Hileko artxiboak: ekaina 2010

Kamasutra ezagutzen: “Tximinoaren jarrera”

Aste honetan Kamasutrako azken jarrera azalduko dugu. Datorren astetik aurrera, atal berri bati ekingo diogu. Bertan, sexu jostailuak, kosmetikoak, lentzeria nahiz mozorro lizunak erakutsiko dizkigu Manex Rekarte sexu hezitzaileak.

Dena den, aurretik “Tximinoaren jarrera” azaldu eta bere abantaila eta desabantailak aurkeztuko ditugu:

Deskribapena:

Etzanda dagoen bitartean mutilak hankak altxatu eta flexionatuta jarri behar ditu. Neska bere bikotearen izterren gainean eseri behar da, mutilaren oinak euskarri bezala hartuz.

Egonkortasuna mantentzeko, eskuetatik helduko dira neska eta mutila. Une horretan, mutilak bere bikotea altxa dezake oinekin, estimulazio bertikal bat abiatuz.

Neskaren pelbiseko mugimenduak ere estimulazioa areagotuko du.

sexo

Alde onak:

Jarrera orijinala eta barregarria izan daiteke eta, batez ere, sormena lantzen duten bikoteei zuzenduta dago.

Alde txarrak:

-Nahiko zaila da jarrera hau praktikatzea

-Kasu askotan mutila zapalduta senti daiteke.

“Pilula hartzen hasi naizenetik nire sexurako gogoa pila bat murriztu da”

pildoraOstegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoak irakurle baten zalantzari erantzun dio. Oraingoan neska gazte batek pilula hartzen denetik sexurako gogoa galdu duela eta idatzi dugu. Hona hemen Olatz Berastegiren erantzuna.

Zalantza

Pilula hartzen hasi naizenetik nire sexurako gogoa pila bat murriztu da. Inoiz ez dut gogorik edukitzen eta arduratuta nago. Pilularekin zerikusia izan dezake? Eta nola berreskuratu dezaket sexurako gogoa? Ez al dira konpatibleak antisorgailuak eta sexurako grina? Horrla bada, akabo!

Mila esker

Erantzuna

Kaixo, lehenengo gogo sexuala murriztu zaizula komentatzen duzu. Eta gertaera honek pilulekin zerikusia duen jakin nahi duzu.

Nik hau ontzat eman baino lehen, zure buruari galdera batzuk planteatu nahi dizkiot:

1- Gogo sexuala murriztu zaizula esaten duzunean, zeri egiten diozu erreferentzia (harreman sexual genitalei, kontaktu mota guztiei- hau da, muxuak, laztanak, igurtziak…-)

Askotan, ez da gogo sexuala ez dugunik, baizik eta zehaztu behar dugula zertarako gogoa daukagun.

2-Noiztik somatzen duzu gogo sexual falta? Hau zure bikotearekin gertatzen zaizu? Edo, orokorrean ez duzu gogorik ?Askotan gerta daiteke, bikotearekin dugun harremanean gorabeherak edukitzea eta horren ondorioz berekin harreman sexualak edukitzeko gogo asko ez edukitzea. Hau puntuala izan daiteke, bikotean harreman sexualak edukitzeko gogoa ere aldatzen delako, bizi dugun unearen arabera (bikotearen egoera, bakoitzaren egoera pertsonala, profesionala, …). Inondik inora ere ez dugu arazo bezala bizi behar hori, une ezberdin bat bezala bizi dezakegu.

3- Zure memento pertsonala- Indarrak, gogoak, non dituzun aztertu ( lana, ikasketak, familia)

Faktore guztiak aztertu eta analisi txiki bat egin, zure egoera zein izan daiteken ikusteko. Horrez gain, eta faktore horiek kontuan hartuta, pilulen eragina azter daiteke, pilulen hormona kantitateak gure gorputzean eragina izan dezakelako. Horretarako, denbora tarte batean pilulak hartzeari utzi, eta beste metodo batzuk erabili, ea zer sentitzen duzun.

Antisorgailu metodo ezberdinak daude, eta denak ez dira egokiak guztientzat. Pertsona bakoitzak bere beharrei, bizimoduari, erosotasunari egokitzen zaion metodoa aukeratu behar du eta, noski, noizbehinka metodoa ere alda dezakegu.

Kamasutra ezagutzen: “Ying-Yang jarrera”

kamasutra_jingjang

Deskribapena

Azalera gogor eta egonkor baten gainean, neska pikotxean dagoen mutilaren belaunen gainean eseriko da. Egonkortasun gehiago izateko, mutilak bizkarra euskarri bertikal baten kontra jar dezake, esaterako ohearen izkinaren kontra.

Alde ona:

Jarrera berezia eta dibertigarria da.

Alde txarra:

Ez da erraza jarrera honetan mantentzea eta beharrezkoa da mutilak gihar indartsuak eta oreka ona izatea.

“Hilerokoarekin nagoenean tanpoiak binaka sartzen ditut”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoak irakurle baten zalantzari erantzun dio. Oraingoan neska gazte batek hilerokoarekin dituen arazoen inguruan hitz egingo dugu.

Irakurlearen zalantza:

“Hilerokoakin nauanian pila bat odol botatzen dot eta lagun batek esan zoztan jartzeko bi tampax batera. Inoz ein izan dot baina ezdakitx gomendagarrixa dan. Zuk zer aholkatzen doztazu? Bi tampaxen sokak kanpoan uzten ditut, noski.”

tampon1

Olatz Berastegiren erantzuna:

“Kaixo, tampaxaren erabilera oso pertsonala dela iruditzen zait. Aldeko ahots ugari entzuten dira. Alde daudenak, erosotasuna, eta garbitasuna aipatzen dute maiz. Beste neska batzuk nahiago dute ez erabiltzea, hilerokoaren fluxuan eragina duelako, toxizidade puntu bat duelako…
Zuk aipatzen duzu bi tanpoi batera sartzen dituzula, hau da tanpoi lodiago bat izango balitz bezala. Nik esango nuke ez dagoela inolako arazorik, deserosotasuna agian, eta hori zuk neurtu behar duzu.

Beste aukera da tanpoia maizago aldatzea. Beste aukera bat dago merkatuan hilekorako kopa , hau silikonazkoa edo latexkoa izan daiteke. Hilerokoarekin gaudenean, kopa baginan sartzen da, tanpoiarekin alderatuz, ez du odola xurgatzen, odola kopan isurtzen da, ondoren betetzen denean atera hustu eta berriro baginan sartzen da. Tanpoiarekin alderatuz ez du inolako toxikorik bere osagarrietan. Urteetarako balio du, hori bai komenigarria da, hileroko batetik bestera, ur beroan garbitzea.

Beraz, aukera ezberdinak aztertu eta zure bizimoduari nahiz erosotasunari gehien egokitzen dena aukeratu.”

Isurketa goiztiarraren aurkako spraya

Un-nuevo-spray-retarda-la-eyaculacion-precoz_gallery_lightboxIsurketa goiztiarraren tratamenduan iraultza ekarriko duen spraya heldu da. Sexu harremanak izan baino lehenago bota behar da spraya eta arazo hau pairatzen duten gizonezkoen bizitza sexuala hobetzeko balio du.

Dirudienez, PSD502 sprayak oso emaitza onak eman ditu. Orain arte egindako ikerketetan parte hartu dute gizonek spraya erabili orduko sexu-harremanetan irauten zuten denbora nabarmen luzatzea lortu dute. Gainera, isurketa kontrolatzea eta plazerra gehitzea ere lortu dute. Hain zuzen ere, isuri gabe, batez beste, bagina barruan zakila sartuta 0,9 minutu aguantatzen zuten mutilek denbora hori 3,3 minutura luzatu dute, sprayari esker.

Dena den, spray honek albo-ondorioak eragiten ditu; genitaletako sumindura, adibidez. Hori dela eta, oraindik ez dute tratamendu hau merkaturatzeko baimenik eman.

Kamasutra ezagutzen: “Dordokaren jarrera”

Deskribapena:

Lerrokatze perfektuaren jarrera oinarritzat hartuta, mutilak hankak zabaldu behar ditu neskaren izterrak bere izterren artean sartzeko.

kamasutra

Alde onak:

-Jarrera oso intimoa da eta bikotearen artean ukipen handia dago.

-Sentsazio sakonak eragiten ditu, bagina zakilarekin zanpatzen baita.

Alde txarrak:

-Sarketa ez da oso sakona. Neskak hankak zabalik baditu, aldiz, sarketa sakonagoa da.

-Mugimendua nahiko mugatua da.