Etiketaren artxiboa: masturbatu

Nola aukeratu gure lehengo sexu jostailua?

VIOBRADORESGaurkoan zuen lehenengo sexu jostailua hautatzeko pare bat aholku emango dizkizuegu. Gazte asko jostailu erotikoak erosteko irrikatan egoten dira, baina, batzuetan ez dute argi izaten beraien bikoteak onartuko duen edo ez.

Hori dela eta, bikotean gozatzeko jostailu bat erosi nahi badugu, garrantzitsua da lehenik eta behin elkarrekin hitz egin eta zein motatako jostailua nahi dugun erabakitzea.

Jostailu gehienak orgasmora iristeko erabiltzen dira, dena den, sarketa praktikatu orduko egiten ditugun laztanetan ere erabil daitezke. Muxuekin zein bestelako estimuluekin partekatuta, jostailuek esperientzia paregabeak izaten lagunduko digute. Izan ere, jostailuak plazerra areagotzeko tresna ezin hobea dira.

Masturbazioa

Masturbazioari buruz hainbat komentario egon dira aurreko asteetan blog honetan. Beraz, gai horri helduko diogu.
Masturbazioarekin, sexu harreman guztiekin gertatu den antzera, debekatuta egotetik derrigorrezkoak izatera pasatu da. Hau da, duela urte batzuk, hainbeste ere ez, masturbazioak gaixotasunak sortzen zituela esaten zen. Gaur egun, berriz, naturala omen da, eta zenbatetan egin behar dugun eta nola egin behar dugun esaten digute.

Masturbazioa praktika sexual bat da, gure gorputza ezagutzeko, plazerra sentitzeko balio diguna. Hori bai, beste gauza askorekin bezala, ez dago neurririk, pertsona guztiek ez ditugu behar berdinak, eta gainera guztiak egunero ez gaude berdin.

Horrez gain, masturbatzeko ez dago era egoki bakar bat: batzuk azkar nahiago dute, beste batzuk lasai, batzuetan dutxan nahiago, besteetan… Norberak bere era bilatu behar du.

Praktika sexualetan ez dago derrigorrezko ezer, gure gorputza ezagutzea, maitatzea eta berarekin disfrutatzen ikastea norberak eraiki behar duen bidea da.