Etiketaren artxiboa: sagittarius

Nolakoak dira sexua praktikatzerakoan Sagittarius zeinua duten pertsonak?

sagitarioEingo al deu sexu bloga nobedade batekin dator. Datozen egunotan sexua praktikatzeko orduan zodiakoko zeinu bakoitza nolakoa den argituko dizuegu.

Gaurkoan Sagittarius aztertuko dugu. Nolakoak dira Sagittarius zeinua duten pertsonak?

Sexurako bikote bat hautatzeko orduan aukeraz beteta dauden pertsonak dira. Hau da, neskek zein mutilek gaitasun izugarria dute jendea erakartzeko. Gainera, suarekin lotuta dagoen zeinu bat denez, Sagittariusak oso pertsona sentsualak eta sexualak dira.

Mutilek harro itxura izaten dute askotan eta sexua kirol bat bezala ikusten dute. Ez dira konpromisoen aldekoak, bizikidetzari beldurra diote eta ezin dituzte jasan uneoro zelatatzen dabiltzan neskak.

Sagittariusek (neskek eta mutilek) ez dituzte harreman errazak atsegin, seduzitzen saiatzen dira, erakargarriak izaten… Eta maitemintzea lortzen dutenean, den-dena ematen dute bikotea zaintzeagatik. Adeitsuak izan ohi dira eta sexuari garrantzia handia ematen diote.

Neskak ere oso sentsualak dira, baita espontaneoak ere. Gezurra gorrotatzen dute eta oso sutsuak dira. Dena den, ohera eramateko orduan ez dira errez konbentzitzen diren horietakoak eta askatasuna gogoko duten arren, gustuko dute uneoro beraien gainean egotea.