Hileko artxiboak: abendua 2010

“Zergatik dago gaizki ikusita uzki bidezko sexua? Nik asko gozatzen dut!”

Hemen duzue aste honetan irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari galdetutakoa.

Sexo_anal

Irakurlearen zalantza:

“Beste egunean koadrilako lagunekin sexuari buruz hitz egiten aritu nintzen eta momentu batean uzki bidezko sarketari buruz hitz egiten hasi ginen. Nik esan nien inoiz praktikatu izan dudala eta denek barre egin zidaten. Zergatik dio jendeak hainbesteko gorrotoa praktika horri? Arraroa naiz hori egiten dudalako? Ni 25 urteko neska bat naiz eta nire bikotearekin oso ondo pasatzen dut praktika horrekin. Zergatik dago hain gaizki ikusia? Arriskutsua da? Neska gutxiesten du? Ez dut ulertzen! Sexologian ere gaizki ikusia ahal dago?” Badakit esango didazula bakoitzak nahi duena egiten duela eta helburua bikotearekin ongi pasatzea dela, baina, benetan kuriositatea daukat ‘tabu” hori nondik datorren jakiteko. Eskerrik asko”

Olatzen erantzuna:

Kaixo, azkarra zara oso, eta esaten duzun moduan, ez dago praktika okerrik eta noski gauza da bi pertsonek egiten dutenarekin gustura sentitzea. Gainera, sexologian ez da praktika hau gutxiesten. Baina egia da uzkiko sarketaren inguruan iritzi kontrajarriak topatzen ditugula.Zuk zergatik izan daiteken galdetzen duzu, eta hona hemen,nira lanarekin ( kontsultan eta hezkuntzan ) jasotako informazioa:

-Uzkitik sarketa praktikatzea ez da baginakoa bezain erraza. Uzkiak orokorrean ez dauka baginaren malgutasuna, eta ondorioz lubrifikatzaile eta denbora gehiago behar da uzkiko sarketan disfrutatzeko.Hau dela eta, neska eta mutil batzuk mina handia sentitzen dute uzkiko sarketa praktikatzerakoan. Hori bai, neska eta mutil batzuen uzkiak nahiko malgutasun izaten du, eta praktika hau atsegina egiten zaie.

-Uzkia kakarekin erlazionatzen dugu. Eta erlazio hori ez da batere atsegina batzuentzat. Beraientzat uzkia kaka ateratzen den zuloa da, eta ezin dute zerbait atseginarekin lotu.

-Urteetan neskaren sexualitatea ukatua egon da. Gaur egun, neskak sexualitatea dugula eta gure gorputzarekin disfrutatzen dugula argi dago, baina oraindik badirudi zenbait harremanetan neskak ezin duela disfrutatu eta berak harreman hauek dituela mutilak disfruta dezan, eta batzuentzat hori ez da bidezkoa. Nik esango nuke, zure bikotekideari plazerra ematea oso atsegina dela, eta horrekin ere norberak disfrutatzen duela.

Honetaz gain, harreman sexualak edukitzeak ez du bestea gutxiesten, edozein ekintzari balorea kentzen dion gauza bakarra gogoz kontra egiteak da.

Katy Perryk magia trukuak erabiltzen ditu harreman sexualetan

katyperryKaty Perryk bere senarrarekin dituen sexu harremanak bikainak direla adierazi du. Eta horretarako, magia truku sexualak erabiltzen dituela aitortu du. Rusell Brand ezustean harrapatzeko teknika ezberdinak erabiltzen omen ditu.

Digitalspy webguneak kaleratu duen elkarrizketan, ordea, ez ditu argitu erabiltzen dituen trukuak nolakoak diren; “bestela zuek guztiok jakingo zenituzkete”.

Ohikoak ez diren gauzak egitea, sorpresa faktorea, garrantzitsua da sexu harremanetan eta hori Katy Perryk ere onartzen du. Eta zuek? Zer egiten duzue zuek zuen bikoteak ezustean harrapatzeko? Sexu harremanak ezberdinak izateko? Asperraldian erortzeko?

“Nire lehenengo aldia ez zen uste bezain txarra izan”

Ganas_de_mi_primera_vez_01Mutil bat oso gustuko nuen, eta behin baino gehiagotan esan zidan ni bere etxera joatea gustatuko litzaiokeela…

Baina oraindik ez nuen inoiz “egin” eta banekien bere etxera joateko erabakia hartzen banuen, gauzak hortan bukatuko zuela. Mutila egia esan asko gustatzen zitzaidan eta ezagutu ginenetik oso ondo portatu zen nirekin, zerbait gehiago nahi izango balu bezala… beraz, “zergatik ez?” pentsatu nuen.

Eta horrelaxe hartu nuen erabakia. Eguna jarri genuen, eta bere etxera joan nintzen nire lehenengo aldiari aurre egiteko prest. Oso gustora egon nintzen berarekin eta oso maitakorra izan zen nirekin. Nire lehenengo aldia izango zela jakingo balu bezala…

Beti entzun izan nuen “mina emango dizu”, “lehenengo aldia okerrena da” eta horrelakoak, baina ez zidan minik eman, eta asko disfrutatu nuen berarekin. Dena okertu zen arte!

Bat-batean ate soinua entzun genuen. Bere ama etxera iritsi zen pentsatzen zuena baino lehenago! Zorionez denbora eman zigun arropa janzteko eta bere amak ez zuen ezer susmatu. Baina pena handia izan zen horrela bukatu behar izatea!

Animatu eta kontatu zuk ere zure lehen sexu esperientzia gazteaweb@eitb.com helbidera mezu bat bidalita edo “Eingo al deu” sexu blogean iruzkin bat utzita.

“Konfiantza, komunikazioa eta gogoa ez dira nahikoa orgasmora iristeko”

orgasmoIrakurlearen zalantza:

“Kaixo, 25urteko neska bat naiz eta hiru urte dira nire mutil lagunarekin hasi nintzenetik. Beraz, konfiantza badugu oraindik lehen egunean bezala erakartzen gara eta ez dugu komunikazio arazorik. Baina bestelako arazo bat dugu, orgasmo femeninoarena.

Izan ere, modu ezberdin asko frogatu ditugu bai laztantzeko, bai berotzeko, bai sarketa praktikatzeko, bai masturbatzeko eta ez pentsa gure helburua klimaxera iristea denik, ongi pasatzen baitugu saiakeran. Baina egia da gustatuko litzaigukeela lortzea. Bikotean lortu ez arren, bakarka lortuko banu gutxienez… halere bakarka ere ez dut inoiz lortu.

Posible da zerbait gaizki egitea? Ala nire gorputza horretarako ezindua egotea edozein arrazoigatik? Ginekologora jo beharko nuke?

Aholkuak eskertuko genituzke.”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, zuk ongi azaltzen duzun moduan, helburua ez da orgasmoa izan behar, sexologoek beti aipatzen dugu garrantzizkoa dela ibilbidea, disfrutatzea, helmugan asko pentsatu gabe. Hori bai, zuk hori guztia aipatzen duzu, eta irakurtzen dudanez, ba komunikazio ona duzue zuen artean, eta pentsatzen dut disfrutatzeko ez duzula inolako arazorik, baina, aipatzen didazu orgasmorik ez duzula, eta noski edukitzea gustatuko litzaizuke.

Honen zergatia aztertu beharko genuke, horretarako lehenengo jakin beharko genuke, zer sentitzen duzun, eta nola. Gero zailtasuna non izan daiteken aztertuko genuke. Askotan gorputzean blokeoak izaten ditugu, besteetan egoera emozionalak ez digu laguntzen, eta bizitzen ari garen momentu pertsonalak ere badu eragina. Hau da, plazerrean eta baita orgasmoan ere faktore askok dute eragina. Horrelakoak gertatzen dira, eta inondik inora ezin dugu ezintasun bat izango balitz bezala hartu, bizitzan beste kasu askotan bezala, landu dezakegun zailtasun bat da.

Beraz, animatu idatzi nazazu eta nahi baduzu lanean jarri gaitezke.”

Erotismoa gaitzat hartuko du aurtengo Durangoko azokak

erotismo3

Konferentziak, tailerrak eta mahai inguruak izango dira aurten erotismoa eta sexua gaitzat hartuta.

Euskararen Nazioarteko eguna iritsi da, eta horrekin batera Durangoko 45. Liburu eta Disko Azoka . Aurtengo edizioan erotismoa izango da gai nagusia eta arlo ugarietako artistekin mahai-inguru eta jostailu erotikoen tailer batzuk antolatu dira, abenduaren 4tik 8ra bitartean, Landako gunean. Hona hemen egun hauetan bertan izango diren ekitaldien informazioa:

Abenduaren 4ean irekiko da azoka, eta Inaugurazio ekitaldian, “Maitasunaren arbola” izeneko ipuin-konferentzia eskainiko du Joxemari Carrerek 12:00etan Elkartegian. Ipuina Afrikako aspaldiko istorioa da, eta horretaz gain, hitzaldian sexu kontuak lehen nola kontatzen ziren, eta orain nola egiten den ere aztergai izango da.

Abenduaren 6an, tailer erotikoa izango da Aretoan 19:00etatik aurrera. “La Jugueteria erotic toys” dendako Manex Rekarteren eskutik izango da tailerra, eta dendako jostailu erotikoen jatorri, ezaugarri eta erabilerak erakutsiko ditu. Sexualitatearen alderdi onuragarrienak izango dira hizpide, eta umorea nagusi izango da tailer honetan. Publikoaren laguntza ere ezinbestekoa izango da.

Erotismoaren ekimenekin amaitzeko, abenduaren 7an, arratsaldeko 18:30etan, Aretoan mahai-ingurua izango da. Erotismoa sortzaileen begietan hartuko dute gai moduan eta Paddy Rekalde izango da moderatzailea. Mahai-inguru honetan hainbat adierazpen artistikotan dabiltzan euskal sortzaileak euren esparruan erotismoak duen lekuaz hausnartuko dute eta hauek dira parte hartuko duten pertsonaiak: Ivan del Campo (zine zuzendaria), Kattalin Miner (Queer), Ines Osinaga (GOSE taldeko abeslaria), Edorta Jimenez (idazlea) eta Jon Arano (komikilaria).

Erotismoaz hitz egitean jendeak ez du jarrera natural bat erakusten, eta aurtengo Durangoko Azokan erotismoa normaltasunaren biderantz eraman nahi dutela dirudi. Erotismoa aurtengo gai nagusia izanik, pozgarria izango litzateke pixkanaka jendearen artean normaltasunez ikusitako gaia izatea. Ikusiko dugu ea euskal kulturaren aldeko ekimen honen erabakiak eragina duen jendearengan…

Sekula sexu harremanik izan ez due mutil homosexual bat aholku bila dabil

Hona hemen irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari eskatutako aholkua:

“Homosexuala naiz baina ez dut sekula sexu harremanik izan eta pixkat beldurtuta nago. Uzki bidezko sarketa praktikatzeko aholku batzuk nahiko nituzke. Badakit lubrifikatzailea erabiltzea adibidez gomendagarria dela baina dena ondo joateko aholkuak nahi ditut. Eskerrik asko”.

Olatzen erantzuna:

“Kaixo lagun, aipatzen duzu inoiz ez dituzula sexu harremanak eduki, eta jakin nahiko nuke horrekin zer esan nahi didazun. Hau da, sexu harremanak aipatzen dituzunean, sexu hareman genitalez ari zara edo gorputz osoarekin eduki dezakegun erlazio guztiak hartzen dituzu kontutan?.

Homosexuales

Lehenengo esango nizuke, arnasa sakonean hartzeko, eta zure buruari lasaitzen laguntzeko. Beste pertsona batekin erlazioan sartzen garenean derrigorrez ez ditugu sexu harreman genitalak eduki behar. Hau da, beldurrak baldin baditugu, horiek errespetatu behar ditugu, eta nik esango nuke beldurrak ekiditeko bidea konfiantza eta denbora direla. Gainera , zure beldurrarekin topo egitea oso aberatsa da, sentitzen duguna onartu behar dugulako, gero landu eta bideratzeko.

Beraz, behar duzun denbora hartu, eta zure buruarekin konfiantza hartzen joan , gorputz osoaren plazerra bizi eta sentitu, zure burua ez derrigortu sexu harreman genitalak edukitzera. Horrela, zure buruarengan konfiantza edukitzen joan zaitezke, eta beldurrak desegiten direnean gorputza lasaitzen joaten da. Gero, behin erabakitzen duzunean sarketa praktikatu nahi duzula, ba noski lubrifikatzaileak erabili ditzakezu eta poliki-poliki joatea esango nizuke. Honetaz gain, ondo kitzikatuta sentitzea ere garrantzitsua da, eta zauden pertsonarekin komunikatzea, disfrutatzea…

Beraz, badakizu, lasai-lasai joan , behar duzun denbora hartu, eta disfrutatzeaz inoiz ez ahaztu.”

Eman zuk ere zure aholkua.