Hileko artxiboak: apirila 2016

Sexu profesionalei lanean gertatutako hamaika pasadizo

sexuProstituzioa lan zaila denik ez du inork ukatzen, baina are zailagoa egiten duten egoerak gertatzen zaizkie, maiz, horretan beharrean dihardutenei. Hori da, bederen, Reddit plataforman hainbat emakumek kontatu dutena. Tartean, prostituzioan aritzen den gizon baten pasadizoa ere badago.

Hark kontatzen du behinola, emakume batek eskatu ziola elkarrekin kulunkaulki batean eseri eta, bitartean pezoiak miazkatzea, haur baten plantak eginez. Hala, amatasuna bizitzeko aukera izan zitekeen berriro ere emakumeak.

Beste batek dio, kasu honetan emakume batek, bikote askok masturbazio bila jotzen dutela prostituzio-etxeetara. Hau, da bikotean zein bakarka, prostituta batek genitalak laztantzea izaten dutela gogoko, behin edo beste, bikotea bera larrua jotzen ari den bitartean ere.

Bestalde, ohikoa omen da prostitutei gorputz gainean jakiak jartzea, eta bezeroak menu gozo horretaz gozatzeko aukera edukitzea. Dena den, askok muturrera eramaten omen dute jakien kontua, eta bada baten bat emakumeari baginan arrautza apurtzeko eskatu eta ezpainetatik nola zabaltzen zaion ikusita kitzikatu izan dena.

Hamaika ikusteko jaioak gara!

Zein da antisorgailurik eraginkorrena?

condonesAntisorgailu mota asko existitzen da, nahiz eta horietako batzuk oso ezagunak ez diren. Kontua da, gehienak emakumeei zuzenduta daudela; kondoia eta basektomia salbu.

Hori horrela, gizonentzako antisorgailuek iraultza ekar lezakete. Izan ere, sexu-adituak ikerketak egiten dabiltza, gizonei zuzendutako metodo gehiago merkaturatzeko asmoz: besteak beste, injekzioak, partxeak eta espermatozoideak hiltzen dituen gel batean jarri dute arreta azkenaldian.

Ohiko metodoetara itzuliz, aipatzekoa da kondoiak % 98ko eraginkortasuna duela, esponja izenarekin ezaguna den antisorgailuak % 85 ingurukoa, eta pilulak zein eraztun baginalak % 99,7koa.

Diafragma ere erabiltzen dute hainbat emakumek. Kasu honetan eraginkortasuna %94 ingurukoa da. Aipatzekoa da, halaber, erabilera egokia emanez gero soilik betetzen dutela babesteko funtzioa antisorgailuek, bestela, efikazia nabarmen jaitsi daiteke.

“Coitus interruptus”, edoskitzea eta “ogino “ delakoa, aitzitik, ez dira antisorgailuak. Horrenbestez, ez dute emakumea haurdunalditik babesten.

Bukatzeko, jakina da preserbatiboa dela sexu bidezko gaixotasunen kutsatzea saihesten duen metodorik arrakastatsuena.

Entzun “Luzia eta sexua” tartea, oso-osorik.