Etiketaren artxiboa: KOMUNIKAZIOA

Hitz “beroek” ohean duten garrantzia

talking_dirty_868582205Sexu harremanetan pentsatzen dugunean, laztanak, muxuak eta puntu erogenoak dira burura etortzen zaizkigun lehen ideiak eta gehienetan ahaztu egiten gara hitz “beroek” edota berba “goxoek” duten garrantziaz.

Egia da, lengoaia beroa edo ausarta ez dela beti denen gustukoa izaten, baina, pertsona askorentzat kitzikagarria da sexua praktikatzerakoan. Izan ere, “hot lengoaiak” dopamina izeneko hormona aktibatzen du eta horrek sexu kitzikapena pizten du.

Mutilek normalean ez dute hitz ausartak esateko arazorik izaten, neskak, aldiz, lotsatiagoak izan ohi dira. Horregatik, sentitzen dutena hitzez adierazteko gai ez diren emakumeei, arnasestua sakontzeko eta ohi baino oihu ozenagoak egiteko gomendatzen diete sexu adituek, horrek, mutilak bero-bero jartzen baititu. Oro har, garrantzitsua da momentuan sentitzen ari garena hitzez azaltzea.

Zergatik ez dira orgasmo itxurak egin behar?

orgasm_bDenok egin dugu behin edo behin orgasmora iristearen itxura, batzuek gehiagotan eta beste batzuek gutxiagotan. Eta normalean, ez dugu guregatik egiten, gure kidearengatik baizik. Denok egiten dugun zerbait da, baina, ez da jarraitu beharreko jarrera bat.

Gure bikotekideak zerbait pertsonala bezala har ez dezan, eta berak nolabaiteko ukatze bat ez sentitzeko egiten dugu normalean orgasmo baten itxura. Agian ez du inolako zerikusirik gure sentimenduekin, baina itxura egitea erabat kaltegarria izan daiteke biontzat, eta bereziki bikote harremanarentzat.

Kontutan izan behar dugu beti plantak egiten baditugu gure bikoteak gauzak modu zuzenean egiten ari dela sentituko duela. Guk horrela ez dela dakigu, eta hori da orgasmoaren plantak egin ez beharraren arrazoia. Gure bikoteak gure erritmoa ondo ezagutu behar dugu, eta klimaxera iristea zerk eragiten dugun ere jakin behar du, hori praktikan jar dezazuen.

Orgasmoen falta dagoenean komunikazioa oinarrizkoa da. Itxura eginez gero, iritsiko da bera konturatuko den garaia eta ez da inolaz ere ondo sentituko, eta gu ere ez gara asetuta sentituko. Beraz, bikotekidearekin hitz egin behar da, eta biok elkarrekin irtenbide bat aurkitzen saiatzea da hoberena. Modu honetan, bion bizitza sexuala egoki elikatu ahal izango duzue eta.