Hileko artxiboak: urtarrila 2016

Negua ala uda, zein aukeratu sexurako?

eguraldiUrtaroaren arabera, aldatu egiten da bikoteen arteko sexu-harreman kopurua. Baina zein da sexu kontuetarako garairik aproposena?

Neguak, adibidez, badauka bere xarma, nahiz eta arrakasta gutxien duen urtaroa izan. Bikote-harreman iraunkorra sortzeko egokia bada ere, eguneroko sexu-harremanak murriztu egiten dira abendutik martxora arte.

Udaberrian, berriz, mutiletan D bitamina kopurua handitzen da eta testosterona maila ere asko hazten da.

Hala eta guztiz ere, uda da urtarorik sutsuena. Libidoa piztuago izaten dugu guztiok, beroak eta argitasunak asko laguntzen baitute horretan.

Gainera, jendea arropa gutxiagorekin janzten da, eta estresak zein ardurak alde batera uzteko garaia ere bada; batez ere, oporretan gauden denbora tartean.

Bukatzeko, udazkenean errutinara itzultzen gara. Eguraldiarekin kontrakoa gertatzen da, alegia, tenperaturak hozten dira eta arinago iluntzeak ere badu eragina sexuan.

“Ni fardelekin kitzikatzen naiz, eta zu?”

sexuNolabait esateko, askorentzat ezezaguna da fetitxismoaren mundua, nahiz eta, ziur asko, ezagutzen ez duten horiek ere baduten fetitxeren bat. Askotarikoak izan daitezke kitzikatzen laguntzen diguten objektu edota pentsamenduak; horietan ohikoena, beharbada, takoidun oinetakoak.

Dena den, badira hain ohikoak ez diren fetitxeak ere. Fardelek, adibidez, arrakasta dute ohean, Autonepiofilia gustuko dutenen artean. Fardelak ez ezik, txupeteak eta biberoiak ere atsegin dituzte baten batzuek; batik bat, gizonezko heterosexualek.

Hori gutxi ez eta, pelutxeak hautatzen dituzte Plushofilia praktikatzen dutenek. Panpina bera edota pelutxedun mozorroak behar dituzte sexu-harremanak praktikatzerakoan. Horrela, orgasmora iristeko bidea errazten dute, eta, ondorioz, errazago kitzikatzen dira.

Bukatzeko, aipatzeko modukoa da, baita ere, intsektuek badutela tartea sexu-harremanetan. Aracnofilia eta formifilia dira, kasu honetan, praktikarik ezagunenak. Batean, armiarmak erabiltzen dituzte laztanak egiteko. Bestean, berriz, beste edozein intsektu motarekin egiten dituzte kilimak: bai bizkarrean edo lepoan, baita genitaletan ere.

Zenbat dakizu sexuari buruz?

TestAste honetako “Luzia eta sexua” tartean ‘Akabo Bakea‘ko Antton eta Julen Telleriak sexuari buruz dituzte ezagutzak azaleratu ditu Luziak. Horretarako, ustez Bigarren Hezkuntzako edozein ikaslek gainditu beharko lukeen azterketa egin die Luziak, eta irratsaioan bertan hitzeman zutenez, test horixe eta erantzun zuzenak dituzue ‘Eingo al deu’ sexu blogean eskuragarri.

Galderak:

1-Emakumezko porno aktoreen zein portzentajek egin izan ditu estetika ebakuntzak?

A) %80k
B) %30ek
D) %60k

2- Zakilak, tentetuta dagoenean, zenbat neurtzen du?

A) 19-20,8 ZM
B) 13,9-16 ZM
D) 11,4-13,2 ZM

3- Bataz beste, zenbat denbora behar du emakumeak orgasmora iristeko?

A) 3-4 minutu
B) 30-40 minutu
D) 10-20 minutu

4- Heterosexualen harremanetan, zenbat irauten du, bataz beste, sarketa bidezko sexu-saio batek?

A) 14 minutu
B) 5 minutu
D) 24 minutu

5- Zein da funtzio bakartzat plazera ematea duen gorputzeko atal bakarra?

A) Ipurtzuloa
B) Bagina
D) Klitoria

6- Emakumeen zein portzentajek izaten ditu isurketak?

A) %42k
B) %6k
D) %15ek

7- Zenbat semen botatzen dute mutilek isurketa bakoitzean?

A) Postreko koilara baten edukieraren beste (11,8 ml)
B) Katilu baten edukieran beste (250 ml)
D) Kaferako erabiltzen diren koilaren edukieraren beste (5 ml)

8- Emakumeen zein portzentajek probatu du uzki bidezko sexua?

A) %3-33
B) %60-70
D) %0-3

9- Zenbat zentimetrora arte haz daiteke klitoria?

A) 2 zentimetro
B) 9-12 zentimetro
D) 6 zentimetro

10- Bakterien aurka babesten gaitu eta heldutasuna erakusten du

A) Kondoiak
B) Pubiseko biloak
D) Baginako ezpainek

Erantzun zuzenak:

1-A; 2-B; 3-D; 4-B; 5-D; 6-B; 7-D; 8-A; 9-B; 10-B