Hileko artxiboak: apirila 2012

Orgasmoari buruzko bost egia

shutterstock_27859735-480x270Badakizue Gazteako sexu blogean asko gustatzen zaigula sexuaren inguruko mito faltsuak ezeztatzea, baina gaur guztiz kontrakoa egingo dugu; orgasmoari buruz hedatuta dauden bost egiaren inguruan arituko gara.

1. Multiorgasmoa kaltegarria izan daiteke
Emakume gutxik sufritzen dute, baina egunero 250 orgasmo izatea eragiten duen gaixotasun bat dago. Sindrome honen eraginez ohiko edozein mugimenduk, eskailerak igotzeak adibidez, orgasmoa sortzen dio emakumeari. Barregarria edo atsegina ematen badu ere, arazo larria da gaixotasun hau, eta ez du osabiderik.

2. Buruko mina kentzen du
Sexu harremanetan endorfinak askatzen direla eta, buruko mina murrizten da. Zientzialariek egindako ikerketen arabera, orgasmoak analgesiko moduan funtzionatzen du eta, horregatik, buruko minari aurre egiteko bide paregabea izan daiteke.

3. Bi emakumeen artekoa ohikoagoa da
Australian egindako ikerketa batek dioenez, emakume heterosexualen %69k izaten dute orgasmoa gizonekin sexu-harremanak izatean. Emakume homosexualen kasuan, aldiz, % 76 iristen dira orgasmora. Ikertzaileen arabera, gizonezkoak ohean egozentrikoak direla da alde horren arrazoia.

4. Zotina kentzen du
80ko hamarkadaren amaieran, Francis Fesmire Floridako doktoreak zotin larria zuten bi gaixo sendatu zituen orgasmoak izaten lagunduta. Gaixoetako batek 72 ordu zeramatzan zotinka eta mediku horrek eman zizkion masaje “bereziei” esker sendatu zen.

5. Haziak arnasatsa sortzen du
Theodore van de Velde ginekologo alemaniarrak Het volkomen huwelijk liburuan adierazi zuenaren arabera, sexu harremanak izan eta ordubetera ere nabaritu daiteke semenaren usaina emakumeen hatsean.

Non dago emakumeen A puntua?

Argazkia: sexologia.net

Argazkia: sexologia.net

Badakizu non dagoen emakumearen A puntua? G puntuari buruz asko hitz egiten da, baina A puntua oso ezezaguna da sexu-harremanen arloan. Hala ere, ikerketen arabera emakume batek orgasmoa izateko aukera gehiago eskaintzen ditu puntu horrek.

A puntua baginaren atzeko paretan dago, G puntutik oso hurbil, eta nerbioz betetako gunea da. Ondorioz, era egokian estimulatzen denean, emakumeek orgasmo kate bat izatea eragin dezake. Hori bai, lasaitasunez eta leunki laztandu beharra dago.

A puntua estimulatzeko bide ugari daude: bikote askorentzat, atzamarrak erabiltzearekin nahikoa da emakumeak orgasmoa izateko; beste batzuek, aldiz, nahiago dute aho-sexua. Txakurtxoaren jarrera sexuala ere oso lagungarria da gune hori estimulatzeko.

Zer da sexomnanbulismoa?

Bai bai, ongi irakurri duzue! Sexomnanbulismoa deritzon desokeraz ari gara. Zer den galdetuko diozue zeuren buruari. Lasai, jarraian azalduko dizuegu eta.

Sexomnanbulismoa. Argazkia: quo.es

Sexomnanbulismoa. Argazkia: quo.es

Somnanbulismoaren antzerako arazo hau pairatzen duten pertsonek harreman sexualak mantentzen dituzte lo daudela. Esna egonda erakusten dituzten jarrera sexual berberak errepikatzen dituzte. Nabarmenagoa omen da gizonezkoengan emakumengan baino. Eta antza denez, gainera, ez du sendabiderik.

Arazo ugari eragin izan dituen desoreka da. Izan ere, halako jokabideen aurrean, zaila izan liteke bortxaketa ala sexomnanbulismoaren ondorioa izan den bereiztea. Gainera, erasotzaile sexual askok erabiltzen dute defentsarako argudio gisa.

Adi, beraz, farregarria dirudien arren, baduelako bere arriskua sexomnanbulismoak!

Gizon lodien semena ez da ona

Gizon gizenen esperma ez da kalitate onekoa. Zergatik? Erantzuna, honakoa: gehiegizko koipedun elikagaiak jateak ondorio kaltegarriak eragiten dituelako semenaren ezaugarrietan, gutxitu egiten baitu kalitatea. Hala dio, bederen, AEBetako ospitale batean egindako ikerketak.

Semena. Argazkia: reproduccionasistida.org

Semena. Argazkia: reproduccionasistida.org

Horrez gain, testosterona maila ere baxuagoa omen dute kilo gehiegi dituzten gizasemeek. Gauza bera gerta dakieke, behar dena baino pisu gutxiago dutenekin. Hortaz, onena, ia gauza guztiekin gertatzen den moduan, neurria hartzea da jateaz ari garenean.

Gainera, analisi honekin ez dugu inor izutu nahi!, erraza baita arazo horri konponbidea ipintzea. Aholku bat doakizue jarraian: omega 3 eta antzerako koipe osasuntsuak dituzten produktuak janez, semenak hobera egin dezake. Hartu kontuan!

Zein fantasia dituzte Hollywoodeko famatuek?

Madonna "Erotica" bideoklipean.

Madonna "Erotica" bideoklipean.

Jarraitzaile askok Hollywoodeko aktore famatuak miresten dituzte; kasu batzuetan, sexu-ikonotzat ere hartzen dituzte. Hori abiapuntutzat hartuta, Roser Amils idazle estatubatuarrak jarraitzaileen fantasiak biltzen dituen liburua argitaratu du.

Las 1.001 fantasias más eróticas y salvajes de la historia liburuak emakume zein gizonen fetixak aztertzen ditu. Horrez gain, zenbait famatuk aitortu dituzten ohitura sexualak ere ematen ditu ezagutzera.

Scarlett Johanssonek adibidez, sexu-harremanak kotxe baten atzealdean izatea gustatzen zaiola aitortu du. Haren esanetan, ezezagun batek larrua jotzen harrapatzeko arriskuak zirrara ematen dio.

Madonnak aldiz, nahiago du bikotekidearen oinak miazkatu. Horren adierazgarri da Erotica abeslariaren diskoaren portada. Horretan Naomi Campbell modeloaren oina miazkatzen ikus dezakegu.

Ohean mendera dezaten atsegin duela aitortu du Eva Longoria aktoreak. Haren hitzetan, nahiago du sexu-harremanak bikotekideak bideratzea. Gainera, ohean eskuak setazko zapi batez lotuta izatea atsegin duela adierazi du noizbait.

Liburuak beste hainbat famaturen fantasiak biltzen ditu, George Michael eta Amy Winehousenak esaterako.

Sexu-harremanak urrutitik

DibujoBikotekide asko bata bestearengandik bizi behar izatean dute lanagatik, ikasketak direla eta, edo beste hainbat arrazoirengatik, baina horrek ez du esan nahi bien arteko pasioa galdu behar denik. Gaur, Gazteako sexu blogean, urruti egon arren sexu grinari eusteko zenbait aholku eta teknikaren berri emango dizuegu.

Hasteko, teknologiak eta batez ere Internetek urruti egon arren sexu-harremanak disfrutatzea ahalbidetzen dute. “Skype” ezagunak adibidez, ordenagailuaren bideo kameraren eta mikrofonoaren bitartez zuzenean eta doan hitz egiteko aukera ematen du. Gizon eta emakume askorentzat oso pizgarria da bikotekidea masturbatzen ikustea eta programa honek hori egiteko aukera ematen du.
Halaber, sexting-a oso ezaguna da. Teknika hau telefono mugikorraren bitartez mezu erotikoak bidaltzean datza. Horrela, bikotekideari berarengan pentsatzen ari garela gogoratzen diogu eta bion sexu grina handitzen da.

Azkenik, dei erotikoak aipatu behar dira. Telefono bidezko sexu-harremanak oso ohikoak dira elkarrengandik urruti bizi direnen artean; bakoitzaren fantasia sexualak ahots iradokitzailea erabiliz kontatzen dizkiote elkarri, esaterako.

Azken batean, irudimen kontua dira teknika hauek guztiak eta bikotekideen arteko komunikazioa areagotzeko bidea. Dena dela, zuen kasuan, mutil edo neska lagunarekin praktikatzeko modukoak iruditzen zaizkizue?

Kontuz ohera eramateko esaten dizkizuten gezurrekin!

Norbaitekin oheratzea lortzeko taktikak askotarikoak izan daitezke. Adibidez, opariak egitea, hitz goxoak esatea, eta noski, nork ez du gezur txikiren bat erabili? Beti funtzionatu izan dute ongi gure helburua lortzeko. Egin dezagun gogoeta!

“Nire bikoteak ez nau ulertzen”. Hori da gehien erabili ohi den gezurretako bat. Izan ere, sentikor agertzea lagungarria izan liteke. Aurrean dugunak hobeto ulertuko gaitu halakoak esanda.
ohera joateko gezurrak_ok

Horrez gain, beste klasiko ugari entzungo zenituen ziurrenik ere.  Esaterako, “ezin zaitut egun osoan burutik kendu”.  Hautagaiak arreta eta maitasuna eskatzen badizu, esaldi aproposa da. Era berean, fideltasunari garrantzia emanez gero, primerakoa da honako baieztapena: “zurekin egonez gero, leiala izango nintzateke beti”.

Noiz edo noiz xuxurlatuko zizuten “Zutaz maitemintzen ari naiz” edo “zuri esker amodioa zer den jakin dut”. Bikainak dira biak, ezta? Erromantizismoa arma paregabea da amodio kontuez ari garenean.
Tresna horien guztien gakoa muga non dagoen asmatzea da eta askotan, hori da zailena. Adi izan, hortaz, belarria baina, batez ere, zentzua, adarrik ez jotzea nahi baduzu behintzat.

Ukraniako gobernuak misiolariaren jarrera debekatu nahi du

misiolariaUkraniako gobernua hedabide guztien ahotan dago bere azken lege proposamena dela eta. Horrekin, misiolariaren jarrera sexuala debekatu nahi dute, dirudienez, hori praktikatzean zailagoa baita haurdun geratzea.

Azkenaldian, Ukraniak jaiotza tasa oso baxua dauka eta herrialdearen biztanleria asko murriztu da. Horri aurre egiteko, zenbait neurri proposatu dituzte parlamentuan eta misiolariaren debekua horietako bat baino ez da. Abortuaren debekua eta seme-alabarik gabeko bikoteei zerga gehiago kobratzea ere, lege proiektuaren parte dira.

Neurriak Parlamentuan eztabaidatu zirenean Natalia Korolevskaya diputatuak txakurtxoaren jarrera atseginagoa izateaz gain askoz eraginkorragoa dela adierazi zuen eta azalpen horrek beste parlamentarien txaloak ekarri zizkion.

Ikusteko dago neurria aurrera ateratzen den ala ez; nolanahi ere onartzekotan, kuriosoa izango da ikustea nola ziurtatzen duten legea betetzen dela.

Radio Euskadiko “La noche despierta” saioan ere, proposamen honen inguruan aritu dira. Hona hemen euren iritzia:

Sexuak doministiku egitea eragiten dizu?

Argazkia: mcfarlandmo, flicker.

Argazkia: mcfarlandmo, flicker.

Noizbait egin duzu doministiku sexu-harremanetan ari zinela? Ezohiko erreakzioa bada ere, Journal of the Royal Society of Medicine aldizkariak argitaratu duen ikerketaren arabera, pertsona askok egiten dute doministiku sexuan pentsatzean edo sexu-harremanak izaten ari direla.

Aldizkariak dioenez, medikuek ezin izan dute zehaztu arazo horren zergatia oraindik, baina nerbio sistemarekin erlazionatutako kontu genetikoa izan daitekeela uste dute.

Ikerketan parte hartu duten otorrino batzuek argitu dutenez, doministikuak gure erantzun fisiologikoak kontrolatzen dituen nerbio sistemaren atalean sortzen dira eta horregatik ezin ditugu kontrolatu. Sexuari buruzko pentsamenduek nerbio sistemaren atal hori gurutzatzean erreflexu bat sortzen dute eta ondorioz, zenbait pertsonak doministiku egiten dute nahi gabe.

Duela gutxi Londreseko ospitale batean lan egiten duen mediku batek horrelako kasu batekin topo egin zuen eta, gaiaren inguruan ikertzen hasi bezain laster, arazo bera zeukaten beste hainbat gizon-emakume aurkitu zituen. Horietako batzuek sexuan pentsatzean egiten zuten doministiku, eta beste batzuek orgasmoa izan eta gero.