Etiketaren artxiboa: Sexu jostailuak

Sexu jostailurik modernoenak

sexuaTamainu, kolore eta itxura guztietako sexu jostailuak daude gaur egun merkatuan. ‘Akabo Bakea’ saioko “Luzia eta sexua” tartean produkturik berritzaileenak aurkeztu dituzte. Gainera, oraingo honetan, audio bidez ez ezik, asteleheneko saioa bideoan jarraitzeko aukera ere eskaini diete jarraitzaileei.

Besteak beste, masajeak emateko kandela, uretan erabili daitekeen bibragailua, mingainaren funtzioak betetzen dituen aparatu bitxia eta hamar erritmo ezberdin dituen jostailuzko zakila aurkeztu dituzte.

Bilboko La Zarzamora sex shoparen laguntzarekin, estudiora eraman dituzte produktu guztiak, eta duela urte batzuk El Conquistador del Fin del Mundo saioan garaile atera zen Nakorrekin, jostailuak probatzen ibili dira.

Bibragailu kontuetan denetarik dago gaur egun merkatuan; mutilentzako zein neskentzako bibragailuak, eta uzkia, barrabilak eta klitoria edota G puntua estimulatzeko gai diren jostailuak, adibidez.

Kondoien inguruan ere aritu dira, eta botikan erosten ditugun preserbatiboetatik haratago, kondoi fluoreszenteak ere badirela erakutsi digute. Neurriei dagokienez, tamaina guztietakoak daude; 7 zentimetrotik 15 zentimetrora arteko zakiletan jartzeko modukoak.

Dena den, azalpenak azalpen, zer hobeto bideoa ikustea baino?

Klic klic, sentsazio errealak ematen dituen lehen jostailu erotikoa

trecool-klic-klic-750x428Denboraren eta espazioaren mugak hautsiz, erreboluzioa iritsi da. Helduentzako jostailu erotiko berria, Klic Klic, laster egongo da merkatuan. Ez da ohiko jostailu bat, ordea. 3.0 teknologia duen lehena da munduan; izan ere, sentsazio errealak transmititzeko gai da.

Jostailuak bi organo sexualak erreproduzitzen ditu, gizonezkoena eta emakumezkoena, eta bluetooth edo Internet bidez lotzen ditu elkarrekin. Horrela, sentsazio guztiak denbora errealean transmititu daitezke, munduko ertz batetik bestera ere.

Klic Klicek badu bere sare soziala, horrela jostailuaren jabeak edozein lekutatik konekta daitezke, mugak hautsita. Esku artean izateko desiratzen? Zoritxarrez, datorren urtera arte itxaron beharko dugu horretarako. Hala ere, sexuaren mugagabetasunak badu bere prezioa: 160 euro, zehazki. Beraz, badakizue, hasi aurrezten zuen Klic Klic erosteko…

Harremanak hobetzeko, jan daitekeen lentzeria

lenceria21Neska zein mutil askoren fantasia da bikotekidearen barruko arropa ahoarekin kentzea. Oraingoan fantasia hori aurrera eramateko bide bat aurkezten dizuegu, jan daitekeen lentzeria.

Aski ezaguna da joko zein jostailu sexualek bikote baten arteko harremanak hobetzen laguntzen dutela, baina imajinatu dezakezu bikotearen aurpegia zure barruko arropa jan dezakeela ikusten duenean? Duda barik sorpresa ikaragarria.

Ezezagunak badira ere, datuen arabera, mota honetako produktuak “Sex-Shop” delakoetan salduenak izaten dira. Abantaila? Emakume zein gizonezkoentzat erakargarri izan daitezkeela. Ez pentsa bakarrik emakumeentzako jantziak direla, gizonezkoentzako tangak eta galtzontziloak ere denda ugaritan saltzen dituzte.

Azken batean, gozokiekin fabrikatutako lentzeria hau opari bikaina izan daiteke eta seguruenik, neska edo mutil-laguna harritzeko bidea.

Nola aukeratu gure lehengo sexu jostailua?

VIOBRADORESGaurkoan zuen lehenengo sexu jostailua hautatzeko pare bat aholku emango dizkizuegu. Gazte asko jostailu erotikoak erosteko irrikatan egoten dira, baina, batzuetan ez dute argi izaten beraien bikoteak onartuko duen edo ez.

Hori dela eta, bikotean gozatzeko jostailu bat erosi nahi badugu, garrantzitsua da lehenik eta behin elkarrekin hitz egin eta zein motatako jostailua nahi dugun erabakitzea.

Jostailu gehienak orgasmora iristeko erabiltzen dira, dena den, sarketa praktikatu orduko egiten ditugun laztanetan ere erabil daitezke. Muxuekin zein bestelako estimuluekin partekatuta, jostailuek esperientzia paregabeak izaten lagunduko digute. Izan ere, jostailuak plazerra areagotzeko tresna ezin hobea dira.