Etiketaren artxiboa: mutilak

Nola masturbatu mutil bat?

feet-224680_960_7201.Bilatu jarrera egokia

Denbora batez nekatu gabe egoteko garrantzitsua da jarrera egokia aurkitzea. Lehendabizi galde iezaiozu zutik, eserita edo etzanda nahi duen, eta ondoren bilatu zuretzako jarrerarik erosoena. Egokiena, beharbada, belaunikatuta hastea da, modu horretan kontrolpean izango duzulako mutilaren zakila. Gainera, aurpegira begiratzeko aukera ematen du jarrera horrek.

2.Nola heldu zakila

Ez da beharrezkoa bost atzamarrak erabiltzea, hirurekin nahikoa da. Horrela, beste bi atzamarrak barrabilak laztantzeko erabil ditzakezu.

3.Eutsi tinko

Mutil gehienek gustuko dute presio edota indar pixka bat sentitzea zakila heltzen dietenean. Beraz, bizikletaren eskulekuari eusten diogun antzera hel diezaiokegu. Posible da, halaber, presioa areagotzen zein mantsotzen joatea.

4.Erritmoa

Behin esku artean dugula abiadura eta erritmoa mutilaren erantzunaren araberakoa izango da. Gehienei geldo hastea, baina agudo bukatzea gustatzen zaie.

5. Ez gelditu

Isurketaren unera iristen ari denean garrantzitsua da ez gelditzea. Horregatik, aurretik aipatu bezala, lagungarria da jarrera egokian egotea.

6.Barrabilak

Aho bidezko sexua praktikatzen ari garenean bezala, barrabilek leku garrantzitsua betetzen dute masturbazioan ere. Hala, beste eskuarekin barrabilak laztantzea guztiz gozagarria izango da mutilarentzat.

7.Lubrifikazioa

Eskua irristakor egoteak plazera areagotzen du. Horretarako, lubrifikatzaile bat edota listua erabil dezakegu.

8.Zonalde erogenoenak

Zakilaren buruak nerbio-bukaera asko ditu, hori dela eta, ez ahaztu behin eta berriro zonalde hori ukitzeaz.

9.Begiradak

Mutilari gehien gustatzen zaiona zer den jakiteko beharrezkoa da aurpegira begiratzea. Horrela erritmo zein abiadura egokia lortzen ikasiko dugu.

10.Harrapatu ezustean

Gutxien espero duenean, izterra ukitu eta masturbatu egin dezakegu. Ezustean harrapatzeak morbo izugarria dauka.

Sexua, bikotea duzunean ala harreman egonkorrik gabe?

Noiz da hobea sexua? Bikotea dugunean ala bikoterik gabe gaudenean? Ziur gaude orotariko iritziak eragingo dituen galdera bota dugula, aste honetan. New Yorkeko unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, bikotea duten pertsonek sexu hobea izaten dute. Esaterako, bikote egonkorra duten pertsonen %48,5ek astean bizpahiru aldiz izaten dituzte harremanak; bakarrik daudenen artean, aldiz, %8k baino ez ditu astean bi edo hiru harreman izaten. Gainera, kopuruaz gain, hartu-emanen kalitatea ere hobea izaten omen da, elkarrenganako komunikazioa eta konfiantzak lagunduta.

Dena den, argi dago bai neskek zein mutilek fase desberdinak izaten ditugula sexu kontuetan, adinaren arabera. 25 urte baino gutxiago dituzten mutilek, adibidez, potentzia sexuala mailarik gorenean sentitzen dute. Hala ere, gehiegizko indar horrek hain baikorrak ez diren ondorioak ere eragin ditzake: nahi gabeko erekzioak eta eiakulazio goiztiarra, besteak beste.

Ondoren 40 urte bete arte, gutxi gorabehera, potentzia handia sentitu arren, egonkortu egiten da indarra. Ez dira gazteagoak bezain maiz masturbatzen, eta esperientzia gehiago dutenez, harremanen kalitatea hobea bihurtzen da.

Hurrengo fasea 55 urte artekoa izan ohi da. Garai horretan, desira psikologikoak behera egiten ez duen arren, baldintza fisikoak gainbehera goaz, normalean. Erekzioak gutxitzen joaten dira, adibidez. Azkenik, 55 urte bete ostean, sexua oso modu desberdinean bizitzen dute gizonek. Izan ere, desira gutxitzeaz gain, ikuspuntu lasaiagoa izaten dute.

Emakumeei dagokienez, adin tarteak ez dira hain garbi zehazten, baina badira zenbait datu interesgarri. 27 urte betetzean, sexu harremanak hobetu egiten omen dira nabarmen, 37tik gora, gerta daiteke desira sexuala mutilena baino handiagoa izatea. Oro har, lotsa gutxiago sentitzen dute, eta fantasiak ugaritu egiten dira.

Luziak kontatutako guztia entzuteko aukera duzu hemen. Eta, ez ahaztu, edozein zalantza edo iruzkin egin dezakezula. Zuen iritzien zain gaude!

Sexua bikotearekin

Klitoriaren sekretuak

Nola zoratu zure bikotea ohean?

sexoAkabo Bakea saioko “Luzia eta Sexua” tarteak indartsu hasi du urtea. 2014an sexu kontuetan behar bezala aritzeko, neskei eta mutilei ohean zer gustatzen zaien azaldu zigun Luziak asteleheneko saioan.

Mutilen artean “hirukotea” da praktika arrakastatsuena. Inkestek erakusten dutenez, mutil gehienek aparteko kuriositatea dute bi neskarekin batera oheratzeko, nahiz eta askotan amets hau errealitate bihurtzeko gai izaten ez diren.

Horrez gain, ikusmenak paper garrantzitsua betetzen du mutilen sexu harremanetan. Neska bat biluzik ikusteak, eskote zein minigona batek edota lentzeriak, mutilen libidoa pizten laguntzen dute. Eta nola ez, entzumenak ere garrantzia du; alegia, sexua praktikatzen dauden bitartean adibidez, bikotearen ahotik hitzen edo hasperenen bat entzutea, besteak beste.

Aipatutakoaz gain, beharrezkoa da baita ere mutilaren gorputza behar bezala esploratzen ikastea, eta gizonezkoen puntu erogenoak “martxan jartzea”. Horren harian, G, F eta O puntuak non dauden azaldu zigun Luziak.

Neskei buruz ere aritu zen urtarrilaren 7ko saioan.

Zer da sexuan neskek nahi dutena?

Gorputza musukatzea atsegin dute neska gehienek, eta sexu harremanak izaterakoan presa barik aritzea. Entzumen kontuetan ere finak dira emakumeak. Kasu askotan, hitz politek eta berba erotikoek harremana hobetzen lagun dezakete.

Baina zein da neska bat zoratzeko sekretua? Behin ikusmena eta entzumena aseta eta harremana berotuta, klitorian jarri dezakete arreta mutilek. Ahoarekin, eskuekin zein zakilarekin klitoria suabe laztantzea, neska poz-pozik uzteko sekretuetako bat izan daiteke. Beti ere, sarketa praktikatzean ere, puntu erogeno honekin ahazten ez badira, behintzat.

Halere, badira neskak txora-txora eginda uzteko beste hainbat taktika. Zeintzuk?

Entzun asteleheneko saioa! Merezi du eta!

Zeren truke egingo zenioke uko sexu-harremanak izateari?

Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Uko egingo zenioke sexu-harremanak izateari? Hala izatekotan, zeren truke? Huffington Post webguneak hainbat ikerketaren emaitzak bildu, eta oso datu interesgarriak lortu ditu galdera horri erantzun nahian:

Iphone baten truke?

Ekainaren 18an, Appleren iPhone telefono ezagunaren bosgarren urteurrenean, enpresak ikerketa harrigarri baten emaitza argitaratu zuen: 100 pertsonatik 15ek nahiago dute asteburu bat sexu-harremanak praktikatu gabe pasatu, euren mugikorra eduki gabe pasatu baino.

Gorputz perfektua izatearen truke?

Shape eta FitSugar aldizkariek emakume talde bat aukeratu zuten, eta hurrengo galdera luzatu zieten: hilabete batean sexu-harremanak izateari uko egingo zenioke, udan gorputz perfektua izatearen truke? Elkarrizketari erantzun zietenen % 68k baietz erantzun zieten.

Primeran lo egitearen truke?

Estatubatuarren % 12k aukeratuko lukete gau oso batez lo egitea, pasioz beteriko gau baten aurretik; hori da The Better Sleep Council erakundeak egindako inkesta baten emaitza.

Interneten ibiltzearen truke?

Boston Consulting Group enpresak egindako galdeketa batean, erantzuna eman zutenen % 21ek adierazi zuten internet zerbitzua doan jasotzearen truke urtebete egongo liratekeela sexu-harremanak izan gabe.

Gainera, Cosmopolitan aldizkariak egindako inkesta baten arabera, 10 emakumetatik 2k aitortzen dute jasangarriagoa dela haientzat astebete sexu-harremanak izan barik pasatzea, astebetez Facebook begiratu gabe egotea baino.

Janariaren truke?
Bon Appetit aldizkariak dionez, elkarrizketatuen % 75ek aldatuko lukete sexu-harremanekin gozatzeko aukera euren janari gustukoenaren truke.

Zergatik okertzen da zakila?

curva-peneZakilaren okertzea edo makurtzea (recurvatum penis izenaz ezagutzen da) jaiotzetiko akats bat da, eta zakila tentetzen eta gogortzen hasten den adinetik ikus daiteke, orduan ikusten baita horren kurbadura (beheranzkoa, normalean).

Peyronie gaixotasunak ere eragin dezake okertze hori,  normalean 40 urtetik gorako gizonei erasaten diena. Larrua jotzean zein zakila sartzean mina sor dezake; beraz, horren tratamenduak mina kentzea eta kurbadura handitzea saihestea du helburu. E bitamina eta inflamazioa ekiditeko produktuak gomendatzen dituzte medikuek arazo honi aurre egiteko, eta erradioterapia eta kortikosteroideak ere oso erabilgarriak dira.

Horrez gain, arin jardun behar da, gaixotasun horrek okerrera egiteak ondorio larriagoak sor baititzake.
Adituen aburuz, ebakuntza egitea azken aukera izan beharko litzateke. Soilik sartzeko arazo larriak izanez gero egin beharko litzateke; gaitz hori ez tratatzeak inpotentzia ekar baitezake. Ondorioz, okertze hori nabarituz gero, andrologo batengana joatea da onena.

Plantarik egiten al dute gizonezkoek ohean?

fingen-orgasmo-300x193 Emakumeen antzera, gizonek ere gogo gutxiko eta itxurakeria askoko egunak izaten dituzte. Emakumeek egiten badute, zergatik ez gizonek? Hala ere, gizonezkoek itxurakeriak egiten dituztela jakiteaz gain, zergatia jakitea ere garrantzitsua da.

Hasteko, esan beharra dago orgasmoa eta eiakulazioa ez direla gauza bera. Jakina biak momentu berean gauzatzen direla eta biak bereiztea zaila dela. Baina gizonezko batek orgasmorik gabeko isurketa izan dezake eta baita isurketarik gabeko orgasmoa.

Argi dago fisiologikoki gizonezkoei emakumezkoei baino gehiago kostatzen zaiela plantak egitea. Baina kondoia erabiliz errazagoa egiten da antzerki pixka bat egitea, eta amaieran kondoia ken dezakete inork barruan daramana jakin gabe. Gizonezkoek euren plazera handitu ere egin dezakete oihuka eta aieneka.

Nekaturik zein sasoi txarra pasatzen egon, emakumearen ekiteak gizonezkoaren baietza ekar dezake, baina baliteke kasu hauetan itxurakeriak egitea, arinago amaitzea eta azkenik loak hartzea, bere helburu nagusia hori izanik.

Alkohola gizon gehienentzat arazo izan daiteke sexua egiteko, erekzioa zaildu baitezake eta orgasmoa atzeratu. Beraz, alkoholak ere gizonek plantak egitea eragin dezake.

Bikotekideak sasoi txarrean badago, eta emakumearena bada sexu-guraren falta, ohea toki latza bihur daiteke gizonarentzat. Emakumea asetzearen obsesioak ez dio lasai aritzen utziko eta sexu-nahia agortzea eragin dezake; honela, gustuko duen plantak egin dezake gizonak, gauzak bide onean jartzen saiatzeko.

Nola masturbatzen dira gizonezkoak?

masturbacion-tecnicasAzken sarreran, emakumezkoen umorearen araberako jarrera sexualak aztertu genituen Gazteako sexu blogean. Oraingoan, aldiz, gizonezkoen masturbazioren inguruan arituko gara. Izan ere, masturbazioa da nork bere gorputza ezagutzeko bide onenetarikoa.

Lehenengo aholkua gizonezkoak, eskumuturra geldirik, pelbisa mugitzean datza. Teknika hau guztiz eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da eskua oso ondo lubrikatuta egotea. Horrez gain, zakila aurre-aurretik heltzea komeni da, plazera nabariagoa izan daitekeelako.

Eskrotoan masaje sakona ematea ere gomendio garrantzitsua izan daiteke. Hori egiteko, esku batez zakila heltzen den bitartean, hatz erakuslea eskrotorantz bideratzea komeni da. Beste eskua barrabilak estimulatzeko erabil daiteke.

Halaber, “bihurritzearen teknika” ere atsegina izan daiteke mutilentzat. Izenak berak praktika horren inguruko pista handia ematen digu: zakila trapu baten antzera bihurritu behar da, kontu handiz noski. Kasu honetan ere zakila oso lubrikatuta egon behar da gozamena eragiteko.

Azkenik, “eraitsi egitearen teknika” aipatu genezake. Teknika hori zakilean presioa aplikatuz goranzko mugimenduak egitean datza. Mugimendu horiek behar bezain beste errepikatu daitezke, gizonak nahiago duen erritmoan.

Aholku hauek guztiak, gizonek berek ez ezik, emakumeek ere erabil ditzakete, sexu-harremanak izan aurreko jolas moduan.

Mutilek ere orgasmo plantak egiten dituzte

baiSarritan mutilek ere orgasmo itxurak egin behar izaten dituzte. Batez ere, anorgasmia pairatzen duten mutilak dira plantak egiten dituztenak. Gainera, gehienetan lotsa eta beldurra direla eta, ez dute sendagilearengana joateko erabakia hartzen.

Anorgasmia duten gizonek ez dute isurketarik izaten sarketa praktikatzerakoan, ezta orgasmorik ere. Gehienetan 40 urtetik gorakoak izaten dira gaixotasun hau duten gizonak eta hainbat faktorek eragin dezakete anorgasmia: prostatako ebakuntzek eta zenbait gaixotasunek (tartean diabetesak), adibidez.

Dena den, arrazoi psikologikoak ere egon daitezke gaixotasun honen atzean. Masturbatzeko ohiturarik ez duten edota gehiegi masturbatzen diren mutilen kasuan sexu desira eta isurtzeko gaitasuna nabarmen gutxitu ahal dira.

Era berean, sexu heziketa oso zorrotza izaten duten pertsonek, haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituztenek edota oso estresatuta bizi direnek arazoak izan ahal dituzte orgasmora iristerakoan.