Etiketaren artxiboa: monotonia

Zure bikotearekin gozatzeko aholkuak nahi dituzu? Adi!

parejaMonotoniarekin aspertuta al zaude? Zure bikotea aho zabalik utzi nahi duzu? “Eingo al deu” sexu blogak hainbat aholku emango dizkizu asteburu honetan zure bikotearekin sexuaz topera gozatzeko.

Sedukzioa ezinbesteko tresna da, batez ere, ohikerian sartuta gaudenean. Baina nola lortu sedukzio puntu hori? Arropak garrantzia du honetan. Jantzi erakargarriek fantasia piztu eta probokazioaren bidea zabaltzen dute. Era berean, gorputz biluztuek sexu grina areagotzen dute. Hori dela eta, strip-teasek ohikeriatik alde egiten eta sexuaz gehiago gozatzen lagunduko digute.

Oro har, proposamen ezberdinak hautatzea da inportanteena. Ez dira beti joko berdinak egin behar, horrek pasioa hiltzen baitu. Limurtu nahian ibiltzeak, ihesaldi erromantikoek zein bikoteari barruko arroparik jantzi ez dugula esateak “gogoa” piztu dezakete.

Gainera, nesken kasuan garrantzitsua da lotsa galdu eta noiz edo noiz iniziatiba hartzea (gehienetan mutilei baino gehiago kostatzen zaigu eta). Iradokizunak, pizgarriak edota sexu harremanak edukitzeko gogoa erakustea, hutsik egiten ez duten bitartekoak dira.