Etiketaren artxiboa: orgasmo femeninoa

Emakumezkoen orgasmoaren oztopoak

mujer-placer-300x168Emakumeari orgasmora iristea eragozten dioten arrazoi ugari existitzen dira, eta horien inguruan arituko gara gaurkoan, Gazteako sexu-blogean.

Kasu gehienetan, emakumeek orgasmora iristeko duten oztopo nagusia kognitiboa izaten da; hau da, sexu-harremanetan arreta jarri beharrean, beste gauza batzuetan pentsatzen jartzen direla.

Orgasmoa izateko zorian pentsamendu batek euren burua gurutzatzen duenean, eta, batez ere, negatiboa denean, plazera sentitzeko aukerak izugarri murrizten dira.

Une horretan emakumezkoek izaten dituzten pentsamendu ohikoenak egiteke dituzten gauzak izaten dira; hurrengo egunean egin beharrekoak edota laneko zereginak, adibidez.

Sexu-harremanen iraupena orgasmora iristea oztopatzen duen beste faktore bat da. Batzuetan, emakumezkoa isurtzeko prest dago, baina bikotekideak unea luzatzen du. Horrelakoetan, sakonki arnastea komenigarria da, orgasmoa apur bat eteteko.

Azkenik, sexu-jarrerak ere garrantzia izaten du emakumezkoen isurketari dagokionean. Gizonezkoaren gainean kokatzean, emakumezkoak mugimenduen kontrol handiagoa dauka, eta horri esker, orgasmora iristen den unea bere menpe geratzen da.

“Konfiantza, komunikazioa eta gogoa ez dira nahikoa orgasmora iristeko”

orgasmoIrakurlearen zalantza:

“Kaixo, 25urteko neska bat naiz eta hiru urte dira nire mutil lagunarekin hasi nintzenetik. Beraz, konfiantza badugu oraindik lehen egunean bezala erakartzen gara eta ez dugu komunikazio arazorik. Baina bestelako arazo bat dugu, orgasmo femeninoarena.

Izan ere, modu ezberdin asko frogatu ditugu bai laztantzeko, bai berotzeko, bai sarketa praktikatzeko, bai masturbatzeko eta ez pentsa gure helburua klimaxera iristea denik, ongi pasatzen baitugu saiakeran. Baina egia da gustatuko litzaigukeela lortzea. Bikotean lortu ez arren, bakarka lortuko banu gutxienez… halere bakarka ere ez dut inoiz lortu.

Posible da zerbait gaizki egitea? Ala nire gorputza horretarako ezindua egotea edozein arrazoigatik? Ginekologora jo beharko nuke?

Aholkuak eskertuko genituzke.”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, zuk ongi azaltzen duzun moduan, helburua ez da orgasmoa izan behar, sexologoek beti aipatzen dugu garrantzizkoa dela ibilbidea, disfrutatzea, helmugan asko pentsatu gabe. Hori bai, zuk hori guztia aipatzen duzu, eta irakurtzen dudanez, ba komunikazio ona duzue zuen artean, eta pentsatzen dut disfrutatzeko ez duzula inolako arazorik, baina, aipatzen didazu orgasmorik ez duzula, eta noski edukitzea gustatuko litzaizuke.

Honen zergatia aztertu beharko genuke, horretarako lehenengo jakin beharko genuke, zer sentitzen duzun, eta nola. Gero zailtasuna non izan daiteken aztertuko genuke. Askotan gorputzean blokeoak izaten ditugu, besteetan egoera emozionalak ez digu laguntzen, eta bizitzen ari garen momentu pertsonalak ere badu eragina. Hau da, plazerrean eta baita orgasmoan ere faktore askok dute eragina. Horrelakoak gertatzen dira, eta inondik inora ezin dugu ezintasun bat izango balitz bezala hartu, bizitzan beste kasu askotan bezala, landu dezakegun zailtasun bat da.

Beraz, animatu idatzi nazazu eta nahi baduzu lanean jarri gaitezke.”