Kategoriaren artxiboa: 1

Zein izan zen lehen jostailu erotikoa?

Jostailu herotikoen historia

Jostailu herotikoen historia

Aukera asko aurki ditzakegu jostailu erotiko edo sexualak bilatzerako garaian. Egun, emakume zain gizon askok erabiltzen dituzte, eta forma kolore eta itxura guztietakoak ditugu salgai. Baina inoiz ez diozue galdetu zuen buruoi non duten jatorria tramankulu txiki (edo ez hain txiki) hauek?

Harrigarria dirudien arren, medikuentzako tresna bezala sortu ziren. XVIII. Mendean, oso zabalduta zegoen ‘emakumeen histeria’ izeneko gaixotasuna. Emakumeek euren inpultsu sexualak ez askatzeagatik gertatzen zen, eta, horrelako kasuetan, medikuak ‘ masaje pelbikoak’ egiten zizkieten ‘gaixoei’, egun masturbazio hutsa deitzen duguna. Hau ez zen lan erraza, eta horretarako tresna bat asmatu zuten. Hori izan zen antza historiako lehen kontsolagailua.

Denboraren poderioz gozamen hutserako erabiltzen hasi ziren, eta bainuetxe zein hotel askotan aurki zitezkeen. Egun, denok dakigu zein den jostailu erotikoen erabilera nagusia, baina gutxik dakite osasun arloan ere erabili daitekeela.

Beraz, badakizue: gehien gustatzen zaizuen jostailua aukeratu, eta era osasungarrian gozatu!

Plantarik egiten al dute gizonezkoek ohean?

fingen-orgasmo-300x193 Emakumeen antzera, gizonek ere gogo gutxiko eta itxurakeria askoko egunak izaten dituzte. Emakumeek egiten badute, zergatik ez gizonek? Hala ere, gizonezkoek itxurakeriak egiten dituztela jakiteaz gain, zergatia jakitea ere garrantzitsua da.

Hasteko, esan beharra dago orgasmoa eta eiakulazioa ez direla gauza bera. Jakina biak momentu berean gauzatzen direla eta biak bereiztea zaila dela. Baina gizonezko batek orgasmorik gabeko isurketa izan dezake eta baita isurketarik gabeko orgasmoa.

Argi dago fisiologikoki gizonezkoei emakumezkoei baino gehiago kostatzen zaiela plantak egitea. Baina kondoia erabiliz errazagoa egiten da antzerki pixka bat egitea, eta amaieran kondoia ken dezakete inork barruan daramana jakin gabe. Gizonezkoek euren plazera handitu ere egin dezakete oihuka eta aieneka.

Nekaturik zein sasoi txarra pasatzen egon, emakumearen ekiteak gizonezkoaren baietza ekar dezake, baina baliteke kasu hauetan itxurakeriak egitea, arinago amaitzea eta azkenik loak hartzea, bere helburu nagusia hori izanik.

Alkohola gizon gehienentzat arazo izan daiteke sexua egiteko, erekzioa zaildu baitezake eta orgasmoa atzeratu. Beraz, alkoholak ere gizonek plantak egitea eragin dezake.

Bikotekideak sasoi txarrean badago, eta emakumearena bada sexu-guraren falta, ohea toki latza bihur daiteke gizonarentzat. Emakumea asetzearen obsesioak ez dio lasai aritzen utziko eta sexu-nahia agortzea eragin dezake; honela, gustuko duen plantak egin dezake gizonak, gauzak bide onean jartzen saiatzeko.

Nola areagotu plazera?

Sexuaren bidez lortzen dugun plazera areagotzen lagunduko diguten hainbat aholku aztertuko ditugu jarraian.

Sexua. Argazkia: Getty

Sexua. Argazkia: Getty

Lehenik eta behin, gomendagarria da zerk berotzen gaituen jakitea eta horren inguruan pentsatzea. Geure burua ezagutzea ezinbestekoa da, bikotekidearekin konpartitu eta gozatzen ikasteko.

Ondoren, kezka eragiten diguten aurreiritziak eta sentipenak alde batera utzi behar dira, baita estresa zein antsietatea ere. Hala, gure gorputza prest egongo da estimuluei harrera egokia egiteko. Bestela, gure pentsamendu ezkorrek plazerak eragindako ongizatea oztopatu ohi dute.

Bestalde, osasuntsu egoteak jarduera sexual hobea berma dezake. Hortaz, alkohola, tabakoa eta droga gehiegi kontsumitzea ez da batere lagungarria orgasmoa erdiesteko.

Azkenik, profesionalen iritziak eta gomendioak oso baliagarriak izan daitezke atsekabe sexuala gainditzeko. Desoreka non dagoen atzeman eta konponbidea garaiz aurkitzen lagunduko digute.

Ba al duzu fobia sexualik?

Plazerraz gain, erabat gozatzen uzten ez duten ikarak edo izuak pizten ditu sexuak sarri. Gizonek eta emakumeek pairatzen dituzte, maila berean.

Gure blogean fobia bitxienak aztertuko ditugu. Pertsonak askok zikintasunari dioten beldurrari, esaterako, afenfosfobia esaten zaio. Guztia garbi egon dadin nahi dute, eta baldintza hori ez bada betetzen, uko egiten diete harreman sexualei.

Fobia sexualak

Fobia sexualak

Ba al dakizue zer jasaten duten malaxofoboek? Joko erotikoen aurrean izutu egiten dira. Halako jolasen bat antzemanez gero, dardarka hasi eta ezin izaten dute aurrera jarraitu.

Azkenik, badira sexuaz hitz egiteagatik soilik beldurtzen direnak ere. Ikara sentitzen dute sexuarekin zerikusia duten gaiez mintzatzean, eta erotofobia dutela esan ohi da kasu horietan.

Sentsazioen terapia

Sentsazioen bidez garaturiko terapia aproposa da sexuaz gozatzen ikasteko. Teknika horren helburu nagusia orgasmoa lortzeko zailtasunak eragindako kezka gutxitzea da. Horretarako, bikotearen arteko komunikazioa eta harremana indartzeko ariketak proposatzen ditu sentsazioen terapiak.

Bietako bat ohean eroso etzanda ipinita hasi daiteke terapia, bikoteak gorputz-atalak ukitzen dizkion bitartean. Helburua ez da desira sexuala piztea, baizik eta elkarren arteko ezagutza areagotzea, arakatuz eta laztanduz.

Jarduera horiek ez dira soilik sexu-harremanaren unean egin behar. Edozein momentu izan daiteke egokia sentsazioen terapiari ekin eta gozatzeko.

Sentsazioen terapia

Sentsazioen terapia

Zelako umorea daukazu gaur?

Sexu-harremanak izaterako orduan, gizonek ahalmen handiagoa dute arazo pertsonalak ahazteko. Emakumezkoentzat aldiz, zailagoa da kezkak alde batera uztea. Hori dela eta, Cosmopolitan aldizkari ezagunak emakumeen umorearen arabera egokiagoak izan daitezkeen jarrera sexualak aukeratu ditu.

Jarrera sexual horien inguruan, hain zuzen ere, arituko gara gaur Gazteako sexu blogean:

  • Zerbait berria probatzeko gogoz zabiltza? Probatu artazien jarrera sexuala. Sentsazio ezberdinak nabaritzeko jarrera paregabea da.

experimental-sex

  • Bihurri sentitzen zara? Izan zaitez sexu-harremanen gidari, amazonaren jarrerari esker.
naughty-sex

  • Nekatuta zaude? Orduan, zure bikotekideari tokatzen zaio lan egitea. Postura eroso batean etzan eta utziozu berari sexu-harremana gidatzen.
tired-sex

  • Jolasteko gogoz esnatu zara? Jarrera konplikatuago bat probatzeko egun paregabea duzu aurretik. Buruhausteen jarrerarekin ausartzen zara?
playful-sex

  • Erromantiko sentitzen zara? Maitasuna sexu-harremanen parte garrantzitsu bat da eta, hori adierazteko, ez dago aurpegiak aurrez aurre izatea baino gauza erromantikoagorik.
romantic-sex

Argazkiak: cosmopolitan.com

Cosmopolitan aldizkariarekin proposamenak probatzeko prest?

Gizonezkoen jolas sexualak

Industria erotikoak geroz eta jolas gehiago eskaintzen ditu gizonezkoentzat eta dibertigarrienekin jolastuko gara gure blogean.

Jolas sexualak

Jolas sexualak

Bikotearekin primeran pasatzeko eraztunak aurkituko ditugu katalogoan. Bi kideak estimulatzeko tresna egokia da, koitoan zehar. Gainera, norberaren gustuen araberako tamainak eta materialak daude.

Era berean, masajea emanez gorputz-atal erotikoak pizten dituzten jolasak aipa ditzakegu. Monstruo itxurakoek, adibidez, zakila goitik behera laztantzeko eta ‘irensteko’ balio dute.

Kontuan hartu, halaber, masturbatzeko jolas erotikoak. Gaur egun, politak eta diskretuak dira. Esaterako, arraultz formakoak, silikonaz egindako kapsulak dira eta zakilaren gainean ipintzen dira masturbazioa ahalbidetzeko. Badira, halaber, gizonezkoen G puntua pizten laguntzen duten bibragailuak.

Jolas-sorta anitza da, bikotean nahiz bakarka gozatzeko daude. Aukeratu gehien atsegin duzuena!!

Sexoterapiaren onurak

Arazo anitz sor daiteke sexuaren inguruan: libido maila gutxitzea, plazer eskasia, etab. Zaila da guztiak zerrenda bakarrean laburbiltzea! Lehenik eta behin, gabezia edo buruhauste hori onartu eta identifikatzea da garrantzitsuena. Ondoren, konponbidea bilatzen saiatu beharko ginateke. Sexoterapia izan daiteke horretarako bidea eta horri helduko diogu gure blogean.

Sexoterapia

Sexoterapia

William Masters eta Virginia Johnson sexologoek asmatu zuten sexoterapia 1960an. Bikotearen arteko harremana berrezartzea du helburu eta psikologia erabiltzen du tresna gisa teknika honek.

Elkarrizketa bidez aztertzen dira arazoak terapeuta eta bikotekideen artean. Horrez gain, elkarrekin bizi dituzten harreman sexualak aztertzen dituzte. Izan ere, ezinbestekoa da terapeutak egoera barrutik ongi ezagutzea, konponbidea errazago bilatzeko. Ondoren, fase praktikoaren txanda da. Orain arte hitz egindakoa praktikan jartzen da, sexologoak proposaturiko esperientzien bidez.

Terapia egokia izan ohi da arazo psikologikoek eragindako oztopoak gainditu eta jarduera sexual atseginak berreskuratu eta horiez gozatzeko.

Musuaren inguruko sekretuak

Musu laburra, goxoa, sakona, pasioz beterikoa… zein atsegin zaizu gehien? Arte horren inguruko analisia egingo dugu gure sexu-blogean.

Musuak

Musuak

Edozein harreman sexual musu batekin hasi ohi da. Plazer-iturria izateaz gain, joko sakonagoetara igarotzeko bidea da. Mota askotakoak izan daitezke musuak, baita horiek emateko teknikak ere. Sentsuala eta sutsua emateko, garrantzitsua da ahoa ondo ireki eta bikotearen mingainarekin jolas egitea, mugimentu borobilduak erabiliz.

Era berean, kontuan hartu ahoan baditugula sentikorragoak diren atalak. Jolastu ezpainekin eta egin koska txikiak! Ez izan beldurrik! Emaitza atseginagoa izango da bientzat.

Badira, halaber, musu ematerakoan kontuan beharreko hainbat aholku. Komenigarria izan ohi da ahoa garbituta izatea, usain txarrak ez duelako gehiegi laguntzen bikoteari plazerra eragiterakoan.

Azkenik, adi ibili beharra dago musukatzean jartzen diogun grinarekin, ez baita ona irrika edo presa gehiegi izatea. Hortaz, gomendagarria da goxotasun ukituak erakustea noiznahi.