Hileko artxiboak: martxoa 2013

Erotismo kontuetan nortzuk dira pikaroagoak, emakumeak ala gizonak?

eroticgameEmakumeak
Mypleasure webgunean egindako galdeketa baten arabera, emakumeen % 80ri norbait begira dutela masturbatzea gustatzen zaie. Horrek sexy eta desiratu sentiarazten ditu. Galdeketa horren arabera, emakumeen % 64k leku publikoren batean izan nahiko lituzkete sexu-harremanak.
• Batez ere bularrak eta ipurmasailak erakusteak seduzitzen ditu. Hala ere, Manuel Menassa psikologoaren esanetan, beraien bikotearekin konfiantza gehiegi izaten dute, eta horrek beraien intimitateari eustea zailtzen du.
Texaseko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, sare sozialetako argazkietan irudi erotikoa ageri dutenek praktika sexual arriskutsuak izateko ohitura gehiago dute.
Melbourneko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, berriz, bikotekideak edo ezezagunek bultzatuta, emakumeei gizonezkoei baino gehiago kostatzen zaie irudi sexualak elkartrukatzea.

Gizonezkoak

• Besteek beren zakilari eta ipurmasailei begiratzea gustatzen zaie batez ere. Emakumeek zein gizonek begiratzea eta begiratuta sentitzea gustuko badute ere, estatistiken eta esperientzia klinikoaren arabera, kontu honekin lotutako arazo gehiago izan ohi dituzte gizonezkoek.
• Era askotako pornografia ikusi eta honetara ohitu ondoren, gizonezkoak dira normalean esperientzia sexualetan pizgarri berriak bilatzen dituztenak. Fantasia arruntenetako bat emakumea bere aurrean jarrera erotiko batekin paratzea da.
• Sarritan beren irudi erotikoak elkartrukatzen dituzten gazteek askoz sexu gehiago praktikatu ohi dute horrelakorik egiten ez dutenek baino.
• Ikerketa batzuen arabera, gizonezkoek jakin badakite bikotekideak presionatu egiten dituztela harekin irudi sexualak elkartrukatzeko.

Gizonak eta orgasmo plantak

Hamar emakumetik zazpik orgasmo plantak egin dituzte inoiz.

Hamar emakumetik zazpik orgasmo plantak egin dituzte inoiz.

Kansaseko Unibertsitateko ikerketa baten emaitzen arabera, hamar emakumetik zazpik orgasmoa izatearen plantak egin dituzte inoiz. Gizonezkoen artean, % 28k onartu zuen holakorik egin izana. Ikerketa hau Daily Mail egunkariak kaleratu du.

Hori egiteko arrazoi berberak eman zituzten emakumeek zein gizonek: bikotekideak klimaxa eurek baino lehen lortu izana etsigarria dela iritzita, orgasmoaren itxurak egin behar zituztela pentsatu zuten. Horren plantak egiteko beste arrazoi batzuk ere eman zituzten: kidearen sentimenduak ez mintzea eta orgasmoa izatera helduko ez zirela konturatuta gogaitzea, besteak beste.

Journal of Sex Research aldizkarian argitaratutako ikerketa honetan, 281 gizon-emakumeri egin zaie beraien sexu ohituren gaineko galdeketa. Honen bidez jakin denez, presiopean izateagatik egiten dituzte orgasmoaren plantak pertsona gehienek, batez ere gizonek.

Galdeketaren emaitzen arabera, gizonek orgasmoa sentiarazteko gaitasunari ematen dioten garrantzia dela eta, bikotekidea horren plantak egitera behartuta sentitzen da, esperantza hori bete dadin. Tracey Cox sexu kontuetan adituak esan duenaren arabera, “emakume batzuek ongi pasatzen ari direla erakusteko beharra sentitzen dute”. Emakumeek koitoaren bidez klimaxera heltzeko zailtasunak dituztela eta horrek ere orgasmoaren plantak egitera eramaten dituztela ere adierazi du adituak.