Hileko artxiboak: urria 2016

Emakumeari ukitu behar ez zaizkion gorputzeko atalak

Argi dago emakume guztiak ez direla berdinak, horregatik, batzuen eta besteen artean gustuak aldatu egiten dira. Dena den, badira gorputzeko hainbat atal gizonek plazerarekin lotzen dituztenak, baina emakume askok ez.

Hori horrela, sexu-harremanak izaten ari garen bitartean, kontuan hartu behar da emakume askok ez dutela, adibidez, umetokiaren edo uteroaren lepoa ukitzea nahi. Emakumea oso kitzikatuta ez badago, zakilak uteroaren lepoa imagesjotzea mingarria edota ezerosoa izan daiteke.

Klitoriaren glandea

Klitoriaren buruari deitzen zaio horrela. Nerbio asko igarotzen dira bertatik, eta oso sentikorra da. Bada, emakume askok ez dute gustuko zuzenean klitoria ukitzea, nahiz eta beste batzuentzat oso kitzikagarria izan.

Oinak

Kasu honetan Johns Hopkins Unibertsitateak egindako ikerketa bat hartuko dugu ardatz. Izan ere, aipatu ikerketak dio galtzerdiekin sexua praktikatzeak orgasmoa errazten duela, dela emakumeetan dela gizonetan.

Dirudienez, oinak hotz ditugunean zaila da aldamenean dugun lagunak transmititzen dizkigun sentsazioetan kontzentratzea.  Beroak, aitzitik, zentzu guztietan “berotzen” gaitu.

Uzkia

Ez dugu esan nahi uzkia ukitzea soberan dagoenik, baina bai emakume batzuentzat desatsegina dela; beraz, kontuz ibili beharra dago.

Uzki bidezko jolasetan murgiltzeko beharrezkoa da gutxieneko konfiantza maila egotea. Halaber, garrantzitsua da uzkia lubrifikatzea, ostean ez dugu inondik inora plazerik emango edota hartuko.

Hasieran esan bezala, emakume batetik bestera nabarmen alda daitezke gustuak. Hori dela eta, nahitaezkoa da komunikazioa egotea, eta huts egin orduko, emakumeari gustuko dituen praktikei buruz galdetzea.

Sexu robotek ahozko sexua eskainiko dute Londreseko kafetegi batean

The Mirron egunkariak zabaldu duen informazioaren arabera, Londreseko biztanleek felazio batekin lagundutako kafea hartu ahal izango dute aurki. Izan ere, Bradley Chavet enpresariak Fellatio Cafe kafetegia zabaltzeko asmoa du Erresuma Batuko hiriburuan, urte bukaerarako. Horretarako, gizaki baten itxurako robotak erabiliko dituzte.

Björk_AIFOL_MoMAEz da mota horretako zerbitzuak eskaintzen dituen lehendabiziko lekua. Ginebran (Suitza), adibidez, horixe bera egiten zuten, baina benetako pertsonekin.

15 minutuko saio baten eta kafe baten truke 60 libra ordaindu beharko dute bezeroek Fellatio Café kafetegian. Gainera kruasanak, gailetak edo madalenak eskatzeko aukera izango dute.

Charveten arabera, “sexu-robotek plazera ematea dute helburu, eta teknikak hobetzeko gaitasuna edukiko dute, bezero bakoitzari egokitzeko gai direlako, haien beharrak ase eta betetze aldera”.

Guztira, zortzi robot egongo dira; horietako bi polizia jantziekin, beste bi erizain jantzita, bi ikasle itxurarekin eta gainerakoak idazkari tankera hartuta.