Hileko artxiboak: urria 2012

Sexu zibernetikoaren onurak

Sexu zibernetikoaren onurak

Sexu zibernetikoaren onurak

Teknologia berriak iristearekin batera sexuari ate berriak ireki zitzaizkiola ez dago ukatzerik. Asko izan dira tramankulu hauetaz baliatu direnak euren harremanei ukitu berezi bat emateko. Sexu zibernetikoa internet bidezko sexua da, eta, oro har, oso ondo ikusita ez badago ere, asko dira ekar ditzakeen onurak.

Segurtasuna eta ikasketa dira bi onura nagusiak. Facund Fora psikologoak XXI. mendeko sexualitatearen inguruko azterketa bat egin du, eta horiek dira bi ardatzak, horren esanetan.

Adituaren hitzetan, sexu zibernetikoak sexuaren munduari buruzko ikasketa teorikoa erraztu dezake, eta, bestalde, segurtasuna eskaintzen duen bikotekide bat ziurtatzen du, haurdunaldi edota sexu bidezko gaixotasunak saihesten baititu.

Kalkulu batzuen arabera, horrelako harremanak dituzten lagunen % 15ek horren erabilera okerra egiten dute. Horrelakoak pedofiliarekin lotzen dira maiz, baina ez adarrak jartzearekin edota sexu-mendekotasunarekin. Dena den, gero eta sexu-harreman ohikoagoa da, eta, ondo eginez gero, plazer handia sor dezake.

Ninfomania, askok ezagutzen ez duten gaitza

Ninfomania

Ninfomania


Ninfomania. Denok ezagutzen dugu kontzeptua, baina gutxik dakite benetako esanahia. Emakume batek sexu harremanak izateko gogoa edukitzeak edota sexu harreman ugari izateak ez du esan nahi ninfomanoa denik. Ninfomania gaixotasuna da, ez ezaugarria.

Uneoro irrika sexual bortitza eta aseezina izatea da sintoma nagusia. Honek, psikologoen arabera, dependentzia handia sortzen du. Patologia honen ertzak ez daude guztiz zehaztuta, baina sexua pentsamendua gailentzen duenean dago muga, hau da, gure ideien gainetik sexu grina dagoenean.

Gaixotasun honen iturburu nagusia denok behar dugun afektua sexu harremanen bitartez bilatzea da. Maitasunaren arloan aurkitzen ez dutena masturbazioan edo sexuan bilatzen dute ninfomanoek. Baina ez dute inoiz lortzen beren gorputza guztiz osatua sentitzea, eta aseezintasun sentsazioa gero eta handiagoa izaten da. Sexua izateko irrika geldiezina bihurtzen da, orduan.

Orgasmora errazago iritsi nahi?

Orgasmora iristeko gakoak ezagutarazi ditu egunkari digitalak. Argazkia: Huffington Post.

Orgasmora iristeko gakoak ezagutarazi ditu egunkari digitalak. Argazkia: Huffington Post.

Lehenik eta behin, berotzen gaituzten gauzetan pentsatu behar dugu; hau da, eroso sentiarazten gaituzten egoeretan eta orgasmoa erraz lortzea ahalbidetzen dutenetan. Gure burua eta gustatzen zaiguna ondo ezagutzea ezinbestekoa da eta hau bikotekidearekin konpartitzea, honek ere lagun dezan.

Kezkatzen gaituzten gauzak alde batera utzi behar ditugu. Estresak, antsietateak edota orgasmora iritsi beharrarekin itsutzeak ez gaitu kontzentratzen uzten. Horrelako egoerek kontrako efektua sorraraz dezakete, gure burua helburuan pentsatzen ari baita eta ez prozesuan.

Hirugarrenik, orgasmora iristeko ”bide zuzena” ahaztea komeni da. Ez dago modu hoberik ez okerrik, esperimentatzea eta norberari gustatzen zaiona aurkitzea da gakoa. Sexu harremanetan orgasmora ez iristea ez da zertan txarra izan behar; oso ohikoa da, eta horregatik komeni da kanpoko laguntzak erabiltzea, hala nola, bibragailuak edo pelikula erotikoak.

Orgasmora hobeto iristeko beste gako bat osasuntsu egotea da: ez erretzea, alkoholik ez edatea, drogarik ez kontsumitzea eta kirola egitea aholkatzen du egunkariak, hauek beroaldian eragiten dutelako eta ez beti positiboki.

Azkenik, gomendagarria da sexuan adituak diren medikuengana jotzea arazoren bat badugu. Askotan gure arazoen azalpena uste duguna baina askoz ere sinpleagoa da, eta haiek lagundu dezakete.

Bikotekidea engainatzeko joera ilearen kolorek adieraz dezake

Bikotekidea engainatzeko joera ilearen kolorek adieraz dezake

Bikotekidea engainatzeko joera ilearen kolorek adieraz dezake

cheaterville.com webguneak bikotekidea engainatzeko joera ilearen kolorearen arabera neur daitekeela ondorioztatu du, jendeak bertan idazten dituen aitorpenak miatuz. Haien esanetan, eta agian estereotipoak betez, emakume ilehoriak dira adarrak gehien jartzen dituztenak.

Webgunean izena eman zuten emakumeen % 42 ilehoriak ziren (naturalak edo tindatuak). % 20k ile marroia zuten, eta % 11k, berriz, beltza. Beraz, argi geratu zen diferentzia handia dela.

Gizonezkoen kasuan, berriz, alderantziz gertatu zen: ile marroikoak dira desleialenak, % 40 hain zuzen ere; jarraian, ile beltzekoak, % 32, eta ilehoriak azkenik, %20.

Eta zure ilea, zein koloretakoa da?

Eta emakumeak plazerik lortzen ez duenean?

Emakumeak plazerra lortzen ez duenea, zer?

Emakumeak plazerra lortzen ez duenean, zer?

Emakume askok dituzte arazoak harreman sexualetan plazera lortzeko. Sexua ez da pelikuletan bazalakoa, hori denek dakigu, eta batez ere emakumearen kasuan, ez da beti orgasmora iristea lortzen.

Duela hamarkada batzuk, “emakume zintzoaren” rolaren barne zegoen plazer sexualik ez lortzea, eta askok hori normala zela uste zuten. Baina sexuaren arlo gehienetan gertatu den bezala, honetan ere aurrerapausoak eman dira. Arrazoi asko egon daitezke arazo honen sorburuan. Gerta daiteke, adibidez, emakumeak bere bikotekidea beste norbaitekin (bikotekide ohi batekin, esaterako) identifikatzen egotea, eta, ondorioz, plazerik ez lortzea.

Askok gizonari leporatzen diote errua, eta hori ere akatsa da. Gozatzeko lehen baldintza nor bere buruarekin gustura egotea da, nahiz eta, noski, bikotekideak ere duen eragina. Horregatik, arazoaren iturburua gehienetan emakumea bera da, bere gorputza edo bere psikologia onartu ezin duen emakumea.

Egoera horren aurrean lehen pausoa arazoa bera dugula onartzea da. Ez da norberak erabaki duen arazoa; beraz, naturaltasunez onartu behar da. Laguntza profesionala bilatzea ere gomendatzen da. Lotsak alde batera utzi eta arazo hau duten emakumeek mundu berri bat dute ezagutzeko.

Klic klic, sentsazio errealak ematen dituen lehen jostailu erotikoa

trecool-klic-klic-750x428Denboraren eta espazioaren mugak hautsiz, erreboluzioa iritsi da. Helduentzako jostailu erotiko berria, Klic Klic, laster egongo da merkatuan. Ez da ohiko jostailu bat, ordea. 3.0 teknologia duen lehena da munduan; izan ere, sentsazio errealak transmititzeko gai da.

Jostailuak bi organo sexualak erreproduzitzen ditu, gizonezkoena eta emakumezkoena, eta bluetooth edo Internet bidez lotzen ditu elkarrekin. Horrela, sentsazio guztiak denbora errealean transmititu daitezke, munduko ertz batetik bestera ere.

Klic Klicek badu bere sare soziala, horrela jostailuaren jabeak edozein lekutatik konekta daitezke, mugak hautsita. Esku artean izateko desiratzen? Zoritxarrez, datorren urtera arte itxaron beharko dugu horretarako. Hala ere, sexuaren mugagabetasunak badu bere prezioa: 160 euro, zehazki. Beraz, badakizue, hasi aurrezten zuen Klic Klic erosteko…

Emakume askok bikotekide ohia nahiago dute ohean

urriak 1 sexu blogaIngalaterrako denda erotiko batek egindako ikerketaren arabera, emakumeen % 38k sexua bikotekide ohiarekin nahiago dute. Askok nostalgiaz gogoratzen dituzte garai batean izandako harreman sexualak, eta sexua hobea zela uste dute.

Ingalaterrako denda erotiko batek egindako ikerketaren arabera, emakumeen % 38k sexua bikotekide ohiarekin nahiago dute. Askok nostalgiaz gogoratzen dituzte garai batean izandako harreman sexualak, eta sexua hobea zela uste dute.

Hala ere, gizonak ere ez dira motz geratzen. Horien % 29k aitortu du bikotekide ohi bat nahiago duela ohean. Maitasuna aipatuta, berriz, sentimenduz egiteak sexua hobetzen duela esan du elkarrizketatuen % 40k.