Hileko artxiboak: ekaina 2012

Plantarik egiten al dute gizonezkoek ohean?

fingen-orgasmo-300x193 Emakumeen antzera, gizonek ere gogo gutxiko eta itxurakeria askoko egunak izaten dituzte. Emakumeek egiten badute, zergatik ez gizonek? Hala ere, gizonezkoek itxurakeriak egiten dituztela jakiteaz gain, zergatia jakitea ere garrantzitsua da.

Hasteko, esan beharra dago orgasmoa eta eiakulazioa ez direla gauza bera. Jakina biak momentu berean gauzatzen direla eta biak bereiztea zaila dela. Baina gizonezko batek orgasmorik gabeko isurketa izan dezake eta baita isurketarik gabeko orgasmoa.

Argi dago fisiologikoki gizonezkoei emakumezkoei baino gehiago kostatzen zaiela plantak egitea. Baina kondoia erabiliz errazagoa egiten da antzerki pixka bat egitea, eta amaieran kondoia ken dezakete inork barruan daramana jakin gabe. Gizonezkoek euren plazera handitu ere egin dezakete oihuka eta aieneka.

Nekaturik zein sasoi txarra pasatzen egon, emakumearen ekiteak gizonezkoaren baietza ekar dezake, baina baliteke kasu hauetan itxurakeriak egitea, arinago amaitzea eta azkenik loak hartzea, bere helburu nagusia hori izanik.

Alkohola gizon gehienentzat arazo izan daiteke sexua egiteko, erekzioa zaildu baitezake eta orgasmoa atzeratu. Beraz, alkoholak ere gizonek plantak egitea eragin dezake.

Bikotekideak sasoi txarrean badago, eta emakumearena bada sexu-guraren falta, ohea toki latza bihur daiteke gizonarentzat. Emakumea asetzearen obsesioak ez dio lasai aritzen utziko eta sexu-nahia agortzea eragin dezake; honela, gustuko duen plantak egin dezake gizonak, gauzak bide onean jartzen saiatzeko.

Oihuak, sexu-harremanak hobetzeko modua

getSexu-harremanak izatean, pertsona bakoitzak duen jokabidea oso lotuta dago norberaren izaerarekin; lotsatiak isilagoak izaten dira sexu-harremanak praktikatzean, eta izaera irekiagoa dutenek, aldiz, erraztasun handiagoa izaten dute euren sentipenak konpartitzeko.

Horren harira, sexu-harremanak izan bitartean emakume zein gizonezkoek egiten dituzten oihuak aztertuko ditugu gaur Gazteako sexu-blogean; izan ere, ikerketa ugarik diotenez, plazera sentitzean oihukatzeak sexu-harremanak nabari hobetu ditzake.

Kasu gehienetan, sexu-harremanekin plazera sentitzean oihukatzea berezko erreakzioa izaten da; horregatik, emakume eta gizon askok egiten dute oihu orgasmora iristean. Beste kasu batzuetan, lotsagatik agian, plazer hori beste modu disimulatuago batzuetan adierazteko ohitura hartzen dute beste batzuek.

Plazera adierazten duen oihu batek bikotekideari sexu-harremanak izan bitartean bide egokia hartu duela adierazteko modu bat izan daiteke, harremanak izatean gustukoen duguna adieraztekoa. Gainera, giza entzumenari esker, bikotekidearen plazer oihuak afrodisiako baten antzera funtzionatzen dute. Hala ere, kontuz ibili beharra dago, zenbait pertsonarentzat oihuak arreta galtzeko modua baino ez direlako.

Amaitzeko, sexu-harremanak izatean oihukatzeko lotsa gainditu nahi izanez gero, bide egokiena masturbatzean praktikatzen hastea da.

Italiarrak eta brasildarrak, ohean trebeenak

sexoSare sozial batek egindako ikerketa batek erakusten duenez, emakumeen artean italiarrak dira ohean trebeenak eta gizonen artean, berriz, brasildarrak dira hobekien moldatzen direnak.

C-Date atariak zabaldutako datuen arabera, maitale brasildarrek eta italiarrek botoen %25 lortu dituzte.

Horretarako, 6.000 pertsona ingururen iritziak jaso dituzte. Inkesta Europa osoan egin dute eta, oro har,
latindarrak kokatu dira beroenen artean.

Suitzarrak, aldiz, rankingean atzetik kokatu dira. Halere, sexuan oso irekiak omen dira.

Nola areagotu plazera?

Sexuaren bidez lortzen dugun plazera areagotzen lagunduko diguten hainbat aholku aztertuko ditugu jarraian.

Sexua. Argazkia: Getty

Sexua. Argazkia: Getty

Lehenik eta behin, gomendagarria da zerk berotzen gaituen jakitea eta horren inguruan pentsatzea. Geure burua ezagutzea ezinbestekoa da, bikotekidearekin konpartitu eta gozatzen ikasteko.

Ondoren, kezka eragiten diguten aurreiritziak eta sentipenak alde batera utzi behar dira, baita estresa zein antsietatea ere. Hala, gure gorputza prest egongo da estimuluei harrera egokia egiteko. Bestela, gure pentsamendu ezkorrek plazerak eragindako ongizatea oztopatu ohi dute.

Bestalde, osasuntsu egoteak jarduera sexual hobea berma dezake. Hortaz, alkohola, tabakoa eta droga gehiegi kontsumitzea ez da batere lagungarria orgasmoa erdiesteko.

Azkenik, profesionalen iritziak eta gomendioak oso baliagarriak izan daitezke atsekabe sexuala gainditzeko. Desoreka non dagoen atzeman eta konponbidea garaiz aurkitzen lagunduko digute.

Emakumeek gizonek baino maitale gehiago dituzte

infidelidad1Ingalaterran egin duten ikerketa batek erakusten duenez, emakumeek gizonek baino maitale gehiago dituzte. Batez beste, emakumeek 2,3 maitale dituzte eta gizonek 1,8. Gainera, neskak izan ohi dira sexua bikote harremanetatik kanpo bilatzen lehenak.

Bikote harremana hasten denetik, gutxi gorabehera, sei urte igaro ohi dira gizonek maitale bat bilatzen duten arte. Emakumeen kasuan, bost urtera izaten dituzte bikotez kanpoko harremanak, eta 37 urte inguruko neskak dira maitale gehien dituztenak (gizonen kasuan, berriz, 42 urte ingurukoak).
Arraroa bada ere, adarrak jartzen dituzten emakumeen % 76k ezkonduta jarraitu nahi dute. Gizonen kasuan, % 67ra jaisten da kopuru hori.

Normalean, emakumeek eta gizonek ez dituzte arrazoi berdinak izaten adarrak jartzerakoan. Mutilek egoa igotzeko egin ohi dute, baita sexuan gozamen handiagoa izateko eta monotoniatik alde egiteko ere. Neskek, aldiz, autoestimua hobetzeko eta maitasuna bilatzeko egiten dute.

Emakumezkoen orgasmoaren oztopoak

mujer-placer-300x168Emakumeari orgasmora iristea eragozten dioten arrazoi ugari existitzen dira, eta horien inguruan arituko gara gaurkoan, Gazteako sexu-blogean.

Kasu gehienetan, emakumeek orgasmora iristeko duten oztopo nagusia kognitiboa izaten da; hau da, sexu-harremanetan arreta jarri beharrean, beste gauza batzuetan pentsatzen jartzen direla.

Orgasmoa izateko zorian pentsamendu batek euren burua gurutzatzen duenean, eta, batez ere, negatiboa denean, plazera sentitzeko aukerak izugarri murrizten dira.

Une horretan emakumezkoek izaten dituzten pentsamendu ohikoenak egiteke dituzten gauzak izaten dira; hurrengo egunean egin beharrekoak edota laneko zereginak, adibidez.

Sexu-harremanen iraupena orgasmora iristea oztopatzen duen beste faktore bat da. Batzuetan, emakumezkoa isurtzeko prest dago, baina bikotekideak unea luzatzen du. Horrelakoetan, sakonki arnastea komenigarria da, orgasmoa apur bat eteteko.

Azkenik, sexu-jarrerak ere garrantzia izaten du emakumezkoen isurketari dagokionean. Gizonezkoaren gainean kokatzean, emakumezkoak mugimenduen kontrol handiagoa dauka, eta horri esker, orgasmora iristen den unea bere menpe geratzen da.

Emakumezkoak gizonezkoak baino desleialagoak

mujeres-amantes-300x150Ingalaterran egindako ikerketa batean, emakumezkoek eta gizonezkoek bikotekideak engainatzeari buruz zer jarrera daukaten aztertu dute, eta ondorio harrigarriak lortu dituzte.

Ikerketako datuen arabera, emakumezkoek bikotekidea engainatzeko joera handiagoa dute: batez beste, 2,3 maitale izaten dituzte, eta gizonezkoek, berriz, 1,8. Gainera, 42 urte izaten dituzte batez beste gizonezkoek desleial izaten direnean; emakumezkoek, aldiz, 37 urte.

Beste datu harrigarri bat ondorioztatu dute ikerketaren arduradunek: emakumezkoen % 76k eta gizonezkoen % 67k senar-emaztea maite dutela aitortzen dute engainatu eta gero, eta ezkonduta egoten jarraitzea gustatuko litzaiekeela esaten dute.

Leialtasun falta hori izateko arrazoiei dagokienez, gizonezkoek errutinatik ateratzea, plazera bilatzea eta norberaren egoa handitzea aipatzen dituzte, besteak beste. Emakumezkoek, ordea, erromantzearekin lotzen dute gehienbat euren engainuak.

Bikotekideak engainatu egin dituela jakitean dibortzioa eskatuko luketen galdetuta, emakumezkoen % 40k baino gehiagok eta gizonezkoen % 30ek erantzuten dute baietz.

Sexu basatia: noiz, non eta nola?

sexo-salvajeGuztiok ditugu gustuko laztanak eta ferekak, baina, askotan burua galdu eta pasiozko sexuan murgiltzea atsegin dugu. Kasu horietan “animalia” bihurtzen garela esan genezake.

Baina nola lortu sexu harreman basatiak? Horretarako, bikotearekin ados jarri behar gara eta ohean eromenak agindu behar du.

Garrantzitsua da harremana masaje erotiko batekin hastea. Masaje erlaxagarriak alde batera utzi behar dira, helburua ez delako bikotea lo geratzea. Horretarako, gorputzeko zona erogenoenak ukitu behar ditugu, libidoa piztu nahi badugu behintzat.

Bestalde, ez da bikotea estutu behar, baina, beharrezkoa da bietako batek aurrea hartzea eta, hasieratik, gogoa eta pasioa erakustea.

Sexu errekor harrigarriak

records-sexo-300x195Gaurkoan, sexu-harremanen inguruko errekor harrigarri batzuen berri emango dizuegu Gazteako sexu-blogean. Batzuei fantasia kutsu bat nabaritzen zaien arren, horietako gehienak baieztatuta daude.

Errekorren Guinness Liburua-n munduko zakilik handiena daukan gizona aurkitu dezakegu. John Holmesen zakilak 33 zentimetro neurtzen ditu tente dagoenean, eta, hori dela eta, horren erreplika bat dago errekorren Guinness galerian.

Lisa Sparx aktore pornoak ere beste errekor harrigarri bat dauka. Dirudienez, Lisak 919 gizonezkorekin izan zituen sexu-harremanak 24 orduko epean. Askoz txikiagoa da Jon Doughen errekorra. Horrek 55 emakumezkoekin izan zituen sexu-harremanak egunbetean. Halaber, beste gizon batek 52.000 sexu-harreman izan zituen 30 urteko tartean. Dirudienez, egunean, batez beste, 4,56 sexu-harreman izan zituen.

Haziaren inguruko bi errekorrekin bukatuko dugu errepaso harrigarri hau: Horst Schuktzek 5,71 metroko distantziaraino bota zuen hazia, eta Michelle Morgak litro bat hazi irentsi zuen 1991n.