Etiketaren artxiboa: bikotea

Elkarri bizkarra ematen lo egiten duten bikoteak zoriontsu dira

luziaOhean bikotearekin hartzen dugun jarrerak pentsa baino gehiago esan dezake bikote harreman horri buruz. Hori da, bederen, jarrerak ikertzen aritu diren zenbait sexologok defendatzen duten ideia.

Hala, ikerketan zazpi jarrera ezberdin hartu dituzte kontuan, eta horietako bakoitzak zer islatzen duen aztertu dute. Hauexek dira horietako batzuk:

Koilaratxoa:

Bikoteen %18k hautatzen du. Bikotea babesteko asmoa erakusten du, baina, halaber, beso artean helduta dagoena sexu-harremanetan nahiko ahula dela adierazten du.

Elkarri bizkarra emanez:

Bakoitza ohearen izkina batean egoteak ez du inondik inora esanahi negatiborik. %30ak egiten du jarrera honen alde, eta konexio ona eta segurtasuna adierazten du.

Oinak helduta lo egitea:

Beste honek ere lotura emozionala zein sexuala dagoela islatzen du. Arazoa da bietako batek soilik egiten duenean lotura horren alde.

Jarrera gehiagoren esanahia jakiteko, entzun saio osoa.

Sexua, bikotea duzunean ala harreman egonkorrik gabe?

Noiz da hobea sexua? Bikotea dugunean ala bikoterik gabe gaudenean? Ziur gaude orotariko iritziak eragingo dituen galdera bota dugula, aste honetan. New Yorkeko unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, bikotea duten pertsonek sexu hobea izaten dute. Esaterako, bikote egonkorra duten pertsonen %48,5ek astean bizpahiru aldiz izaten dituzte harremanak; bakarrik daudenen artean, aldiz, %8k baino ez ditu astean bi edo hiru harreman izaten. Gainera, kopuruaz gain, hartu-emanen kalitatea ere hobea izaten omen da, elkarrenganako komunikazioa eta konfiantzak lagunduta.

Dena den, argi dago bai neskek zein mutilek fase desberdinak izaten ditugula sexu kontuetan, adinaren arabera. 25 urte baino gutxiago dituzten mutilek, adibidez, potentzia sexuala mailarik gorenean sentitzen dute. Hala ere, gehiegizko indar horrek hain baikorrak ez diren ondorioak ere eragin ditzake: nahi gabeko erekzioak eta eiakulazio goiztiarra, besteak beste.

Ondoren 40 urte bete arte, gutxi gorabehera, potentzia handia sentitu arren, egonkortu egiten da indarra. Ez dira gazteagoak bezain maiz masturbatzen, eta esperientzia gehiago dutenez, harremanen kalitatea hobea bihurtzen da.

Hurrengo fasea 55 urte artekoa izan ohi da. Garai horretan, desira psikologikoak behera egiten ez duen arren, baldintza fisikoak gainbehera goaz, normalean. Erekzioak gutxitzen joaten dira, adibidez. Azkenik, 55 urte bete ostean, sexua oso modu desberdinean bizitzen dute gizonek. Izan ere, desira gutxitzeaz gain, ikuspuntu lasaiagoa izaten dute.

Emakumeei dagokienez, adin tarteak ez dira hain garbi zehazten, baina badira zenbait datu interesgarri. 27 urte betetzean, sexu harremanak hobetu egiten omen dira nabarmen, 37tik gora, gerta daiteke desira sexuala mutilena baino handiagoa izatea. Oro har, lotsa gutxiago sentitzen dute, eta fantasiak ugaritu egiten dira.

Luziak kontatutako guztia entzuteko aukera duzu hemen. Eta, ez ahaztu, edozein zalantza edo iruzkin egin dezakezula. Zuen iritzien zain gaude!

Sexua bikotearekin

Klitoriaren sekretuak

Zergatik ez dira orgasmo itxurak egin behar?

orgasm_bDenok egin dugu behin edo behin orgasmora iristearen itxura, batzuek gehiagotan eta beste batzuek gutxiagotan. Eta normalean, ez dugu guregatik egiten, gure kidearengatik baizik. Denok egiten dugun zerbait da, baina, ez da jarraitu beharreko jarrera bat.

Gure bikotekideak zerbait pertsonala bezala har ez dezan, eta berak nolabaiteko ukatze bat ez sentitzeko egiten dugu normalean orgasmo baten itxura. Agian ez du inolako zerikusirik gure sentimenduekin, baina itxura egitea erabat kaltegarria izan daiteke biontzat, eta bereziki bikote harremanarentzat.

Kontutan izan behar dugu beti plantak egiten baditugu gure bikoteak gauzak modu zuzenean egiten ari dela sentituko duela. Guk horrela ez dela dakigu, eta hori da orgasmoaren plantak egin ez beharraren arrazoia. Gure bikoteak gure erritmoa ondo ezagutu behar dugu, eta klimaxera iristea zerk eragiten dugun ere jakin behar du, hori praktikan jar dezazuen.

Orgasmoen falta dagoenean komunikazioa oinarrizkoa da. Itxura eginez gero, iritsiko da bera konturatuko den garaia eta ez da inolaz ere ondo sentituko, eta gu ere ez gara asetuta sentituko. Beraz, bikotekidearekin hitz egin behar da, eta biok elkarrekin irtenbide bat aurkitzen saiatzea da hoberena. Modu honetan, bion bizitza sexuala egoki elikatu ahal izango duzue eta.

Nola mantendu pasioa bikote harremanetan?

Errutina, aspermena eta motibazio falta izan ohi dira pasioa galtzearen arrazoi nagusienak. Hemen dituzu horri aurre egiteko hainbat aholku:

Lehen, bien arteko begirada bat-batekoa zen, ukipenik txikiena pasioz betetako egun baten hasiera zen eta ez zenuten egun bat ere pasatzen elkarrekin egon gabe. Eta orain, berriz, ez diozue elkarri ia begiratu ere egiten eta harreman sexualak izan gabe hilabete ere pasatu dezakezue.

pasion

Zer gertatu da? Maitasuna amaitu da, agian? Jada ez diot lehen bezala erakartzen? Horrelakoak pasatu daitezke egoera hori bizi duten pertsonen buruetatik, baina ziur aski ez da horrelakorik gertatuko. Batzuetan, errutina, aspermena eta motibazio falta dira bikote baten artean pasio falta egotea eragiten duten faktoreak. Baina, ez da amore eman behar: hasierako egun bero horiek faltan botatzen badituzu, hemen dituzu bikotearen arteko pasioa mantentzeko aholku batzuk:

Kontaktu fisikoa piztu, ohe kanpoan eta barruan. Arreta eta maitasuna behar dugun bakarrak emakumeak garela pentsatzen dugu. Baina oso oker gaude, gizonezkoek ere behar dute maitasuna eta! Sentitzen duzun maitasun hori frogatzeko biderik onena kontaktu fisikoa da: ez ahaztu musuak, laztanak eta besarkadak.

-Izan zaitez erakargarria. Elkarrekin zaudetela urte asko pasatu badira ere, pasioa mantentzeko gakoa lehenengo egunetan elkarrekiko sentitzen zenuten erakargarritasunera itzultzea da. Irribarre bat eskaini zure bikotekideari, begiratu begietara, ohi baino sexyago jantzi, eta erakutsi beragatik oraindik desioa sentitzen duzula. Izan zaitez emakume erakargarria! Zure autoestimua handituko da horrela, eta noski, zure mutila erotu egingo da.

-Izan sentikorra zure bikotekidearen beharrekin. Batzuetan bietako bat edo biak ez dira asetuta sentitzen, eta hori izaten da arrazoi garrantzitsuenetarikoa bikoteak sexua izateari uzten dionean. Zuen kasua dela uste baduzu, hitz egin ezazue, inoiz ez da berandu horretarako eta! Galdetu ea zer gustatuko litzaiokeen, zuri zer gustatzen zaizun esan, eta hitz egin zuen fantasiei buruz. Komunikazio ona oinarrizkoa da bikotearen bizitza sexuala hobetzeko.

-Izan zaitez zure buruaren arduradun. Zu zeu desio falta bizitzen ari zara? Batzuetan zailtasunak izaten ditugu orgasmora iristeko, eta hori gure bikotekidearen errua dela pentsatzen dugun arren, gure ardura da, lotsarik gabe esan behar baitiogu bikotekideari zer den nahi duguna eta desiratzen duguna.

-Errutinarekin hautsi. Errutina pasioaren etsai nagusienetako bat da, eta errutinan ez erortzeko ahalegin guztiak egin behar dira. Etxean egoteaz aspertuta al zaudete? Disfruta ezazue afari erromantiko batetaz, pelikula bat ikusi eta ondoren, etxera itzuli beharrean, joan zaitezte hotel batera. Zuen ohean sexua izan beharrean, etxearen beste toki batzuetan proba egin dezakezue: lorategian, sukaldean, garajean…Azken finean, aske eta inhibiziorik gabe sentitu behar duzue.