Hileko artxiboak: abendua 2009

“Klitoria oso minduta daukat, gozamena beharrean mina sentitzen dut”

Urtea behar bezala amaitzeko, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Klitoria oso sentibera omen dauka Elorrioko neska gazte honek. Adi Olatzek emandako aholkuari.

Irakurlearen zalantza:

“Klitoria minduta dut eta nahiko denbora daramat horrela. Sentiberegi daukat. Oso-oso suabe ukitu behar dut bestela mina ematen dit plazerra beharrean. Zergatik izan daiteke?”sss

Olatzen erantzuna:

“Klitoria berez oso organo sentibera da.Hau dela eta, askotan, ukitzerakoan gorritu eta mina ematen du. Gainera, neska batzuek beste batzuek baino sentiberagoa dute, eta horregatik, klitoria gorritu ez dadin, oso garrantzitsua da suabe ukitzea.

Hau da, zuk aipatu duzu suabe ukitu behar duzula, ba horixe da egin behar duzuna. Honetaz gain, zure genitalak garbitzerakoan xaboi neutroak erabili ditzakezu, zure genitalak oso sentiberak badira mota honetako xaboiak komeni zaizkizu. Badaude genitaletarako xaboi aproposak, botikan edo belar-dendan galdetu, ea honela ere aldaketa sumatzen duzun.”

Hamar emakumetik bik ez dute azken urtean sexurik praktikatu

Espainiar Estatuko Osasun Ministerioak egindako inkesta baten arabera, emakumeen %21,8k hamabi hilabete baino gehiago daramatza sexu-harremanik izan gabe. Gizonezkoen kasuan portzentajea baxuagoa da (%12,35).

amor_sexo

Guztira 10.000 lagun galdekatu dituzte ikerketa hau egiteko, guztiak 16 urtetik gorakoak. Alargun dauden emakumeak, sexu-grina galduta dutenak eta bikote aproposa bilatu ezin dutenak dira sexu gutxian duten emakumeak.

Lehenengo sexu-harremanak:

Kasu gehienetan gizonak emakumeak baino lehenago hasten dira sexua praktikatzen. Oro har, 17-18 urterekin hasten dira gazteak sexu-harremanak izaten (musuak eta laztanak ere kontutan hartuta).

Sexuen arteko ezberdintasunak:

Emakumeen %85,6k bere bikotearekin izaten ditu lehen sexu-harremanak, gizonetan, berriz, portzentajea %46ra jaisten da.

Gainera, galdekatuen %40k antisorgailurik gabe galdu zuen birjintasuna.

Babesa:

Bikote harremanetan nahiz gau bateko harremanetan, kondoia da antisorgailurik erabiliena. Emakumeek haurdunaldia saihesteko erabiltzen omen dute preserbatiboa, mutilek, aldiz, gaixotasunetatik babesteko.

Asetze maila

Mutilen %88 pozik ala nahiko pozik dago bere sexu-harremanekin. Nesketan, berriz, %84koa da portzentaje hori.

Prostituzioa

Gizonen %32k noiz edo noiz ordaindu izan du sexua edukitzeagatik. Emakumeen kasuan zenbateko hori %0,3ra jaisten da.

Kamasutra ezagutzen: “Indraren jarrera”

Asteartero bezala, Kamasutrako jarrera berri bat proposatuko dizuegu. Oraingoan Indraren jarreraren nondik norakoak azalduko ditugu.

indraDeskribapena:

Mutila, hankak zabalik dituela, belauniko jartzen da. Bitartean, neskak, etzanda, bere oinak bikotearen bularraldearen kontra jartzen ditu. Mutilak orduan, aurrerantz botatzen du bere gorputza.

Alde onak:

Sarketa oso sakona da eta estimulazioa ere oso ona da.

Alde txarrak:

Baginaren amaiera ukitzean, zakilak mina eman diezaioke neskari.

“Uzkiko sarketa praktikatzen dudan bakoitzean odola botatzen dut”

291237782_4ea1635a71Gabon eguna izan arren, sexu-blogak ez du atsedenik hartu, ezta Olatz Berastegi gure sexologoak ere. Hona hemen gaurkoan irakurle batek bidali duen zalantza eta Olatzen erantzuna:

Irakurlearen zalantza:

“Homosexuala nahiz eta duela gutxi galdu dut birjinitatea. Mutil batekin nabil tonteatzen eta askotan jotzen dugu larrua, baina, sarketa praktikatzen dudan bakoitzean odol piloa botatzen dut. Ez dugu esperientzia gehiegi. Normala da? Zer egin dezaket odolik ez botatzeko? Baselina erabiltzen dugu baina alferrik da.”

Olatzen erantzuna:

“Zuk kontatzen duzuna normala da gertatzen, ipurdian zain ugari ditugulako eta hauek ukitzerakoan pertsona batzuri odola erraz ateratzen zaielako, batez ere hasierako harremanetan. Hau saihesteko aukera ezberdinak probatu:

1- Baselina beharrean lubrifikatzaileak erabili ditzakezue. Lubrifikatzailea erosterakoan ongi aukeratu, kondoiari eragozpenik egin ez diezaion.

2- Honetaz gain, zakila sartu aurretik, ipurdiko zuloa estimulatu dezakezue, eta ondoren behatza bat sartzen joan, ondoren zakila sartzeko.

Dena den lasai eta ez kezkatu, arestian aipatu dudan moduan aurreneko sarketa praktiketan pertsona batzuk odola isurtzen dutelako.”

Kamasutra ezagutzen: Gortesauaren jarrera

Asteartea iritsi da eta beraz, Kamasutrako jarrera berri batekin gatoz sexu-blogean. Gaurkoan gortesauaren jarrera nola egiten den azalduko dugu:

clip_image034Deskribapena:

Mutila lurrean belauniko jarri behar da eta neska ohearen edota aulki baten ertzean eserita. Sarketa praktikatzen ari diren bitartean neskak bere bikotearen gerrialdean estutu ditzake hankak.

Jarrera hau praktikatzeko bada bigarren modu bat ere. Emakumea mahai baten gainean etzan behar da eta gizona zutik dagoela sarketa praktikatzen dute.

Abantailak:

Jarrera erosoa da eta ez da nekagarria bikotearentzat. Mugitzeko erraza da eta edonon egiteko moduko jarrera bat da.

Desabantailak:

Askotan emakumea eserita edo etzanda dagoen tokia ez da gizonaren altuerarekin bat etortzen eta horrek arazoren bat edo beste ekar dezake.

Bikote-trukea, asteburuan Donostian

big_7616072_0_300-400Adin ezberdinetako 35 bikotek parte hartuko dute larunbat honetan Donostian bikoteak elkartrukatzeko egingo den festan.

Jai honen laugarren edizioa egingo da, hain zuzen, larunbatean Gipuzkoako hiriburuan. Lehen hiru urteetan Alde Zaharrean izan ziren topaketa hauek, baina, auzokoen kexak zirela eta, tokiz aldatzea erabaki zuten. Hori dela eta, aurten, krisiaren ondorioz itxi zuten jatetxe batean elkartuko omen dira 70 parte hartzaileak, dena den, ez dute lekua zehaztu nahi izan.

Gainera, lokal horretan gauerditik aurrera gertatzen dena, izena eman duten 35 bikoteek soilik jakingo dute, guztiz pribatua baita.

Ohe handiak, leku ilunak, arropa gordetzeko takilak, toallak, txankletak eta dutxak egongo dira bertan, higienea mantendu eta parte hartzaileak eroso sentitzeko.

Oraindik badago izena emateko aukera. Apuntatzen zarete?

“Nire mutila maite dut, baina, ez daukat sexurako gogorik”

Zein da aste honetako Gazteako irakurleen zalantza nagusia? Hemen duzue:

articulo_sexo

Irakurleak galdetutakoa:

“Aspaldian sexua izateko gogo gabe nabil. Zergatik izan daiteke? Nire mutil-laguna berdin-berdin maite dut eta ez daukat beste inor buruan. Baina, askotan alferkeria ematen dit. Nahiago izaten dut lo egin edo telebista ikusi. Halere, gustatuko litzaidake sexurako grina berriz piztea. Nola egin dezaket?”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, lehenengo galderarekin hasiko naiz. Sexua izateko gogo gabe zaudela esaten duzunean, sexu-harreman guztiak kontutan hartzen dituzu? ( muxuak, besarkadak, laztanak, elkarri egiten al dizkiogun igurtziak…).

Gogo falta aipatzen dugunean komeni da zehaztea zeren gogoa daukagun eta zerena ez. Hau detektatzea garrantzitsua da, momentuan gure beharrak zeintzuk diren identifikatzeko. Hau da, gerta daiteke kontaktua edukitzeko gogoa edukitzea baina nahiago izatea genitala ez den kontaktua. Beste kasu batzuetan, gure bizimoduak, eguneroko zereginak, estres momentuak… ere sexu-harremanak izateko gogoan eragina izan dezakete, horren ondorioz gure gogoa baxuagoa dela sumatzen dugu, indarra beste zereginetan ipintzen dugulako.

Zure egoera zein den jakiteko, puntu hauek aztertu behar dituzu:

1. Momentua- lanean, familian, ikasketetan…-, ze nolako etapa bizitzen ari zaren ikustea.

2. Zure gorputzak zure bikotearekin zaudenean ze kontaktu eskatzen dizun aztertzea.

3. Zu zure buruarekin nola sentitzen zaren momentu honetan.
Horren arabera, estrategia ezberdinak planteatu daitezke: eguneroko egoera horretan zure bikotearekin egoteko momentuak bilatzea, zuentzat ohikoak ez diren planak antolatzea, praktika sexual ezberdinak probatzea…

Dena den, askotan gogo falta edukitzea arazo bezala bizi dugu eta ez gara konturatzen gure bizitza ez dela lineala. Hau da, poza, lana egiteko gogoa, bizitzari heltzeko indarra ere ez dira beti berdinak, pertsonak gorabeherak ditugu eta hau ez da zertan kezkagarria izan”.

Kamasutra ezagutzen: “Andromakaren jarrera”

Asteartea eta Kamasutrako jarrerak pil-pilean. Gaurkoan Andromakaren jarrera izenaz ezagutzen dena deskribatuko dugu. Badakizue, probatu eta gozatu!

clip_image012

Deskripzioa:

Gizona gorantz begira etzan eta emakumea bere gainean jarri behar da, belauniko nahiz kukubilko. Modu horretan, emakumearen esku geratuko da sakontasuna eta sarketaren erritmoa kontrolatzea.

Alde onak:

Emakumeak dauka kontrola eta berak bere plazerra neur dezake, nahi dituen mugimenduak eginez. Gizonak eskuak libre ditu eta hauekin bikotearen titiak, ipurdia zein klitoria laztan ditzake. Gainera emakumearen G puntua ukitzeko jarrera aproposa da.

Alde txarrak:

Askotan, sarketa angelu hau ezerosoa izan daiteke gizonarentzat, baita mingarria ere.

Sexuaren mito faltsuak

sexoSexuaren munduan guztiz faltsuak diren mito asko daude. Mito hauek ahoz aho ibiltzen dira eta askotan zalantzak eta ideia-nahasketak sortzen dituzte.

Halere, bada mitoei jaramonik egin gabe sexuaz lasai asko disfrutatzen duen jendea, baina, badaezpada sexuarekin lotuta dauden hamar mito faltsuren berri emango dizuegu:

1. Beste pertsona batekin sexu-fantasiak edukitzeak fideltasuna haustea esan nahi du: Sexu-harremanetan beste pertsona batzuekin fantasiak izatea guztiz normala da. Kitzikapena areagotzen duten estimuluak baino ez dira fantasiak. Horrek ez du, ordea, bikotearekin desleialak garenik esan nahi.

2. Mutilari uzki bidezko sexua gustatzen bazaio homosexuala da: Mutil askok ez dute uzkiaren estimulazioaren bidez disfrutatu daitekeela onartzen. Aurreiritziak direla eta, homosexualentzako praktika dela uste dute, baina, guztiz oker dabiltza, uzkia oso puntu erogenoa baita.

3. Sexu-harremanak sarketarekin bukatu behar dira: sexu-harreman on batek ez du zertan sarketan bukatu behar. Aho bidezko sexua, masturbazioa eta beste jolas mota batzuekin plazer asko senti dezakete neskek nahiz mutilek.

4. Jostailuak erabiltzen dituzten emakumeak ez daude euren bikoteekin pozik: Guztiz faltsua da. Sexu-harremanetan jostailuak erabiltzea berritzeko bide bat besterik ez da, hau da, plazerra bilatzeko modu ezberdin bat hautatzea. Gainera, bakarka nahiz bikotearekin erabili ahal dira.

5. Fetitxismoa, Voyeurismoa eta exhibizionismoa perbertsio hutsak dira: Praktika hauek kitzikatzeko helburuz eta parte hartzen duten guztien onarpenarekin erabiltzen badira ez dira zertan perbertsio izan behar.

6. Bisexualak euren homosexualtasuna onartzen ez duten pertsonak dira: ez du zertan horrela izan behar. Pertsona asko daude neskak eta mutilak gustuko dituztenak.

7. Promiskuitatea eta sexu bidezko gaixotasunak guztiz lotuta daude: egia da pertsona askorekin oheratzen den jendeak aukera gehiago dituela gaixotasunak pairatzeko, baina, neurriak hartuz gero ez da zertan kutsatu behar.

8. Berrogei urteren bueltan mutilak erekzio arazoekin hasten dira: 40 urtetik gorako gizonek, hipertentsioa, diabetesa, obesitatea… izan dezakete eta faktore hauek ez dute erekzioetan askorik laguntzen. Baina, ongi zaintzen diren gizonak guztiz aktiboak izan daitezke, nahiz eta 50 urte izan.

9. Koitoan orgasmora iristen ez diren emakumeak frigidoak dira: sarketarekin ez da zertan orgasmora iritsi behar. Gainera, orgasmora ez iristeak ez du sexu-harremanetan kitzikapenik sentitzen ez denik esan nahi. Sarketa ez den beste praktika batekin orgasmora iristen den emakumea ez da frigidoa.

10. Zakil handiagoek plazer gehiago ematen dute: geroz eta argiago dago tamaina ez dela garrantzitsua, nahiz eta askok baietz pentsatu. Zakil handiak mingarriak izan ahal dira emakumeentzat. Gainera, plazerra ez du tamainak ematen, erabilera egokiak baizik.

Semenarekin egindako errezetak

semenAskotan irakurri edota entzun dugu semenak propietate onuragarriak dituela, besteak beste, larruazalarentzako osasungarriak diren propietateak.

Gainera, potasioa, fruktosa, hormonak, kaltzioa… ditu eta bakoitzak jaten duenaren arabera semenak zapore bat edo beste izan dezake.
Guzti horrenagatik, Fotie Photenhauer idazleak semena osagarri nagusitzat duten Natural Harvest errezeten liburua atera du.

Photenhauerren hitzetan semena elikagarria da eta egosteko erraza. Gainera, edozein etxetan aurki daiteke eta oso merkea da. Halere, abantaila hauek dituen arren, janaria prestatzeko orduan jendeak ez du osagarri moduan hartzen.

Hori dela eta, liburu honek semenarekin egindako hainbat errezeta aurkezten dizkigu: koktelak, marisko-platerak edota postreak adibidez.