Hileko artxiboak: urtarrila 2014

Emakumeen isurketaren gakoak

Askok pentsatzen dute gizonek bakarrik eiakulatzen dutela harreman sexualetan, baina uste okerra da, emakumeek ere izan dezaketelako isurketa. Gai horren inguruko nondik-norakoak argitu dizkigu Luziak Gazteako ‘Akabo bakea‘ saioan, eta ‘Ingo al deu’ sexu blogean laburpena egingo dugu.

Ingelesez, ‘squirt’ hitza erabiltzen da eiakulazioaz hitz egiteko, eta geroz eta gehiago hedatzen ari da termino hori. Eiakulazioa emakumeen glandula batek sortzen duen likidoa isurtzean gertatzen da, eta oso lotuta dago orgasmoarekin, nahiz eta gerta litekeen biak batera ez sentitzea.

Isurketa bideratzen duten teknikari dagokionez, honako urrats hauek dira gomendagarrienak: lehenik eta behin, behatzetan lubrikantea jarri eta klitoria kanpotik ukitzen has gaitezke, gogortu arte. Ondoren, behatza baginan sartu ostean, aurrera eta atzera mugituz G puntua aurkitzen ahaleginduko gara, pixa egiteko gogoaren antzeko sentsazioa lortuz.

Azkenik, entzule batek pornoaren erabilerari buruz gure blogean utzitako zalantza argitzen
saiatu da Luzia. Entzun emandako aholkuak, eta isurketaren inguruan azaldutako guztia.

Emakumeen isurketa

Emakumeen isurketa

Hiztegi sexuala

sexo2Sexu kontuetan zerikusia duten hitzekin hiztegi bat osatu du Luziak ‘Akabo Bakea’ saioko “Luza eta sexua” atalean.

Hemen doaz hitz horietako batzuk:

Zer da abdortasmoa? Kirola eginda orgasmoa lortzeari deitzen zaio abdortasmo. Batez ere, nesketan ematen da hau, baina zoritxarrez gutxi batzuk dira kirola eginda orgasmora iristeko gai diren neskak.

Bangover: Sexu harremanak izan ostean izaten ditugun “agujetak”.

Dogging: Leku publikoetan sexua praktikatzea. Bada webgune bat dogging.com deitzen dena non erabiltzaileek sexu esperientzien berri ematen duten.

Foot job: Bikotea kitzikatzeko oinak erabiltzea.

Foxy bikini: Pubisa depilatu eta azerien ilea edo lumak jartzeari deitzen zaio Foxy bikini. AEBn zabaldu den moda berri bat da hau.

Gehiago jakin nahi?

Sartu eta entzun atzoko saioa oso-osorik!

Klitoriaren sekretuak

Luziaren bisita izan dute Amaiak eta Julenek Gazteako ‘Akabo Bakea‘ saioan, sexu kontuez hitz egiteko. Aste honetan, klitoria hartu dute hizpide, ezaugarri eta zalantza esanguratsuenak argitzeko asmoz.

Gorputzeko atal hori ondo estimulatzeak duen garrantzia azpimarratu du Luziak; izan ere, nesken kasuan, soilik plazera sentitzeko balio du, hau da, ez dauka bestelako funtziorik. Itxurari dagokionez, 8 eta 12 zentimetro arteko luzera izateaz gain, zati bat ikusi egiten da eta bestea, berriz, baginaren barruan geratzen da.

Ondoren, klitoria estimulatzeko gakoak aztertu dituzte. Formula sekreturik ez dago, baina interesgarria izan daiteke zenbait aholku kontuan izatea. Behatzekin masaje zirkularrak egin daitezke estimulazioa lortzeko. Horrez gain, ezinbestekoa da neskak gunea ondo lubrikatuta izatea; bestela, litekeena da laztanekin mina sentiaraztea. Era berean, ahoarekin klitoria xurgatu edo presionatu dezakegu, baita mingainarekin laztandu ere. Posturaren arabera, bikotearen pubisarekin eta zakilarekin laztandu daiteke klitoria. Azkenik, bibradoreak eta dutxako ur-zorrotadak erabiltzen dituzte neska askok.

Klitoriaren inguruko bitxikeriei buruz ere aritu dira solasean. Ba al zenekiten, adibidez, klitoriaren bidez emakume guztiek lortu dezaketela orgasmoa?

Amaitzeko, entzule batek egindako galdera bati erantzuteko astia ere izan dute. Entzun, hemen, Luziak kontatutako guztia.

Klitoriaren sekretuak

Klitoriaren sekretuak

Nola zoratu zure bikotea ohean?

sexoAkabo Bakea saioko “Luzia eta Sexua” tarteak indartsu hasi du urtea. 2014an sexu kontuetan behar bezala aritzeko, neskei eta mutilei ohean zer gustatzen zaien azaldu zigun Luziak asteleheneko saioan.

Mutilen artean “hirukotea” da praktika arrakastatsuena. Inkestek erakusten dutenez, mutil gehienek aparteko kuriositatea dute bi neskarekin batera oheratzeko, nahiz eta askotan amets hau errealitate bihurtzeko gai izaten ez diren.

Horrez gain, ikusmenak paper garrantzitsua betetzen du mutilen sexu harremanetan. Neska bat biluzik ikusteak, eskote zein minigona batek edota lentzeriak, mutilen libidoa pizten laguntzen dute. Eta nola ez, entzumenak ere garrantzia du; alegia, sexua praktikatzen dauden bitartean adibidez, bikotearen ahotik hitzen edo hasperenen bat entzutea, besteak beste.

Aipatutakoaz gain, beharrezkoa da baita ere mutilaren gorputza behar bezala esploratzen ikastea, eta gizonezkoen puntu erogenoak “martxan jartzea”. Horren harian, G, F eta O puntuak non dauden azaldu zigun Luziak.

Neskei buruz ere aritu zen urtarrilaren 7ko saioan.

Zer da sexuan neskek nahi dutena?

Gorputza musukatzea atsegin dute neska gehienek, eta sexu harremanak izaterakoan presa barik aritzea. Entzumen kontuetan ere finak dira emakumeak. Kasu askotan, hitz politek eta berba erotikoek harremana hobetzen lagun dezakete.

Baina zein da neska bat zoratzeko sekretua? Behin ikusmena eta entzumena aseta eta harremana berotuta, klitorian jarri dezakete arreta mutilek. Ahoarekin, eskuekin zein zakilarekin klitoria suabe laztantzea, neska poz-pozik uzteko sekretuetako bat izan daiteke. Beti ere, sarketa praktikatzean ere, puntu erogeno honekin ahazten ez badira, behintzat.

Halere, badira neskak txora-txora eginda uzteko beste hainbat taktika. Zeintzuk?

Entzun asteleheneko saioa! Merezi du eta!