Etiketaren artxiboa: gozatu

Sexuaz gozatzeko hamaika trikimailu

sexu– Eman aukera bat “bondage” praktikari, alegia, immobilizatu zure bikotearen gorputza eta egiozu bururatzen zaizuna.

-Laztandu barrabilak: Askotan ahaztu egiten ditugu, nahiz eta jakin barrabiletan masaje on bat ematea oso kitzikagarria izan daitekeela; betiere, goxotasunez eginda, noski.

-Aldatu paperak: Behingoagatik jarri zaitez zu zure bikotearen azalean, eta aldatu ohiko paperak.

-Probatu sexua taldean: Hirukote bat osatzea fantasia normalenetakoa da; halere, gutxi batzuek soilik praktikatzen dute.

-“Peggina”: Arnes bat jarrita, kasu honetan emakumea da gizonaren “barruan” sartzen dena. Homosexualen artean sarritan ematen bada ere, heterosexualetan ez du arrakasta handirik, baina probatzeko moduko kontu bat izan liteke.

-Ausartu zaitez “cowgirl” jarrera probatzen: Modu honetan, emakumea gizonezkoaren gainean jartzen da, baina aurpegia eman beharrean, bizkarra ematen dio.

-Ikusi pornoa zure bikotearekin.

-Dastatu zaporedun lubrifikatzaileak.

-Laztandu prostata: Mutilentzako praktika atsegina bada ere, gutxitan ematen den laztan mota da aipatutakoa.

-Erabili izotza: hotz sentsazioak plazera areagotu dezake, batik bat, aho bidezko sexua egiterakoan

-Laztandu pezoiak.

-Erabili zakila klitoria laztantzeko.

-Ez izan beldurrik sexu-jostailuei.

Zure bikotearekin gozatzeko aholkuak nahi dituzu? Adi!

parejaMonotoniarekin aspertuta al zaude? Zure bikotea aho zabalik utzi nahi duzu? “Eingo al deu” sexu blogak hainbat aholku emango dizkizu asteburu honetan zure bikotearekin sexuaz topera gozatzeko.

Sedukzioa ezinbesteko tresna da, batez ere, ohikerian sartuta gaudenean. Baina nola lortu sedukzio puntu hori? Arropak garrantzia du honetan. Jantzi erakargarriek fantasia piztu eta probokazioaren bidea zabaltzen dute. Era berean, gorputz biluztuek sexu grina areagotzen dute. Hori dela eta, strip-teasek ohikeriatik alde egiten eta sexuaz gehiago gozatzen lagunduko digute.

Oro har, proposamen ezberdinak hautatzea da inportanteena. Ez dira beti joko berdinak egin behar, horrek pasioa hiltzen baitu. Limurtu nahian ibiltzeak, ihesaldi erromantikoek zein bikoteari barruko arroparik jantzi ez dugula esateak “gogoa” piztu dezakete.

Gainera, nesken kasuan garrantzitsua da lotsa galdu eta noiz edo noiz iniziatiba hartzea (gehienetan mutilei baino gehiago kostatzen zaigu eta). Iradokizunak, pizgarriak edota sexu harremanak edukitzeko gogoa erakustea, hutsik egiten ez duten bitartekoak dira.

“Konfiantza, komunikazioa eta gogoa ez dira nahikoa orgasmora iristeko”

orgasmoIrakurlearen zalantza:

“Kaixo, 25urteko neska bat naiz eta hiru urte dira nire mutil lagunarekin hasi nintzenetik. Beraz, konfiantza badugu oraindik lehen egunean bezala erakartzen gara eta ez dugu komunikazio arazorik. Baina bestelako arazo bat dugu, orgasmo femeninoarena.

Izan ere, modu ezberdin asko frogatu ditugu bai laztantzeko, bai berotzeko, bai sarketa praktikatzeko, bai masturbatzeko eta ez pentsa gure helburua klimaxera iristea denik, ongi pasatzen baitugu saiakeran. Baina egia da gustatuko litzaigukeela lortzea. Bikotean lortu ez arren, bakarka lortuko banu gutxienez… halere bakarka ere ez dut inoiz lortu.

Posible da zerbait gaizki egitea? Ala nire gorputza horretarako ezindua egotea edozein arrazoigatik? Ginekologora jo beharko nuke?

Aholkuak eskertuko genituzke.”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, zuk ongi azaltzen duzun moduan, helburua ez da orgasmoa izan behar, sexologoek beti aipatzen dugu garrantzizkoa dela ibilbidea, disfrutatzea, helmugan asko pentsatu gabe. Hori bai, zuk hori guztia aipatzen duzu, eta irakurtzen dudanez, ba komunikazio ona duzue zuen artean, eta pentsatzen dut disfrutatzeko ez duzula inolako arazorik, baina, aipatzen didazu orgasmorik ez duzula, eta noski edukitzea gustatuko litzaizuke.

Honen zergatia aztertu beharko genuke, horretarako lehenengo jakin beharko genuke, zer sentitzen duzun, eta nola. Gero zailtasuna non izan daiteken aztertuko genuke. Askotan gorputzean blokeoak izaten ditugu, besteetan egoera emozionalak ez digu laguntzen, eta bizitzen ari garen momentu pertsonalak ere badu eragina. Hau da, plazerrean eta baita orgasmoan ere faktore askok dute eragina. Horrelakoak gertatzen dira, eta inondik inora ezin dugu ezintasun bat izango balitz bezala hartu, bizitzan beste kasu askotan bezala, landu dezakegun zailtasun bat da.

Beraz, animatu idatzi nazazu eta nahi baduzu lanean jarri gaitezke.”