Etiketaren artxiboa: fantasiak

Emakume askok bikotekide ohia nahiago dute ohean

urriak 1 sexu blogaIngalaterrako denda erotiko batek egindako ikerketaren arabera, emakumeen % 38k sexua bikotekide ohiarekin nahiago dute. Askok nostalgiaz gogoratzen dituzte garai batean izandako harreman sexualak, eta sexua hobea zela uste dute.

Ingalaterrako denda erotiko batek egindako ikerketaren arabera, emakumeen % 38k sexua bikotekide ohiarekin nahiago dute. Askok nostalgiaz gogoratzen dituzte garai batean izandako harreman sexualak, eta sexua hobea zela uste dute.

Hala ere, gizonak ere ez dira motz geratzen. Horien % 29k aitortu du bikotekide ohi bat nahiago duela ohean. Maitasuna aipatuta, berriz, sentimenduz egiteak sexua hobetzen duela esan du elkarrizketatuen % 40k.

Emaiozu buelta bat zure bizitza sexualari!

26f68e75b98f27e0fb955e45474152aaBeti berdina egitearekin aspertuta zaude? Errutinan erori zara sexu-harremanei dagokienean? Gaur, Gazteako sexu blogean, horri aurre egiteko bidea eskaintzen dizugu. Hona hemen zure bizitza sexualari buelta bat emateko probatu ditzakezun zenbait jarduera:

· Begiak estali: zure bikotekidearen begiak zapi batekin estaltzen badituzu bere zentzumenak indartuko dira, eta irudimenak garrantzi handia izango du. Gogoratu burmuina gizakion sexu organo garrantzitsuena dela.

· Masajeak egiten ikasi: masaje baten ondororen zure bikotekidea askoz erlaxatuago egongo da eta horri esker, bere orgasmoa biziagoa izango da.

· Mozorrotu: zure bizitza sexuala dibertigarriago egin pertsonaia ezberdinak antzezten. Harreman sexualak bereziagoak izatea lortuko duzu.

· Kartetan jolastu: galtzen duenak jantzi bat kendu beharko du. Seguruen, horrek, zure irabazteko gogoak piztuko ditu.

· Jarrera berriak probatu: interneten, aldizkarietan, liburuetan… jarrera sexual berriak edonon aurkitu daitezke. Animatu jarrera berriak probatzera!

· Zakilean ipintzen diren eraztunak erabili: odolaren fluxua geldiarazten dute eta ondorioz, zakila tente mantentzen da denbora luzeagoan.

· Sexu harremanak izan ezohiko leku batean: ez da leku publiko bat izan behar, etxeko ezohiko lekuetan ere sexu-harremanak izatea pizgarria izan daiteke.

Zein fantasia dituzte Hollywoodeko famatuek?

Madonna "Erotica" bideoklipean.

Madonna "Erotica" bideoklipean.

Jarraitzaile askok Hollywoodeko aktore famatuak miresten dituzte; kasu batzuetan, sexu-ikonotzat ere hartzen dituzte. Hori abiapuntutzat hartuta, Roser Amils idazle estatubatuarrak jarraitzaileen fantasiak biltzen dituen liburua argitaratu du.

Las 1.001 fantasias más eróticas y salvajes de la historia liburuak emakume zein gizonen fetixak aztertzen ditu. Horrez gain, zenbait famatuk aitortu dituzten ohitura sexualak ere ematen ditu ezagutzera.

Scarlett Johanssonek adibidez, sexu-harremanak kotxe baten atzealdean izatea gustatzen zaiola aitortu du. Haren esanetan, ezezagun batek larrua jotzen harrapatzeko arriskuak zirrara ematen dio.

Madonnak aldiz, nahiago du bikotekidearen oinak miazkatu. Horren adierazgarri da Erotica abeslariaren diskoaren portada. Horretan Naomi Campbell modeloaren oina miazkatzen ikus dezakegu.

Ohean mendera dezaten atsegin duela aitortu du Eva Longoria aktoreak. Haren hitzetan, nahiago du sexu-harremanak bikotekideak bideratzea. Gainera, ohean eskuak setazko zapi batez lotuta izatea atsegin duela adierazi du noizbait.

Liburuak beste hainbat famaturen fantasiak biltzen ditu, George Michael eta Amy Winehousenak esaterako.

Hirukotea: kontuan izatekoak

trios-sexualesHirukotea sexu fantasiarik ohikoena da gizonezko zein emakumezkoen artean, baina zeintzuk dira fantasia hori gauzatzearen ondorioak? Horren inguruan arituko gara gaurkoan.

Argi dago hirukotea izatea erabakitzeko orduan, komunikazio gaitasun handia izan behar dutela bikotekideek. Biek eroso egon behar dute beste pertsona bat euren sexu-harremanetara gonbidatzeko, eta zenbait gauza oso ondo zehaztu behar dira ezer baino lehen.

Alde batetik, bikotekide biek kontuan izan behar dute hirukotea ez dela amodio kontua, sexu kontua baizik. Ondorioz, soberan daude hirugarren pertsona hori konkistatzeko ahalegin guztiak. Gainera, ohikoa da horrelako sexu-harremanetan jeloskor sentitzea. Horregatik, ez dugu ahaztu behar benetan garrantzitsua dena gure bikotekideari atsegina ematea dela.

Beste alde batetik, oso garrantzitsua da hirukotea osatuz gero kondoiak erabiltzea, etorkizunean edozein arazo ekiditeko.

Zer da ‘sexu zikina’?

szSexu-harremanak izateko orduan, emakumeak erromantikoagoak direlako ustea oso hedatuta dago. ‘Sexu zikina’, aldiz, gizonezkoekin erlazionatzen da gehienbat.

Hala ere, errealitatea topiko honetatik oso urruti dago emakume askorentzat ere, ‘sexu zikina’ oso erakargarria delako.

Baina, zeintzuk dira ‘sexu zikina’ izateko erabiltzen diren praktikak? Sex shop delakoetan saltzen dituzten joko ugari abiapuntu aproposak izan daitezke. Esaterako, karta-joko sexualak. Horrekin batera, oso arrunta izaten da argot sexuala erabiltzea eta bikotekideari gauza gordinak esatea. Geroago ohean egingo dioguna zehazki deskribatzea gure bikotekidea berotzeko modu bat izan daiteke, beti ere, era iradokitzaile batean egiten dugunean.

Horrelako praktika sexualak izan aurretik, beharrezkoa da bikotekideen arteko komunikazioa. Azken finean, biek egon behar dute eroso egoerarekin. Gainera, gerta daiteke bikotekideek ‘sexu zikintzat’ ulertzen dutena ezberdina izatea eta komeni da edozer probatu aurretik bestearen iritzia jakitea. Halaber, oso mesedegarria izan daiteke bion fantasiak partekatzea harreman sexual atsegingarriagoak izateko.

Sexua lotan gauden bitartean

003-7bc_Sexomnia_140810Lo gaudenean buruak atseden hartzen du, eta kontzientzia galdu egiten dugu. Horrela, loaren fase sakonean sartzen garenean, amets erotikoen eta sexu-fantasien munduan murgiltzen gara.

Somnanbulismoa duten pertsonak gauetan ibiltzeko eta hitz egiteko gai dira lo daudenean, eta esnatzerakoan ez dute ezer gogoratzen. Honen antzekoa da sexsomnioa, baina modu desberdinean adierazten da.

Somnanbulismoarekin harreman handia du desoreka honek, baina kontzeptu hau “sexualagoa” da, loaren fase sakonean beste pertsona batekin sexua izatean datza. Amets erotikoak errealitate bihur daitezke, baina fase horretan sexua izaten dutenak ez dira horretaz kontziente, eta esnatzerakoan ez dute ezer oroitzen.

Gai honi buruz egindako mediku-ikerketen arabera, pertsona hauek sexomneak izateko aukera gehiago dituzte: lo sakona dutenek, estresa dutenek, edo alkohola edo drogak hartzen dituztenek.

Arazo honek ondorio garrantzitsuak izan ditzake, izan ere, inkontzientzia egoeran sexua izan dezakete ezagutzen ez duten jendearekin. Ondorioz, hau jasaten duten pertsonen bizitzan lotsa eta errudun sentimenduak nagusi izan daitezke.

Hirukoteak, errealitatea ala sexu fantasia?

trios-sexualesPertsona askoren ametsa da sexuan hirukoteak osatzea, baina, jende asko ez da fantasia hori burutzeko gai izaten.

Beste bi pertsonarekin batera sexu harremanak izan nahi ditugunean, garrantzitsua da hainbat gauza kontutan hartzea. Hasteko, ez da lan erreza izaten hirukote bat osatu nahi duten bi pertsona aurkitzea, batez ere, inguruko lagunen artean bilatzen badugu. Horren aurrean, Interneten badira gai honetan espezializatuta dauden hainbat webgune eta bertan gure fantasiak asetzeko gai den jendea aurkitu dezakegu.

Behin hirukotea osatuta, komeni da elkarren artean hitz egitea, kontua lasaiago hartu eta hasiera bateko tentsioa bertan behera uzteko. Bakoitzak gustuko dituen sexu jolasak adieraztea litzake biderik errazena.

Bi emakumeren eta gizon baten arteko hirukoteak osatzen direnean, sarketa praktikatu orduko jolas asko egin daitezke: felazioak eta laztanak, adibidez. Dena den, imajinazioak paper garrantzitsua bete behar du.

Bi gizonen eta emakume bakar baten artean osatutako hirukoteetan, berriz, jarrera eta jolas asko aukeratu ahal dira eta neska askorentzat fantasia izan ohi den sarketa bikoitza praktikatu daiteke. Hau da, aldi berean, aho bidezko sexua eta sarketa egin ditzake neskak.

Nesken sexu fantasiak vs. mutilen sexu fantasiak

sexoNesken eta mutilen sexu fantasiak ez dira inolaz ere berdinak. Gehienetan nesken fantasiak sentimenduzko harremanetan oinarritzen dira. Interneteko hainbat atarik egindako inkesten arabera ondorengo hauek dira nesken artean fantasia ohikoenak:

-Beste emakume batekin sexu harremanak izatea.

-Aspaldian izandako sexu harremanak gogoratzea.

-Masokismoa edo sadismoa oinarri duten harremanak edukitzea. Kasu hauetan normalean neska da mutilari aginduak ematen diona.

-Beste mutil batekin sexua izatea.

Mutilen fantasiak:

-Bere bikotearekin dituen sexu harremanak modu ezberdin batean gauzatzea. Hau da, ordura arte egin ez dituzten gauzak egitea: ahozko sexua, uzki bidezko sexua…

-Orgia bateko partaide izatea.

-Sexu bereko pertsonekin sexua praktikatzea.

-Ohiz kanpoko toki batean sexua edukitzea.

Eta zuek? Ze fantasia duzue?

Lehen sexu harremanetarako aholkuak

Jovenes-no-practican-el-sexoGazte askok zalantzak izaten dituzte lehen sexu harremanetan. Kezka, urduritasuna eta ezjakintasuna sexuaren munduan esperientzia ez duten gazteen arazo nagusiak izaten dira.

Horregatik, “Eingo al deu” sexu blogak hainbat aholku eman nahi dizkizue egoera horren aurrean zaudeten guztioi. Birjintasuna galdu ez duten askok uste dute lehen aldia hoberena izango dela, nahiz eta normalean justu kontrakoa gertatzen den. Egia esan, lehen aldiak gehienetan ez dira oso atseginak izaten, batez ere, sexua praktikatu behar duten bi pertsonak esperientziarik gabekoak badira. Izan ere, sexu ona izateko praktika edukitzea nahitaezkoa da.

Norbere burua ezagutzeak duen garrantzia

Orgasmora iristeko edo sexu harremanaz behar bezala gozatzeko, beharrezkoa da norbere burua ongi ezagutzea. Frogatuta dago, euren burua masturbatzen duten emakumeek sexu harreman aberasgarriagoak dituztela. Horrekin batera, garrantzitsua da bikotearekin konfiantza izatea, zer gustatzen zaigun eta zer adierazteko.

Kontutan hartu beharreko beste faktore bat lotsa da. Sexu harremanetan lotsatuta dauden pertsonek ez dute normaltasun osoz sexua praktikatzen dutenen beste disfrutatuko. Lotsa sentitzen den momentutan, buruan ditugun kezkak alde batera utzi behar ditugu eta sexu fantasietan kontzentratu behar gara.