Hileko artxiboak: abendua 2012

Zein postura gustatzen zaizkie gizonezkoei?

Mutilek atsegin dituzten posturak

Mutilek atsegin dituzten posturak

Kama Sutra, sexu arloko Biblia. Denok eman diogu begiradatxo bat noizbait, baina gutxi ausartzen dira bertako postura eroenak egiten saiatzen. Ameriketako Estatu Batuetan egindako ikerketa batean, sexu harremanak izateko nahiago zituzten posturen inguruan galdetu zieten gizonezkoei, eta hona hemen galdeketa haren emaitza. Zure bikotekidea gizonezkoa bada, adi beraz, hemen dituzu eta bera asetzeko gakoak.

Mutilei gehien gustatzen zaien posturetako bat larrua atzetik jotzea da. Askoren esanetan, honek gizon askok duten dominazio fantasia asetzen du, inor kaltetua sentitu gabe. Posizio tradizionalenetako bat den arren, erabilienetako bat ere bada. Gainera, emakumeak ere plazer handia lortzen du horrela.

Errota hegalen postura da atseginen duten beste postura bat. Hau egiteko, emakumea buruz gora etzaten da, eta gizona bere hanken parean kokatzen da buruz behera. Postura honen morbo handiena batak bestearen aurpegia ez ikusteak ematen du. Gainera, eskuak aske geratzen dira nahi bezala jolasteko.

Ustekabearen postura ere dute gustuko gizonek, ikerketa horren arabera. Hau ez da batere erraza, ordea: biak zutik jarrita, gizonezkoak gerritik heltzen dio emakumezkoari, eta azken hau aurrerantz makurtzen da gutxika.

Sentsazio berriak probatzeko, trapezioaren postura dute gustuko mutil askok. Gizona hankak irekita eseri behar da, eta emakumea, haren gainean eseri ondoren, atzeraka etzaten doa, guztiz etzanda geratu arte.

Eserita jarraituz, gizonezko askok burukoaren postura aipatu dute. Mutila ohean eseri, eta emakumea gainean jarri behar da, hankak mutilaren sorbaldan jarriz.

Azkenik, munduan beharbada ezagunena den postura dute gustuko mutil askok: misiolariarena. Emakumea azpian, eta gizona gainean; ez du inongo konplikaziorik. Gainera, musuak emateko eta elkar laztantzeko zailtasunek morboa gehitzen diote postura horri.

Hortik abiatuta, irudimen hutseko kontua da biek ahalik eta gehien disfrutatzea!

Usteak, erdiak ustel!

Usteak, erdiak ustel!

Usteak, erdiak ustel!

Asko dira sexu arloan dauden mito eta usteak. Gaur, gure blogean horietako asko gezurra direla frogatuko dugu.

Mito ezagunenetako bat mutilaren zakilaren tamainarena da. Baina zientifikoki frogatuta dago honen tamainak ez duela eraginik izan behar emakumearen plazerean. Are gehiago, tamaina handiegiko zakil batek mina eragin dezake, eta G puntua ez du zertan hobeto estimulatu.

Beste mito asko emakumeen orgasmoen ingurukoak dira. Askok uste dute emakumeek mota bakarreko orgasmoa izan dezaketela. Hau ez da guztiz egia. Zuzena da, bai, orgasmoa bakarra dela, baina honetara iristeko bidea eta eraginkortasuna ezberdinak dira, gure blogeko aurreko atalean ikusi genuen bezala. Gainera, jende askoren ustez, orgasmora iristen denean emakumeak ez du isurketarik. Hau guztiz okerra da.

Honen harira, emakumeen G puntua fikzio hutsa denaren ustea oso zabalduta dago. Hau uste dutenak oker daude, ordea, baginako aurreko paretan dago kokatuta.

Azkenik, uste ustel asko haurdunaldien ingurukoak dira. Badago lehen aldiz harreman sexualak izatean haurdun geratzea ezinezkoa dela uste duenik. Hau okerra da, noski. Gainera, askok uste dutenaren aurka, haurdunaldian sexu harremanak izatea guztiz segurua da, medikuak kontrakoa esaten ez duen bitartean.

Beraz, badakizue: horrelako usteak sinetsi aurretik, behar bezala informa zaitezte.

Emakumeek 7 orgasmo mota izan ditzakete

Emakumeen orgasmoa 7 motatakoa izan daiteke. Argazkia: Getty Images.

Bai, ez duzu gaizki irakurri, 7 orgasmo mota izatera hel daiteke emakume bat! Gaur gure blogean banan-banan aztertuko ditugu:

G puntua

Orgasmo motarik bortitzena eta ezagunena G puntuaren estimulazioaren bitartez lortzen da. Eremu hau hezur pubikoaren gainean dago kokatuta, eta ohikoena sarketaren bitartez estimulatzea da. Halere, behatzen bidez edota jostailu erotikoak erabiliz ere hel daiteke mota honetako orgasmora.

Bularrak

Emakumeen bularrak plazera lortzeko era agortezin eta mugagabeak dira. Modu asko daude hauek estimulatzeko: behatzen bidez, eskuen bidez, ahoarekin, mingaina erabiliz… Eta, askok sinesten ez duten arren, orgasmora hel daiteke bularrak estimulatze hutsarekin.

Adimenaren bidezkoak

Plazeraren ehuneko handiena buruan dago. Sinesgaitza dirudien arren, adimena soilik erabiliz ere lor daiteke orgasmoa lortzea. Horretarako, beharrezkoa da fantasia on izatea gogoan.

U puntua

Oso gutxi hitz egiten da eremu honetaz. Uretran dago, klitoriaren ondoan, eta behatzez zein aho bidezko sexuaz estimula daiteke. G puntuaren bidez lortzen den orgasmoaren antzekoa lortzen da honen bidez.

Klitoria

Emakumeen artean plazera eragiten duen eremu ezagunena da. Behatzen bidez, jostailu sexualekin, ahoarekin edota sarketaren bidez estimula daiteke, baita beste edozein gorputz atalekin igurtziz ere.

K puntua

Klitoriaren bi aldeetan dago. Askotan emakumeek puntu hau ahaztuta dute, edota ez dute behar bezala estimulatzen.

Uzkia

Askotan gaia tabu kontsideratzen den arren, gero eta emakume gehiago dira sexu mota hau praktikatzen dutenak, eta, hauetako askoren esanetan, orgasmora hel daiteke. Oso garrantzitsua da aurretik emakumea oso bero egotea eta, behar izanez gero, lubrifikatzaileren bat erabiltzea.

Zein izan zen lehen jostailu erotikoa?

Jostailu herotikoen historia

Jostailu herotikoen historia

Aukera asko aurki ditzakegu jostailu erotiko edo sexualak bilatzerako garaian. Egun, emakume zain gizon askok erabiltzen dituzte, eta forma kolore eta itxura guztietakoak ditugu salgai. Baina inoiz ez diozue galdetu zuen buruoi non duten jatorria tramankulu txiki (edo ez hain txiki) hauek?

Harrigarria dirudien arren, medikuentzako tresna bezala sortu ziren. XVIII. Mendean, oso zabalduta zegoen ‘emakumeen histeria’ izeneko gaixotasuna. Emakumeek euren inpultsu sexualak ez askatzeagatik gertatzen zen, eta, horrelako kasuetan, medikuak ‘ masaje pelbikoak’ egiten zizkieten ‘gaixoei’, egun masturbazio hutsa deitzen duguna. Hau ez zen lan erraza, eta horretarako tresna bat asmatu zuten. Hori izan zen antza historiako lehen kontsolagailua.

Denboraren poderioz gozamen hutserako erabiltzen hasi ziren, eta bainuetxe zein hotel askotan aurki zitezkeen. Egun, denok dakigu zein den jostailu erotikoen erabilera nagusia, baina gutxik dakite osasun arloan ere erabili daitekeela.

Beraz, badakizue: gehien gustatzen zaizuen jostailua aukeratu, eta era osasungarrian gozatu!