Hileko artxiboak: martxoa 2011

“Posible al da uzki bidezko sexuaren bidez haurdun geratzea?”

ANAIrakurlearen zalantza:

“Posible al da uzki bidezko sexuaren bidez haurdun geratzea?”

Olatzen erantzuna:

“Uzkiarekin sexu harremanak eduki ditzakegu, behatzak, zakilak… sartu daitezke. Zure galderari erantzunez, uzkia ez da ugalketa aparatuko zatia eta ez du inolako konexiorik ugalketa aparatuko organoekin (umetokia, falopio tronpak,obulutegiak eta bagina). Hau dela eta ezinezkoa da haurdun geratzea uzkian semena isuriz gero. Hori bai, uzkian sarketa praktikatzen baduzu babesik gabe eta harreman horretan semena baginarekin kontaktuan jartzen bada arriskua egon daiteke, beti ere semena baginarekin kontaktuan sartzen bada. Beste alde batetik, ez ahaztu gaixotasunak ere badaudela eta uzkian semena isurtzen bada gaixotasunak kutsatu daitezkela. Beraz, ez ahaztu, gozatu eta arriskuak dauden praktiketan neurriak hartu.

Ondo izan”

“Sarketa praktikatzen dudan bakoitzean zorabiatu egiten naiz”

Sexo_4Irakurlearen zalantza:

“Kaixo

Sarketa praktikatzen dudan bakoitzean mareatu egiten naiz. Normala al da? Ni ez naiz asko mareatzekoa baina ez dakit zergatik gertatzen zaidan. Emozioa? Urduritasuna? Tentsioa normala izaten dut eta beste edozein sexu praktikarekin ez zait gertatzen, soilik nire mutilak sarketa praktikatzen didanean. Zergatik izan al da? Eskerrik asko”.

Olatzen erantzuna:

“Kaixo,

Zure egoeraren arrazoi zehatza jakiteko datu gehiago beharko nituzke, zure biografia sexuala, zure osasun egoera… Honetaz gain, eta gertaera aztertzeko, eta zuregan duen eragina ikusteko faktore ezberdinak aztertu beharko genituzke.

Beraz, hau kontutan hartuta hemen erantzun orokor bat eskainiko dizut, ea lagungarria egiten zaizun:

-Zure gorputzeko tentsioa aipatzen duzunean normala dela esaten duzu eta agian zure egunerokotasunean kokatuta, zure gorputza sentitzerakoan nabaritzen duzuna hala da.

-Baina horrek ez du esan nahi askotan gure gorputzak tentsio ugari metatzen ez duenik. Hau da, ohiko bizimoduak (ikasketak direla, lana, lagunekin pasatu beharreko denbora, mutil edo neska laguna, familiari eskaini beharreko denbora…) tentsio dezente metatzera eramaten gaitu, eta gainera ingurukoak berdin daudenez ba normaltzat hartzen dugu.Gorputza mugitzeak, ariketa fisikoarekin, harreman sexualekin, tentsioa askatzen laguntzen digu, eta gerta daiteke, gorputzak tentsioa bat-batean deskargatu ondoren mareatua sentitzea.

Beste harreman sexualekin agian ez zaizu gertatzen, koitoarekin adrenalina edo tentsio gehiago deskargatzen duzulako.

-Honetaz gain,orgasmoa, gure gorputzaren deskontrolatzearekin erlazio zuzena dauka. Hau da, garrantzitsua da harremanetan disfrutatzeko deskontrolatzea, eta honetan ondo sentitzea. Baina, askotan horrekin beldurrak izaten ditugu, eta ondorioz orgasmoa eustera jotzen dugu,gure buruan plazerra ona dela, eta harremanak horretarako ditugula, baina gorputza ez da bakarrik fisikoa eta emozioak hortxe daude gure gorputzean. Honela, gorputzari erabat deskontrolatzen ez diogu uzten, eta orgasmoari eutsi egiten diogu.

Nik ez kezkatzeko esango nizuke, zure gorputzaz disfrutatzeko, deskontrolatzeko. Hau ez da bat-batean lortzen den zerbait, honetarako gure gorputza ondo ezagutu behar dugu, laztantzen, eta berarekin disfrutatzen ikasi behar dugu, harremanak beste pertsona batekin ditugunean bestearekiko konfiantza ere izan behar dugu, lasai sentitu behar dugu bere alboan, bere laztanekin, bere kontaktuarekin…

Beraz, badakizu. Lasai-lasai, asko maitatu zure burua eta disfrutatu merezi dugu eta…

Ondo-ondo pasa”

“Nire mutilak fimosisa dauka eta oso urduri gaude”

peeIrakurlearen zalantza:

“Orain dela egun pare bat, nire mutil lagunak fimosisa zuela esan zidan, berak oso larri eta urduri zirudien eta horregatik ez nion ezer esan, animoak eman nizkion eta operazioan dena ondo joango dela esan nion. Baina orain nire burua jaten ari naiz barrutik, badakit zer den fimosisa, baina ez nekien bere kasua bezalakoa zenik, nik uste nuen ez masturbatzeagatik gertatzen zela hori, baina berak esan didanez berak egoera normalean duenean jaisten zaio, baina gogortzean ez omen zaio jaisten. Praktikatu izan dugu sexua behin baino gehiagotan eta oso gustura nago emaitzarekin, baina orain beldur naiz ea min egingo ote diodan edo berak ez duen ni bezain beste disfrutatuko oheratzen garenean edo operazioa eta gero ez den berdina izango, ala agian hobeto egongo da, baina ni urduri nago. Horregatik idazten dut hemen .

Eskerrik asko zure denborarengatik.

Olatzen erantzuna:

“Zure mutilaren fimosisari buruz galdetzen didazu. Fimosisa- zakil azalarekin gertatzen den zailtasun bat da. Hau da, fimosisa duten mutilak ezin dute zakil azala atzera eraman, eta gainera mina ematen die. Hau ez da masturbazioaren ondorioz gertatzen, berez mutil batzuek izaten duten zailtasuna izaten da. Fimosisa dutenean, masturbatzetakoan eta koitoa praktikatzen mina izaten dutela aipatzen dute. Horrelakoetan, ebakuntza bat egiten zaie eta listo, honek ez dauka inolako ondoriorik plazerrean, mutilek berdin sentitzen jarraitzen dute.

Zuk aipatzen duzu, zure mutilak berez zakil azala atzera eman dezakeela, baina zakila tentetzerakoan ezinezkoa duela. Aipatzen duzun hori, agian “freniloa” ( zakil azala eta zakil punta lotzen duen oihaltxoa) motza duelako izan daiteke eta horren ondorioz ezin du zakila tentetzerakoan zakila atzera eraman. Dena den, argi eta garbi zer daukan jakiteko medikuarenagana joan eta berarekin zalantza guztiak argitu ditzakezu. Esaiozu lasaitzeko, eta beldurra ez izateko, hau mutil askori gertatzen zaiela, eta hobe dela zalantzak argitzea.”

Baginako piercingak

piercingBaginako piercinga emakumeen genitaletan jartzen den belarritakoari deitzen diogu. Dirudienez, erromatarren arotik dator ohitura hau. Garai hartan neska esklaboei baginan belarritako antzeko bitxiak jartzen zizkieten sexu harremanik izan ez zitzaten. Dena den, denborarekin baginako piercingen esanahia aldatu egin da eta orain praktika sadomasokistekin lotzen da.

Piercing motak

Nesken genitaletarako lau piercing mota daude: bik klitoriarekin dute zerikusia eta beste biek ezpainekin.

Klitoriaren estalduran jartzen diren belarritakoak: Klitoriaren azala edo estaldura horizontalki zein bertikalki zeharkatzen du. Honek sekulako plazerra eragiten dio emakumeari piercingak klitoria ukitzen duenean.

Klitorian bertan jartzen den piercinga ez da oso ohikoa izaten, azken honek sentsazioak murrizten baititu (aurrekoaren kontrakoa). Zonalde hau zeharkatzen duen barratxo edota aro bat litzateke klitoriko belarritakoa.

Ezpainetako piercinga: Ezpain txikietan edota handietan jar daiteke. Honek ere sentsazioak areagotzen ditu eta oso errez orbaintzen den piercing mota bat da.

Amaitzeko, urkila izenez ezaguna den piercinga duten pertsonek ezpain txikien eta bulba edo aluaren arteko lekua zulotzen dute.

Sexu jarrera kitzikagarrienak

Askotan hitz egin dugu sexu posturen edo jarreren inguruan. Baina zein da denetan kitzikagarriena? Argi dago bikote bakoitzak bere gustuko jarrerak dituela, halere, badira baten batzuk besteak baino plazer handiagoa eragiten dutenak:

i_el_perrito_gr

Txakurtxoa: Pasioa eta gertutasuna ditu ardatz jarrera honek. Neska zein mutila etzanda daude (azken hau belaunikatuta ere egon daiteke) eta mutila neskaren atzean jarri behar da.

doma

-Kama Sutrako jarrera intentsuenetakoa da gazteleraz “La doma” bezala ezagutzen dena. Mutila aulki batean eserita egon behar da eta neska gainean jarri behar da, mutilari aurpegira begiratuz. Eskuak libre daudenez, bikoteak elkarren gorputzak uki ditzake.

soropr

-Ezustekoa. Txakurtxoaren jarrera bezala, mutilek gustuko duten postura bat da hau.

Mutilak, egoera zein bikotea menderatzen dituenaren sentsazioa izan dezake eta horrek plazerra eragiten dio. Gainera, neskak ere asko disfrutatzen du, sarketa oso sakona baita. Mutilak zutik egon behar du eta neska bizkarra ematen jarri behar da, hankak zuzen dituela, baina, bizkarra flexionatuta.

Sexualitatea: Capricornusen ezaugarriak

CapricornioCapricornus zeinua duten pertsonek energia asko daukate eta oso harmoniatsuak dira eta ezaugarri guzti horiek sexu harremanetan ere islatzen dituzte. Pasio handidun pertsonak dira, askotan zaila egiten zaie sentimenduak kontrolatzea.

Mutilek askotan segurtasun eza erakusten dute; serioak eta oso formalak dira. Ohean oso maitekorrak eta samurrak dira eta batzuetan lotsati itxura hartzen dute.

Sexu-harremanetan “dena” emateko segurtasun handia izan behar dute, hori dela eta, asko kostatzen zaie bikotea azkar aurkitzea. Denbora behar dute nolako harreman mota nahi duten aztertzeko eta bikote hori aurkitzen dutenean oso sutsuak bihurtzen dira. Gainera, Capricornusak oso zintzoak izaten dira.

Neskak are lotsatiagoak dira, halere, pasio asko erakusten dute. Sexua %100ean bizi dute, baina, horretarako mutil aproposa aurkitu behar dute. Gozoak dira eta sexua izaten ari diren bitartean oso maitekorrak dira.