

“Nire lehenengo aldia ez zen uste bezain txarra izan”

Ganas_de_mi_primera_vez_01Mutil bat oso gustuko nuen, eta behin baino gehiagotan esan zidan ni bere etxera joatea gustatuko litzaiokeela…

Baina oraindik ez nuen inoiz “egin” eta banekien bere etxera joateko erabakia hartzen banuen, gauzak hortan bukatuko zuela. Mutila egia esan asko gustatzen zitzaidan eta ezagutu ginenetik oso ondo portatu zen nirekin, zerbait gehiago nahi izango balu bezala… beraz, “zergatik ez?” pentsatu nuen.

Eta horrelaxe hartu nuen erabakia. Eguna jarri genuen, eta bere etxera joan nintzen nire lehenengo aldiari aurre egiteko prest. Oso gustora egon nintzen berarekin eta oso maitakorra izan zen nirekin. Nire lehenengo aldia izango zela jakingo balu bezala…

Beti entzun izan nuen “mina emango dizu”, “lehenengo aldia okerrena da” eta horrelakoak, baina ez zidan minik eman, eta asko disfrutatu nuen berarekin. Dena okertu zen arte!

Bat-batean ate soinua entzun genuen. Bere ama etxera iritsi zen pentsatzen zuena baino lehenago! Zorionez denbora eman zigun arropa janzteko eta bere amak ez zuen ezer susmatu. Baina pena handia izan zen horrela bukatu behar izatea!

Animatu eta kontatu zuk ere zure lehen sexu esperientzia gazteaweb@eitb.com helbidera mezu bat bidalita edo “Eingo al deu” sexu blogean iruzkin bat utzita.

“Nire lehenengo aldia desastre hutsa izan zen”

pareja-olorBeste irakurle batek ere bere lehenengo aldia nolakoa izan zen kontatu digu. Animatu eta bidali zuk ere mail bat gazteaweb@eitb.com helbidera zure lehen sexu esperientzia kontatuz. Edo bestela utzi iruzkin bat eta hurrengo protagonita zu izango zara.

“Desastre hutsa, horixe izan zen nire lehendabiziko aldia. Pelikuletan ikusten ditugun sexu eszenen antzera, lehendabiziko aldi hori idealizatu egin nuen eta unea iritsi zenean…ai amatxo maitia… sekulako desilusioa eraman nuen.

Aspaldi izan zen, ja, ja… 17 urte nituen eta garai hartako mutilagunaz auto baten atzekaldean hasi ginen, ahaleginetan…

Gogoratzen ditudan sentsazioak? Urduritasuna, hotza, deserosoa eta minbera… Hasieran esan dudan bezala, desastre hutsa! Eskerrak gerora hobetzen joan den asuntua!”