Hileko artxiboak: abuztua 2014

Sexu harremanen ostean, zer?

tirarAskotan, sexu saio bat amaitutakoan emakumeen eta gizonen nahiak ez dira berberak izatean. Hau da, nesken kasuan, harremanak izan ondoren, normala izaten da hitz egiteko ala jolasten jarraitzeko gogoa edukitzea. Mutiletan, berriz, ohean dena emanda gero, oihikoa da lo egin nahi izatea.

Baina zergatik? Erantzuna erreza da. Gizonek eta emakumeek erritmo ezberdinak dituzte. Lehenengoen kasuan, oso azkar lor dezakete orgasmora iristea, eta jarraian lasaitu egiten dira. Une horretan, sexu nahia murrizten zaie, erekzioa galtzen dute eta odolak zakiletik eta pelbisetik alde egiten du. Gainera, zakila oso sentikor geratzen da, eta laztanduz gero mina senti dezakete. Horregatik, haientzat ez da lan erreza izaten berriro “lanari ekitea”.

Neskek, ostera, orgasmoa izan ondoren, berotuta jarraitzen dute, eta normaltasunera itzultzeko prozesu luzeagoa eta geldoagoa behar dute. Kitzikatuta daudenean, genitalen tamaina handitu egiten da eta eta kolorez aldatzen dira. Behin orgasmoa izanda, denbora batez, egoera horretan mantentzen dira.

Sexua, bihotzarentzat onuragarria

SEXUjpgAldiro sexua praktikatzeak eta orgasmoak edukitzeak, bihotzaren funtzionamendua hobetzen laguntzen dute.

Azken ikerketek erakusten dutenez, bihotzean arazoak dituzten gaixoen artean, bihotzekoak izateko aukera gutxiago dute astean bi aldiz sexua praktikatzen dutenek. Hain zuzen ere, The American Journal of Cardiologyk emandako datuen arabera, bihotzekoak edukitzeko aukera % 50 jaisten da aldiro sexua praktikatzen dutenen artean.

Gainera, orgasmoek bihotzaren funtzionamendua hobetzen lagun dezakete. Izan ere, klimaxera iristean, emakumeen kasuan, besteak beste, adrenalina, endorfina eta oxitona hormonak kanporatzen dira, eta horrek zirkulazioa hobetu eta odolbatuak sortzea saihesten du. Aitzitik, orgasmo faltak arazo kardiobaskularren arriskua areagotzen duela ondorioztatu dute.

Bestalde, sexuak kaloriak erretzen, estresa gutxitzen, animoa indartzen eta hainbat gaixotasun prebenitzen laguntzen duela ekarri dute gogora ikerketa horretan. Horregatik, sexua eguneroko ohitura osasungarrien artean sexua egon behar dela azpimarratzen dute sendagileek.

Badakizue, gozatu!