Etiketaren artxiboa: tamaina

Pornografiaren sekretuak, agerian

Aste honetako ‘SexSua’ saioan, pornoaren industriaren eragina izan du hizpide Jon Gomezek. Segundoko 28.528 kontsumitzaile duen industria hau hobeto ezagutzeko, osasuna, sexu-heziketa eta komunikazioaren alorreko profesionalekin izan da Jon Gomez aurkezlea.

Gaizka Tovar, sexu-hezitzailea

Gaizka Tovar, sexu-hezitzailea

Zeintzuk dira pornoak sortzen dituen espektatibak? Egia al da pantailan ikusten dugun guztia? Nolako eragina du pornoaren kontsumo masiboak gaur egungo gazteengan? Galdera hauei erantzuna aurkitu nahian, Gaizka Tovar sexu-hezitzailearekin izan da Jon Gomez. Gaizkak argitutako lehen kontzeptua honakoa da: pornoa gezurra da. Sexologoak argitu duenez, kutsu erreala emateko, fikziozko zineman erabiltzen diren trikimailu eta efektu antzekoak erabiltzen dira zine erotikoan. Honela, gaur egungo gazteriarentzat frustragarriak diren eredu irrealak sustatzen ditu.

Sexu-jostailuak

Sexu-jostailuak

Gaizka Tovarren baieztapena argudiatzeko, pornoaren industrian eta errealitatean ikusten diren ereduen arteko konparaketa aurkeztu dute saioan. Pelikula pornoetan ikusten diren zakilen tamaina 15-21 zentimetro bitartekoa izaten da, errealitateko batezbesteko tamaina 13-18 zentimetro bitartekoa denean. Emakumezkoen kasuan ere, pornoan ikusten diren alu gehienak oso antzekoak dira, errealitatean, forma, itxura, kolore eta tamaina ezberdinekoak diren bitartean. Harreman sexualetan, emakume guztiak orgasmora heltzen ikusten ditugu film hauetan; egunerokotasunean, ostera, emakumeen %71k ez du lortzen orgasmora heltzea.

Zine mota honek sortzen dituen itxaropen faltsuak irauli eta mitoak deseraikitzeko, Gaizka Tovarrek hezkuntza sexuala indartzea proposatzen du. Bere ustez, gizarteko sektorerik gazteenean dago gakoa; izan ere, inkesten arabera, 11 urterekin hasten dira gaur egungo gazteak pornoa kontsumitzen.

Anton Arruza, urologoa

Anton Arruza, urologoa

Fisikoki pornoak eraikitzen dituen ereduek ez dute gazteen harremanetan soilik eragiten. Anton Arruza urologoak adierazi duenez, “pornoaren industrian ikusten diren zakilen tamaina eta itxura irrealek gazteei konplexuak sortzen dizkiete”. Honela, gazte askok urologoaren kontsultara joatea ekiditen dute, tamainaren konplexua gainditu ezinik. Emakumeek ginekologoaren figura barneratuta duten bitartean, gizonezkoei urologoa arrotza egiten zaiela azpimarratu du Anton Arruza urologoak.

Allen King, 2014ko Europako aktore porno gay onena

Allen King, 2014ko Europako aktore porno gay onena

Baina pornoaren eragina ez da soilik publikoan antzematen. Allen King aktore pornoak Jon Gomezekin izandako elkarrizketan argi utzi duen moduan, aktore pornoek viagra antzeko botika eta estimulatzaileak hartu behar izaten dituzte sarritan. Pantailan ikusten duguna ikusteko, aktoreek lanordu luzeak ematen dituzte, azkenean, osasunerako kaltegarriak diren produktuak hartuz.

Beraz, pornoaren inguruko saio honetan ondorioztatu daitekeena honakoa da: pornoa kontsumitzea gozagarria izan daitekeen arren, ezinbestekoa da ikusten dugun horren inguruko kontzientzia kritikoa garatzea, aurrerantzean izan ditzakegun harremanak kaltetu ez ditzan.

Ikus ezazu saio osoa:

Gorputza nolakoa, zakila halakoa

peneBatzuetan, oinek, atzamarrek edota sudurrak duten tamaina hartzen dugu kontuan mutil batek zakila handia duen ala ez ondorioztatzeko.

Horren inguruan teoria asko sortu dira urteen joan-etorrian, baina zein dira horien artean fidagarrienak?

Astearteko Akabo Bakea saioan hamar mito aipatu zituen Luziak, zein baino zein deigarriagoa.

1-Oinen tamaina tentetuta dagoen zakilaren parekoa da.

2-Sudur handia dutenek zakil handia daukate

3-Mutil garaien zakila luzeagoa izan ohi da.

4-Eskua L forman zabalduta, atzamar lodiaren eta aldamenekoaren arteko distantziak zakilaren tamaina irudikatzen du.

5-Arrazaren arabera asko aldatzen da tamaina: afrikarrek handiagoa dute; asiarrek, aitzitik, txikiagoa.

6-Mutil muskulutsuek zakil handiagoa dute.

7-Oinak elkartuta esertzean, belaunen artean dagoen distantziaren erdiak zakilaren tamaina erakusten du.

8-Halaber, lau zenbakiaren itxura hartzen duen jarreran esertzen direnek; hots, orkatila belaunaren gainean jarrita, zakil lodia omen dute.

9-Neurri batean, eskuetako erdiko bi atzamarrek zakilaren tamainarekin zerikusia izan ahal dute.

10-Burusoil daudenek zakil handiagoa dute.

Usteak, erdiak ustel!

Usteak, erdiak ustel!

Usteak, erdiak ustel!

Asko dira sexu arloan dauden mito eta usteak. Gaur, gure blogean horietako asko gezurra direla frogatuko dugu.

Mito ezagunenetako bat mutilaren zakilaren tamainarena da. Baina zientifikoki frogatuta dago honen tamainak ez duela eraginik izan behar emakumearen plazerean. Are gehiago, tamaina handiegiko zakil batek mina eragin dezake, eta G puntua ez du zertan hobeto estimulatu.

Beste mito asko emakumeen orgasmoen ingurukoak dira. Askok uste dute emakumeek mota bakarreko orgasmoa izan dezaketela. Hau ez da guztiz egia. Zuzena da, bai, orgasmoa bakarra dela, baina honetara iristeko bidea eta eraginkortasuna ezberdinak dira, gure blogeko aurreko atalean ikusi genuen bezala. Gainera, jende askoren ustez, orgasmora iristen denean emakumeak ez du isurketarik. Hau guztiz okerra da.

Honen harira, emakumeen G puntua fikzio hutsa denaren ustea oso zabalduta dago. Hau uste dutenak oker daude, ordea, baginako aurreko paretan dago kokatuta.

Azkenik, uste ustel asko haurdunaldien ingurukoak dira. Badago lehen aldiz harreman sexualak izatean haurdun geratzea ezinezkoa dela uste duenik. Hau okerra da, noski. Gainera, askok uste dutenaren aurka, haurdunaldian sexu harremanak izatea guztiz segurua da, medikuak kontrakoa esaten ez duen bitartean.

Beraz, badakizue: horrelako usteak sinetsi aurretik, behar bezala informa zaitezte.

“Zer egin dezakegu sexu harremanetan kondoia hainbeste ez mugitzeko?

Manex Rekarte sexu hezitzaileak gure irakurle baten galderari erantzun dio. Hau da hain zuzen ere Galdakaoko gazte batek helarazi dion zalantza:

“Nire mutilak oso zakil handia dauka eta kondoia mugitu egiten zaigu beti. Zer egin dezakegu?”

Hona hemen Manexek emandako aholkuak:

Munduko zakilik txikiena

tamañoMutil askoren kezka izan ohi da zakilaren tamaina. Nahiz eta entzun izan dugun zakil handiek ez dituztela sexu-harreman atsegingarriagoak ziurtatzen, mutil gehienek neurtu izan dute inoiz beraien zakila, baita, ingurukoekin konparazioak egin ere.

Gainera, ikerketa asko egin izan dira urteetan zehar zakilen batezbesteko tamaina zein den jakiteko eta, egia esan, herrialde batetik bestera, datuak nahiko ezberdinak dira.

Eingo al deu sexu blogean behin baino gehiagotan hitz egin dugu tamainari buruz, baina, gaurkoan nobedade batekin gatoz. Hain zuzen ere, munduko zakil txikienak zenbat neurtzen duen deskubrituko duzue post honetan.

Alfred Kindsey ikertzaileak egindako galdeketek erakusten dutenez, 2,5 zentimetro zituen aipatutako ikerketetan parte hartutako mutilen artean neurtutako zakil txikienak. Dena den, zentimetroa gainditzen ez duten zakilak neurtu izan direla erakusten du medikuntzak. Bada “hipoplasia congenita” izenez ezaguna den gaixotasun bat. Hau pairatzen duten gizonen barrabilek tamaina normala dute baina zakila ezkutatuta izaten dute.

Nola luzatu eta loditu zakila?

ssexoNorainoko garrantzia dauka zakilaren tamainak? Askok uste dute tamainak ez duela inporta, beste batzuk, aldiz, sekulako garrantzia ematen diote zakil handi bat edukitzeari. Horren aurrean, kirurgiak aurrerapauso handia eman du azken urteetan eta, badirudi, zimurrak kentzeko erabiltzen ziren azido hialuronikoz osatutako injekzioak zakila handitzeko ere balio dutela orain.

Injekzio honek larruazalaren eta gorputz leizetsuen artean gel antzeko bat sartzen du. Ordu erdi inguruko ebakuntza da eta zakilaren zirkunferentzia 3,5 zentimetro handitzen du.

Ebakuntza anestesia lokalarekin egiten dute eta gai honetan adituak direnek esaten dutenez, emaitza oso naturala lortzen da. Gainera, kasu askotan posible da luzera eta lodiera aldi berean handitzea. Zakil txikia duten gizon askok teknika bikoitz hau aukeratzen dute. Gutxi gorabehera 6000 euro inguru balio du ebakuntzak.