Sekula sexu harremanik izan ez due mutil homosexual bat aholku bila dabil

Hona hemen irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari eskatutako aholkua:

“Homosexuala naiz baina ez dut sekula sexu harremanik izan eta pixkat beldurtuta nago. Uzki bidezko sarketa praktikatzeko aholku batzuk nahiko nituzke. Badakit lubrifikatzailea erabiltzea adibidez gomendagarria dela baina dena ondo joateko aholkuak nahi ditut. Eskerrik asko”.

Olatzen erantzuna:

“Kaixo lagun, aipatzen duzu inoiz ez dituzula sexu harremanak eduki, eta jakin nahiko nuke horrekin zer esan nahi didazun. Hau da, sexu harremanak aipatzen dituzunean, sexu hareman genitalez ari zara edo gorputz osoarekin eduki dezakegun erlazio guztiak hartzen dituzu kontutan?.

Homosexuales

Lehenengo esango nizuke, arnasa sakonean hartzeko, eta zure buruari lasaitzen laguntzeko. Beste pertsona batekin erlazioan sartzen garenean derrigorrez ez ditugu sexu harreman genitalak eduki behar. Hau da, beldurrak baldin baditugu, horiek errespetatu behar ditugu, eta nik esango nuke beldurrak ekiditeko bidea konfiantza eta denbora direla. Gainera , zure beldurrarekin topo egitea oso aberatsa da, sentitzen duguna onartu behar dugulako, gero landu eta bideratzeko.

Beraz, behar duzun denbora hartu, eta zure buruarekin konfiantza hartzen joan , gorputz osoaren plazerra bizi eta sentitu, zure burua ez derrigortu sexu harreman genitalak edukitzera. Horrela, zure buruarengan konfiantza edukitzen joan zaitezke, eta beldurrak desegiten direnean gorputza lasaitzen joaten da. Gero, behin erabakitzen duzunean sarketa praktikatu nahi duzula, ba noski lubrifikatzaileak erabili ditzakezu eta poliki-poliki joatea esango nizuke. Honetaz gain, ondo kitzikatuta sentitzea ere garrantzitsua da, eta zauden pertsonarekin komunikatzea, disfrutatzea…

Beraz, badakizu, lasai-lasai joan , behar duzun denbora hartu, eta disfrutatzeaz inoiz ez ahaztu.”

Eman zuk ere zure aholkua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude