“Zergatik dago gaizki ikusita uzki bidezko sexua? Nik asko gozatzen dut!”

Hemen duzue aste honetan irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari galdetutakoa.

Sexo_anal

Irakurlearen zalantza:

“Beste egunean koadrilako lagunekin sexuari buruz hitz egiten aritu nintzen eta momentu batean uzki bidezko sarketari buruz hitz egiten hasi ginen. Nik esan nien inoiz praktikatu izan dudala eta denek barre egin zidaten. Zergatik dio jendeak hainbesteko gorrotoa praktika horri? Arraroa naiz hori egiten dudalako? Ni 25 urteko neska bat naiz eta nire bikotearekin oso ondo pasatzen dut praktika horrekin. Zergatik dago hain gaizki ikusia? Arriskutsua da? Neska gutxiesten du? Ez dut ulertzen! Sexologian ere gaizki ikusia ahal dago?” Badakit esango didazula bakoitzak nahi duena egiten duela eta helburua bikotearekin ongi pasatzea dela, baina, benetan kuriositatea daukat ‘tabu” hori nondik datorren jakiteko. Eskerrik asko”

Olatzen erantzuna:

Kaixo, azkarra zara oso, eta esaten duzun moduan, ez dago praktika okerrik eta noski gauza da bi pertsonek egiten dutenarekin gustura sentitzea. Gainera, sexologian ez da praktika hau gutxiesten. Baina egia da uzkiko sarketaren inguruan iritzi kontrajarriak topatzen ditugula.Zuk zergatik izan daiteken galdetzen duzu, eta hona hemen,nira lanarekin ( kontsultan eta hezkuntzan ) jasotako informazioa:

-Uzkitik sarketa praktikatzea ez da baginakoa bezain erraza. Uzkiak orokorrean ez dauka baginaren malgutasuna, eta ondorioz lubrifikatzaile eta denbora gehiago behar da uzkiko sarketan disfrutatzeko.Hau dela eta, neska eta mutil batzuk mina handia sentitzen dute uzkiko sarketa praktikatzerakoan. Hori bai, neska eta mutil batzuen uzkiak nahiko malgutasun izaten du, eta praktika hau atsegina egiten zaie.

-Uzkia kakarekin erlazionatzen dugu. Eta erlazio hori ez da batere atsegina batzuentzat. Beraientzat uzkia kaka ateratzen den zuloa da, eta ezin dute zerbait atseginarekin lotu.

-Urteetan neskaren sexualitatea ukatua egon da. Gaur egun, neskak sexualitatea dugula eta gure gorputzarekin disfrutatzen dugula argi dago, baina oraindik badirudi zenbait harremanetan neskak ezin duela disfrutatu eta berak harreman hauek dituela mutilak disfruta dezan, eta batzuentzat hori ez da bidezkoa. Nik esango nuke, zure bikotekideari plazerra ematea oso atsegina dela, eta horrekin ere norberak disfrutatzen duela.

Honetaz gain, harreman sexualak edukitzeak ez du bestea gutxiesten, edozein ekintzari balorea kentzen dion gauza bakarra gogoz kontra egiteak da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude