Etiketaren artxiboa: homosexuala

Sexu-menpekotasuna al dut?

Irakurle batek hainbat zalantza digaytu eta Olatz Berastegi sexologoari hau galdetu nahi izan dio:

Irakurlearen zalantza:

“Iparraldean esaten da elkor bilakatzen dela masturbatuz, Canadan aldiz itsu…

Asko masturbatzen naiz ni eta ez naiz ez ero, ez itsu, ez elkor… Aldiz, egia da masturbazioak izan dezakeen kaltea ezagutzen dudala. Baina ez dut uste masturbazioari lotua denik, sexu nahiari baizik.

Esan nezake garai batez sexu-addict nintzela eta horrela darraitela deritzot, nahiz eta nire gosea gehiago kontrolatzen dudan orain. Espainiar estatuko internet erabiltzaileen sexu testa egin nuen eta esan zidaten sexu izateko gogo oso handia nuela…

Batzuetan orduak eta orduak iragaten ditut interneten sexu lagun baten bila (armiruan dagoen gaya naiz) eta hori kaltegarria da, horretan fokalizaturik geratzen naizelako, eta denbora oharkabean galtzen dudalako… Gainera, askotan ez dut gustukorik topatzen eta eskua lagun nire nahiari eusten diot…

Gaur adibidez 2 ordu bederen iragan ditut bila (eta aurkitu dut) baina gertatu izan zait askoz denbora gehiago interneten iragatea eta ezer ez aurkitzea…

Uste dut aspertzen naizelarik gertatzen den gauza dela eta nire homosexualitatea ezkutatzeak eragina daukala horretan…

Erran al daiteke dependentea naizela???”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo,

Gai asko aipatzen dituzu zure mezuan, hauetako askok kaleko kulturan oinarrituta besterik ez daude eta askotan gure bizipenei kalte handia egiten diotela frogatua dago, beraz, hauei guztiei buruz hitz egitera ekingo diot.

Masturbazioak itsu edo elkor bilakatzea lortzen ez duela aipatzen duzu, baina praktika honek dituen “kalteak” ezagutzen dituzula jartzen duzu. Kalte hauek zeintzuk diren jakin nahiko nuke, orain arte ez bazaizkio masturbazioari inolako ondorio txarrik aurkitu. Alderantziz, masturbazioak, besteak beste, zuk aipatzen duzun “sexu nahia” asetzeko, fantasiak bizitzeko, gure gorputza ezagutzeko… balio du. Beraz, masturbazioa gogoz eta gustura eginez gero onurak besterik ez ditu ekartzen.

Sexu adikzioari buruz ere mito asko daude eta internetek gauza on ugari ekarri dizkigun bezala, zure desioa eta zure adikzioak neurtzeko inkestek kalte handia egiten ari dira. Jakin ezazu, sexologoek ez ditugula inkesta horiek erabiltzen (ez sexu adikzioena, ezta orientazio sexualena ere…). Hauek ez dira batere fidagarriak eta norberak bere desioa eta nahiak lasai bizitzen erakutsi beharrean, pertsonak sailkatu eta askotan bere jokaerak epaitzeko soilik balio baitu. Adibide bat jarriko dizut. Seguraski interneten egongo da jateari buruzko inkesta bat, non zure emaitzen arabera asko, gutxi, edo normal jaten duzula adierazten dizun. Baina zuk uste duzu pertsona guztien gorputza, gosea, non jaten dugun, zeinekin jaten dugun edo gure bizitzako garai guztietan berdin jaten dugula? Beraz, nola neur daiteke denen gosea modu berean? Horrez gain, inkesta hauek nahigabe (edo nahita) lortzen dutena zera da: pertsonek haien jokaerak sexualak “normaltzat” edo “anormaltzat” hartzea, eta horrek eragin negatiboa du norberaren bizipen sexualetan.

Gure desioa edo nahi sexuala zurea denez gero, ahalik eta hoberen bizitzeko ahalegina egin behar dugu, epaiketarik gabe. Mezuan jartzen duzun bezala, zure desioa “kontrolatzen” aritu zara. Zergatik hau kontrolatu eta ez lasaitasunez bizi? Zerbait kaltegarria izango balitz bezala bizitzen ari zara ezta? Norbaiti kalte egiten al diozu zure desioarekin?

Azken honekin lotuta, aipatzen duzu orduak ematen dituzula norbaiten bila interneten. Badirudi denbora guzti hori interneten egoteak zuregan errudun sentimenduak sortzen dituela. Berriz ere adibide bat jarriko dizut hau hobeto ulertzeko. Bakoitzak bere denbora nahi duen bezala inbertitu dezake. Badago jendea interneten bildumagile piezak biltzen dituela eta orduak ematen ditu ordenagailuan bere bildumak osatzen. Hori egingo bazenu orain duzun errudun sentimenduak izango al zenituen? Seguraski ez, beraz zergatik sexualitatearekin zerikusia duen guztia, negatiboa edo kaltegarria bezala bizitzen dugu? Jende asko larunbatero ligatzera ateratzen da, denbora ugari inbertitzen du horretan: jantzi, prestatu, pertsonak bilatu, ligea hasi, ezetza jaso… Batzuetan emaitzak ematen ditu eta beste batzuetan ez, baina denbora ere iragan da hori guztia egiten ezta?

Azkenik, zure mezuan ulertzen dudanagatik armairuan egoteak hau guztia egitea eragiten dizula aipatzen duzu. Honi buruz esan behar dut: armairutik ateratzea ez dela derrigorrez egin beharreko zerbait. Norberak bere orientazio sexuala zein den jendearekin konpartitu nahi duen ala ez erabaki dezake. Beste gauza bat da zuk nola eramaten duzun zure orientazioa, zein sentimendu dituzun horren aurrean… askotan zerbait berria baldin bada, denbora behar izaten baita hau guztia onartzeko. Bururatzen zait internet bidez ere gay eta homosexualen elkarteekin hitz egin dezakezula eta haiekin dituzun kezkak, zalantzak, eta hitz egin beharrekoak komentatzeko aukera polita da, beti ere zure anonimatua mantenduz.

Beno espero dut zure kezkei erantzun izana, ongi izan”.

Errol aktiboa edo pasiboa, zein aukeratu?

Pertsona batekin sbeso_gay_playaolasean zaudela, sexuan burutzen duzun errola zein den galdetzea gerta liteke: aktiboa (sarketa burutzen duena) edo pasiboa (sarketa burutzen dioten pertsona)? Baina, bi munduen onena konbinatzen duen hirugarren errol bat dago: aldakorra, aktiboa eta pasiboa izatea gustatzen zaion gizona.

Oraindik ez baduzu lehenengo harreman homosexualik izan, galdera honi erantzutea garrantzitsua da zure lehentasun sexualekin bat egiten duen bikotekide bat aurkitzeko. Dena den, beti ez da beharrezkoa etiketa definitu bat izatea. Gorago esan bezala, aldakorra bi moduetan sexua izan dezakeen pertsona da, eta bi moduetan disfrutatzen du.

Aktiboa, pasiboa edo aldakorra zaren zehaztea ez da ezaugarri fisikoen kontua, lehentasun pertsonalena baizik. Pertsona batek gizonezko itxura eta jarrera izateak ez du esan nahi gay aktiboa denik, eta modu berean, ahulagoa edo emakume jarrera duenak, ez du zertan errol pasiboa bete behar.

Eta nola jakin zein den zure errola? Hori jakiteko modu onena eta bakarra probatzea da. Proba ezazu zure bikotekidearekin, eta adimena izan ezazu irekia, ez joan ohera buruan ideia batzuk dituzula. Horrela, zure bikotekideak eta zuk modu natural batean deskubritu ahal izango duzue zein den plazer handiagoa ematen dizuen errol sexuala.

Sekula sexu harremanik izan ez due mutil homosexual bat aholku bila dabil

Hona hemen irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari eskatutako aholkua:

“Homosexuala naiz baina ez dut sekula sexu harremanik izan eta pixkat beldurtuta nago. Uzki bidezko sarketa praktikatzeko aholku batzuk nahiko nituzke. Badakit lubrifikatzailea erabiltzea adibidez gomendagarria dela baina dena ondo joateko aholkuak nahi ditut. Eskerrik asko”.

Olatzen erantzuna:

“Kaixo lagun, aipatzen duzu inoiz ez dituzula sexu harremanak eduki, eta jakin nahiko nuke horrekin zer esan nahi didazun. Hau da, sexu harremanak aipatzen dituzunean, sexu hareman genitalez ari zara edo gorputz osoarekin eduki dezakegun erlazio guztiak hartzen dituzu kontutan?.

Homosexuales

Lehenengo esango nizuke, arnasa sakonean hartzeko, eta zure buruari lasaitzen laguntzeko. Beste pertsona batekin erlazioan sartzen garenean derrigorrez ez ditugu sexu harreman genitalak eduki behar. Hau da, beldurrak baldin baditugu, horiek errespetatu behar ditugu, eta nik esango nuke beldurrak ekiditeko bidea konfiantza eta denbora direla. Gainera , zure beldurrarekin topo egitea oso aberatsa da, sentitzen duguna onartu behar dugulako, gero landu eta bideratzeko.

Beraz, behar duzun denbora hartu, eta zure buruarekin konfiantza hartzen joan , gorputz osoaren plazerra bizi eta sentitu, zure burua ez derrigortu sexu harreman genitalak edukitzera. Horrela, zure buruarengan konfiantza edukitzen joan zaitezke, eta beldurrak desegiten direnean gorputza lasaitzen joaten da. Gero, behin erabakitzen duzunean sarketa praktikatu nahi duzula, ba noski lubrifikatzaileak erabili ditzakezu eta poliki-poliki joatea esango nizuke. Honetaz gain, ondo kitzikatuta sentitzea ere garrantzitsua da, eta zauden pertsonarekin komunikatzea, disfrutatzea…

Beraz, badakizu, lasai-lasai joan , behar duzun denbora hartu, eta disfrutatzeaz inoiz ez ahaztu.”

Eman zuk ere zure aholkua.