Hileko artxiboak: maiatza 2015

Fantasia eta desiren artean jolasean

Errealitatea eta fantasiaren artean dantzan ibili da aste honetan ETB1eko ‘SexSua’ saioa. Imaginazioari bidea libre utzi dio Jon Gomez Garaik eta gure bizitza sexualean fantasiek duten eraginez hitz egin digu.

Mireia Cifuentes, sexologoa

Mireia Cifuentes, sexologoa

Baina zer da fantasia sexuala? Mireia Cifuentes sexologoak argitu digunez gure irudimenean sortzen ditugun istorioak dira. Guk daukagu istorio horien gaineko kontrol osoa; gertatuko dena, pertsonaiek zer egingo duten adibidez, guk kontrolatzen baitugu. Istorio horiek errealitatera eramaten baditugu, desira bihurtuko dira eta euren gaineko kontrola galduko dugu, errealitatean gertatuko dena ezingo baitugu kontrolatu.

Fantasia sexual ohikoenakMireiaren hitzetan norberak bere fantasiak eta desirak ditu, eta oso zaila da sailkapenak egitea, esate baterako, gizonen edota emakumeen fantasiei buruz aritzea. Baina euren lanean jaso dituzten fantasia ohikoenak bildu ditu eta horiei buruz galdezka ibili dira Jon eta biak kalean. Mutila izan eta emakumez jantzi nahi izatea, hirukotean sexua praktikatzea, leku publikoan sexu harremanak izatea… dira jende askoren irudimenean agertzen diren fantasietako batzuk.

Yogurinha Borova

Yogurinha Borova

Ez dakigu Jon Gomez Garairen fantasia emakumez janztea izan ote den ala ez, baina Yogurinha Borovak ez dio beste aukerarik utzi. Elkarrizketa intimoa izan du Jonek artistarekin; nola hasi zen kontatu dio, Eduardo pertsona eta Yogurinha pertsonaiaren arteko mugari buruz aritu dira, eta baita sexu-joerez ere. Euskal Herrian askatasun sexuala gero eta nabarmenagoa dela adierazi dio.

Izan ere, askotan fantasia sexualak sexu-joerekin nahasten direla aipatu dute ETB1eko saioan. Mireia Cifuentes sexologoak azaldu duenez, fantasiak agertzen direnean, askok zalantzak izaten ditu norberaren joera sexualaren inguruan. Adibidez: “neska izanda neska batekin fantasia bat baldin badaukat, homosexuala al naiz?” Mota honetako galderak sarritan agertzen omen dira sexologoen jardunean. Eta ez dago horrelakoentzat erantzun orokorrik, baina askotan batak ez du bestearekin inolako harremanik izaten.

Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarinen tabernan ere izan da Jon Gomez Garai, errealitatea eta fantasia erabat nahastuta. Kantariaren hitzetan, abestiak idaztea irudimena proiektatzeko bide bat da eta berari behintzat mesede egiten diola aitortu du, barruak askatzeko edo bestela inoiz esango ez zituenak esateko modua ematen baitiote.

 

Beraz, kanta moduan plazaratuta edo gure irudimenean soilik gordeta, zergatik ez fantasiak izan?

Sexua, sendagai naturala

sexuBadira hainbat gaixotasun sexu-harremanen bidez senda edo arindu daitezkeenak. Inork baino hobeto azaldu zuen Luziak zein diren gaitz horiek astearteko “Akabo Bakea” saioan.

Depresioaren aurkako sendagai naturala da sexua. Gainera, zahartzea atzeratzen du, eta inkontinentzia gelditzeko ere balio omen du.

Hori gutxi ez eta, larruazalerako, giharretarako eta bihotza indartsu edukitzeko ere gomendagarria da astean gutxienez birritan sexua praktikatzea.

Aipatu gaitzak sendatzeaz edota arintzeaz gain, zoriontsuago izaten laguntzen digu.

Beraz, ez duzue aitzakiarik! Gozatu eta osatu!

Entzun saio osoa hemen.

Zer da zoru pelbikoa?

ETB1ko ‘SexSua’ saioak emakumeen sexu-organu garrantzitsuena hizpide hartuta hasi du bere ibilbidea telebistan: alua. Organu hau, sexuari dagokionean, ezezagunenetakoa dela iritzita, bere inguruko tabu guztiak apurtzera etorri da Jon Gomez Garaik gidatzen duen programa.

Nahia Rojo, sexu-hezitzailea

Nahia Rojo, sexu-hezitzailea

Hasteko, aluaren atalak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa dela esan digu Nahia Rojo, Desira sexologia zerbitzuko adituak. Honako hauek aurkituko dituzte emakume guztiek euren aluan: klitoriaren estalkia, klitoria, ezpain txikiak, baginarako sarrera eta ezpain handiak.

Honetaz ari garela, klitoria badela jakitea garrantzitsua da Nahia Rojoren hitzetan. Gezurra badirudi ere, gaur egun oraindik emakume asko dago zer den eta zertarako balio duen ez dakiena. Klitoriaren funtzio bakarra gozamena da. Horretarakoxe soilik daukate emakumeek organu txiki hori aluaren goiko partean. Bera kitzikatuz edo berarekin jolastuz gozamena lortzen dute.

Aluak marrazten

Alu bat marrazten ba al dakigu?

Bestalde, gorputzeko gainerako atalak pertsona batzuetik besteera aldatzen diren bezala, aluak ere ezberdinak dira emakume batzuetan eta besteetan. Normalean ez dira erabat simetrikoak izaten; batzuek ezpain txikiak handiagoak izaten dituzte eta besteek txikiagoak; usaina eta fluxu kopurua ere ezberdina izaten da emakume batzuetatik besteetara…

Baina ezberdintasunak ezberdintasun, emakume guztiek gauza bat izan behar dute argi: zoru pelbikoa landu egin behar dela. Azken aldian, asko entzuten den kontzeptua da hau. Baina zer da zoru pelbikoa?

Arantza Meabe, ginekologoa

Arantza Meabe, ginekologoa

Arantza Meabe ginekologoak Jon Gomezi azaldu dion bezala, pelbiaren inguruko organuak eusten dituen gihar eta tendoi multzoa da zoru pelbikoa. Urteek aurrera egin ahala eta haurrak erditu ondoren, gihar eta tendoi horiek indarra galtzen dute, lasaitu egiten dira eta osasun arazo izatera ere iritsi daiteke.

Emakume askori, erditu ondoren edo menopausiako hormona aldaketen ondoren, pixak ihes egiten die egoera askotan: doministiku egiterakoan, salto edo korri egiterakoan… Horiek dira zoru pelbikoa ahultzearen sintometako batzuk. Arazoa oso larria denean, konponbidea kirurgia izan ohi da.

Txinatar bolak

Txinatar bolak

Gaur egun, ordea, horretaraino iritsi gabe ere, badaude zoru pelbikoa indartzeko ariketa eta teknika ugari. Txinatar bolak erabiltzea da horietako bat. Askok jostailu erotiko soiltzat dituzte eta, horiek erabiltzean emakume batzuek gozamena sentitu badezakete ere, bola txinatarren funtzio nagusiena pelbiaren inguruko muskuluak indartzea da. Noski, muskuluak indartuta daudenean, gozamena handiagoa izaten da sexu harremanetan, bai emakumearentzat bai gizonarentzat.

Eta nola funtzionatzen dute? Mugimenduarekin. Hau da, txinatar bola bakoitzaren barruan beste bolatxo txiki bat dago. Mugitzen garenean, barruko bolatxoak talka egiten du kanpoko bolaren kontra eta horrek sortzen duen bibrazioak bagina inguruko muskuluak mugitzen ditu. Beraz, txinatar bolak oinez ari garenean erabili behar ditugu, bestela alferrik izango da.

Olga Polo, emagina

Olga Polo, emagina

Jon Gomez Laudioko Olga Polo emaginarekin hizketan ere aritu da ‘SexSua’ saioan. Olgak txinatar bolen antzerako produktu bat merkaturatu du eta, kontatu duenez, antzinako emakumeek ere erabiltzen omen zituzten horrelakoak.

Txinatar bolez aparte, badaude bestelako ariketa edo teknikak ere. Errazena edozein momentutan pelbiaren inguruko muskuluak itxi eta irekitzea da; hau da, pixari eutsiko bagenio bezala. Egunean hainbat alditan eginda, muskuluak lantzen arituko gara.

Azken urteetan, gure inguruan ezagun egin den beste ariketa bat gimnasia hipopresiboa da. Emagin askok erditze ondorengo klaseetan erakusten dute nola egin, eta gimnasio eta kiroldegi batzuetan ere egiten dute eskaintza hau.

Zoru pelbikoari buruzko ‘SexSua’ saioa osorik ikusi dezakezue hemen:

Scorpius pozoitsua da; Leo, berriz, sutsua

mujeres-amantes-300x150Azti lanetan aritu zen Luzia astearteko saioan. Etorkizuna irakurtzera ausartu ez bazen ere, astrologia ardatz hartuta eman zuen saioa.

Hain zuzen, zodiakoko zeinuak aztertzen ibili ziren, horietako bakoitza sexu kontuetan nola moldatzen den jakite aldera.

Tauro

Burugogorrak dira Tauro zeinukoak, baina nolakoak dira ohean?

Cancer

Izarapean agintzea gustatzen omen zaie.

Aries

Gau bateko abenturak gustuko dituzten horietakoak dira.

Gemini

Bipolartasuna da Gemini direnen ezaugarri nagusia. Sexuan ere horrelakoak al dira?

Scorpius

Pozoitsuak dira azaroan jaiotakoak. Zergatik?

Leo

Sutsuak, dena ematen duten horietakoak dira Leo zeinudunak.

Piscis

Uretako zeinuak dira horientzat bikote aproposenak.

Virgo

Lehenengo hitzorduan Virgo batekin oheratzea ez omen da lan erraza.

Sagittarius

Aries, Leo eta Aquarius zeinuekin bateragarriak.

Aquarius

Sexua eta maitasuna ez dira inola ere gauza bera Aquarius direnentzat.

Libra

Sexu-harremanak izan ostean ondo sentitzea bilatzen dute.

Capricornus

Ez ei da erraza Capricornus batekin harreman bat izatea. Zer dela eta?

Erantzun guztiak, hemen.

Sexu-harreman fisikoak, desagertzeko zorian

sexoAdituen aurreikuspenei kasu egin ezkero, sexuaren etorkizuna oso beltza da.

Izan ere, batzuen ustez, 2050erako sexu-harreman fisikoak desagertu egin litezke. Horien esanetan, sexu birtuala nagusituko da orduan.

Gainera, Internet bidez bikotea bilatzea edonork egingo duen zerbait izango da.

Halaber, elkar ukitu gabe orgasmoak izateko gaitasuna edukiko dute bikoteek, gailu berritzaile bati esker.

Pornoan ere iraultza etorriko da. Kontsumitzaileen eta aktoreen artean sextinga eta antzeko praktikak egingo dira. Baliteke baita, sexuek adikzioek gora egitea.

Homosexualitateari dagokionez, aipatu beharra dago ordurako guztiz onartuta egongo dela.

Entzun “Luzia eta sexua” tartean gai honi buruz esandako guztia.