Hileko artxiboak: martxoa 2016

Zer da emakumeak sexuan nahi duena?

sexuNeskek gustuko dute sexua praktikatzen dihardutenean erakargarri sentitzea. Horregatik, ez legoke soberan bikotearen aldetik mezu atsegingarriren bat edo beste jasotzea, sexu-saioa gozagarria izan dela dioen hitz edo xuxurla bat, adibidez.

Horretaz aparte, badira nahitaez bisitatu beharreko hainbat zonalde: pezoiak, esate baterako. Hori bai, garrantzitsua da tentuz laztantzea. Horixe berori egin beharra dago aho bidezko sexua praktikatzerakoan, emakume asko gizonezkoen zakartasunaz  kexu baitira.

Hainbat ikerketa kontuan izanda atera dituzten ondorio horiek emakume heterosexualekin lotuta daude, ez baitituzte homosexualak diren nesken nahiak aintzat hartu, tamalez.

Harira itzuliz, aipatzekoa da emakumeen %29rentzat jarrera gozagarriena “cowgirl” izenekoa dela, alegia, emakumea gizonezkoaren gainean egotea, eta berorrek zamalkatzea bikotea. Dena den, %50ak aitortzen du nahiago duela mutilak eramatea harremanaren erritmoa, betiere, sexu kontuetan, noski.

Eserita egiten diren sexu-saioak ere arrakastatsuak dira nesken artean, batik bat, sakonera heltzeko aukera ematen dutelako. Halaber, emakumea ahuspez etzanda dagoen bitartean, gizona gainean bota eta jarrera horretan sarketa praktikatzeak ere badu xarma neska askoren ustean.

Entzun saio osoa hemen.

615 euro, dutxa erotiko baten truke

brrr00Herrialde benetan bitxia da Japonia, eta teknologien munduan oso aurretik badoaz ere, sexu kontuetan emakumea gizonaren zerbitzura dute oraindik ere. Aste honetan “Luzia eta sexua” tartean ezagututako lokal motak ikustea besterik ez dago horretaz jabetzeko.

Berrietan berriena emakumeen ipurdiak miazkatzeko propio prestatutako “jatetxeak” dira. Dena den, bestelako lokalak ere badituzte; areto arrosak, kasu. Horiek aho bidezko sexuan daude espezializatuta. Gizonek bono bat erosten dute, eta, horren truke, zerbait hartzen duten bitartean, felazio bat jasotzen dute.

June Bride Soaplanden, berriz, 615 euroko prezioa dauka eztei-jantzia duen emakume batek bezeroari emandako dutxa edo bainuak. Harrigarria badirudi ere, beren-beregi horretara joaten dira mutil asko aipatu lokalera.

Bestelakoa da Densha Go Go delakoa. Hain zuzen ere, metro bagoi bati deitzen diote horrela. Bertan, bagoian bidaiatzen duten emakumeei eskua sartzeko eskubidea dute mutilek.

Aipatzekoa da, halaber, komikietako pertsonaiek zein mozorroek japoniarren fantasiak betetzen dituztela maiz. Hori horrela, hainbat lokal tematiko zabaldu dituzte Japonian.