Hileko artxiboak: urria 2010

“Zenbat kaloria gal ditzaket sexua praktikatzean?”

SEXUA

Irakurlearen zalantza:

“Hola, sexuarekin zemat kaloria galtzen diren jakitia gustauko jatan. Sarketa praktikatuta zenbat, muxuekin zenbat, sexu oralakin zenbat, masturbatuta zenbat….”

Olatzen erantzuna:

“Lehenengo zoriontzea, galdera egiterakoan, harreman sexual genitalak soilik aipatu ez dituzulako.

Askotan entzun ohi dugu, sexu-harremanek onurak eskaintzen dizkigutela eta nik baiezkoa esango nuke, eta gainera hauek zabalak direlakoan nago. Hau da, harreman sexualak ditugunean, onura emozional, eta fisiko asko edukitzen ditugu, hala nola, ondo sentitzen gara, alaiagoak gaude, lasaitzen laguntzen digu, gure larrua distiratsuagoa edukitzen dugu, eta noski gorputza mugitzen dugunez kaloriak ere galdu daitezke. Dena den, onura hauen neurketa egitea ez da hain erraza, hor aldagai asko jokoan daudelako, pertsona bakoitzaren bizitza, bere egitura fisiko naiz psikologikoa, bere momentuko egoera…

Gainera, ziur nago, harreman sexualak dituzunean, helburua ondo pasatzea baldin bada onuren portzentajea bikoiztu egiten dela.

Proba egin eta esango diguzu.”

“Ezinduek sexua praktikatu dezakete?”

Irakurlearen zalantza:

Sexo-en-la-playa-Aubrey-Miller“Nire zalantza kuriositate hutsa da. Askotan pentsatu izan dut ezinduek sexua praktikatzeko aukerarik duten edo ez eta nire buruari hainbestetan egin diodan galdera hori txoko honetan planteatzea pentsatu dut. Ezinduak esaten dudanean, gurpil aulkietan dauden pertxonez ari naiz. Eskerrik asko.”

Olatzen erantzuna:

“Galdera honi erantzuteko lehengo esango dizut ezinduez ari garenean ezin dugula hitza orokorrean erabili, hau da, ezinduen hitzaren atzean egoera ezberdinak daudelako. Zuk aipatzen duzu, gurpil aulkietan ibiltzen direnen kasua, eta kolektibo honetan ere egoera ezberdinak topatu ditzakegu , ezintasunaren jatorriagatik (istripuz geratu direnak, gaixotasun degeneratiboa dutenak, jaiotzez zailtasuna dutenak) edo eta ezintasunaren mailagatik ( paraplejikoak, tetraplejikoak). Honekin adierazi nahi dut, pertsona ezindu horren ezaugarri fisikoak, biografikoak, sozialak ere kontutan hartu behar direla bere biografia sexuala eraikitzerakoan.

Bakoitzaren egoera ikusita, esango dizut, sexualitatea- gure gorputza bizitzeko gaitasuna, plazerra sentitzeko gaitasuna ezintasunarekin ez dela galtzen. Pertsona ezinduak, plazerra sentitzeko gaitasuna dute, deseatzen dute, desiragarriak dira, maitemintzen dira, … gizakiok sexudunak gara, eta sexualitatea daukagu gorputza daukagulako, eta berdin dira gorputz horren ezaugarriak. Batzuetan, gerta daiteke, ezintasunaren oinarriaren arabera, gaixotasunaren arabera, harreman sexual genitalak izateko garaian zailtasunak topatzea( lubrifikazio falta, inpotentzia…) hori bai hauek beste pertsonetan bezala tratatzen dira, eta zailtasunak noski gainditu daitezke.
Baina ez ahaztu harreman sexual genitaletan zailtasunak edukitzea, inondik inora ez duela esan nahi sexualitatea ez dugunik, eta plazerra sentitzeko gaitasuna ez dugunik.”

“Ez dut inoiz orgasmorik izan”

Aste honetan irakurle baten zalantza argitu du Olatz Berastegik:

olores-sexo

Irakurlearen zalantza:

“Hasiberria naiz sexuaren munduan eta inoiz ez dut orgasmorik izan. Baina nola jakin dezaket orgasmoa izan dudan ala ez? Askotan, ukituta, gustua sentitzen dut baina ez dakit hori orgasmoa den ala ez. Zer sentitzen da?”

Olatzen erantzuna:

Kaixo, zuk egindako galdera maiz egiten diogu geure buruari. Galdera honen zergatia arrazoi ezberdinetan aurkitu dezakegu, eta gaurkoan bi aipatuko ditugu: gaur egungo sexu harremanen ereduan garrantzia handia ematen diogu harreman sexual koitalei, horien onura askotan orgasmo kantitatean neurtzen dugu, eta bestetik, askotan plazerra orgasmoen bidez neurtzen dugu, hau da, badirudi plazerra izateko orgasmoak derrigorrezkoak direla.

Honegatik, zera esango dizut: zure gorputzaz gozatu, eta zure biografia sexuala zure desioetatik abiatuta eraiki, besteena begiratu gabe, batentzat atsegina dena ez da bestearentzat horrela izan behar. Honetaz gain,  zure galderan zuk plazerra sentitzen duzula aipatzen duzu, eta hori da garrantzitsuena, eta azpimarratzen dut ZURETZAT. Plazerra, mina, oso sentsazio subjetiboak dira, eta norberak bizitzen dituenez inoiz ezin ditugu besteekin konparatu, hau da, nik ezin dut inoiz esan beste batek baino plazer gehiago sentitzen dudala, ez baitakit besteak zer sentitzen duen. Beraz, beti kontutan hartu erreferentzia zu zarela, eta zuri sentsazio atseginak sortzen badizkizu ba aurrera!!!!!!!!!!
Orgasmoari dagokionez, hemen ere sentsazio ezberdinak topatu ditzakegu, pertsonen arabera, eta pertsona bakoitzak ere orgasmo ezberdinak eduki ditzake bere bizitzan zehar. Esan genezake orgasmoa dela harreman sexual baten bidez eduki dezakegun klimax edo plazer gorena. Horrela, orgasmoa baino lehen, tentsioa somatzen da genitaletan eta gorputz osoan batzuetan, arnasa ere bizkortu egiten da, eta sentsazio horien ondoren gorputza erlaxatuta geratzen da. Mutilen kasuan orgasmoa edukitzerakoan isurketa izaten dute.
Baina ez ahaztu, zu zara zure adierazle hoberena gustora sentitzen zaren ala ez jakiteko.

Ondo pasa
Olatz