Etiketaren artxiboa: uzkia

Zer da muxu beltza?

drsafdafsAnnilingusa edo muxu beltza izenarekin ezagunagoa den praktika tabutzat dute pertsona askok. Ahorekin bikotearen uzkia estimulatzean oinarritzen da muxu beltza eta normalean joko luze baten amaiera izaten da. Hau da, ipurdian muxuak emanda hasten da gehienetan prozesu hau eta gutxika, bikotea kitzikatzen doan heinean, uzkia miazkatzera iristen gara.

Batez ere, pelikula pornoetan ikusteagatik da ezaguna annilingusa, baina, jende gutxik onartzen du praktika hau egin izana.

Nola egin

Hasteko, oso garrantzitsua da higienea muxu beltza praktikatzean. Uzkian birus eta bakteria asko egon ohi dira, hori dela eta, inportantea da ipurdiaren barnealdea oso ongi garbitzea annilingusa egin aurretik. Praktika honek ez du aparteko arriskurik, baina, garbi dago existitzen dela sexu bidezko gaixotasunak kutsatzeko arriskua.

Nola prestatu uzki-sexua praktikatzeko?

sexo“Eingo al deu” sexu blogak uzki bidezko sarketa praktikatu aurretik kontutan izan beharreko hainbat aholku emango dizkizue. Gozamena lortu nahi badugu, garrantzitsua da pausu hauek jarraitzea:

Homosexualen artean uzki-sexua ohikoa bada ere, gehienetan heterosexualek ez dute sarketa mota hau praktikatzeko ohiturarik izaten, askotan tabu bezala ikusten dutelako. Hori dela eta, bietako batek sexu jarrera honi uko eginez gero, besteak ez dauka zertan haserretu edo behartu behar.

Lubrifikatzailea eta uzki-sexua

Lubrifikatzaileak asko laguntzen du uzkiko sexuan, bagina ez bezala, uzkia nahiko siku egoten baita beti. Inoiz ez da uzkian zakila sartu ondoren baginan barneratu behar, infekzioak sortzeko arriskua baitago.

Kondoia

Kondoiak ez dira bagina bidezko sexua praktikatzeko soilik erabiltzen. Garrantzitsua da uzki bidezko sexuan ere kondoia erabiltzea. Izan ere, zakila uzkian sartzean zauriak sortu daitezke eta honek HIESAren edota beste edozein gaixotasunen kutsadura eragin dezake.

Presarik gabe

Uzki-sexuak pazientzia eskatzen du. Askotan emakumearentzat mingarria izan daiteke, aipatu bezala, uzkia ez baita bagina bezalako malgua eta hezea. Hori dela eta, sarketa askoz konplexuagoa da. Beraz, apurka-apurka praktikatu behar da sarketa, beti ere, bikoteari eroso dagoen ala ez galdetuz.

Deskubritu non dagoen mutilen G puntua

Mutilen G puntua prostatan aurkitzen da eta intxaur baten tamaina dauka. Organo honek nerbio-bukaera asko ditu eta ondo estimulatuz gero erekzioa eragin dezake.

sexoNola estimulatu G puntua?

Uzkian atzamarra sartuta uki dezakegu. Horretarako atzamarrean lubrifikatutako kondoi bat jarriko dugu eta lauzpabost zentimetroko sakoneran zentimetro bateko koskor bat aurkituko dugu; hori da prostata.

Laztanekin erekzioa lortzen bada kitzikatuta dagoela esan nahi du?

Bai eta ez. Erotismorik edo kitzikapenik gabe ere lor daiteke erekzioa. Erekzioa ekintza-erreflexua dela esan genezake. Hori dela eta, bikotea momentu goxo batean dagoenean G puntua estimulatzeak erekzioa areagotzea ekar dezake.

Zer da kitzikagarriagoa: orgasmo bat edo G puntuaren estimulazioa?

Bi egoerak dira kitzikagarriak, baina, ezberdinak ere badira: Gizonezkoen G puntuaren estimulazioak ez du sekula orgasmoa ekarriko, dena den, plazer handia lortu daiteke hau ukituta. Egia da mutilak isurketa izan dezakeela G puntua ukituta, baina, horrek ez du orgasmora iritsi denik esan nahi.

“Zergatik dago gaizki ikusita uzki bidezko sexua? Nik asko gozatzen dut!”

Hemen duzue aste honetan irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari galdetutakoa.

Sexo_anal

Irakurlearen zalantza:

“Beste egunean koadrilako lagunekin sexuari buruz hitz egiten aritu nintzen eta momentu batean uzki bidezko sarketari buruz hitz egiten hasi ginen. Nik esan nien inoiz praktikatu izan dudala eta denek barre egin zidaten. Zergatik dio jendeak hainbesteko gorrotoa praktika horri? Arraroa naiz hori egiten dudalako? Ni 25 urteko neska bat naiz eta nire bikotearekin oso ondo pasatzen dut praktika horrekin. Zergatik dago hain gaizki ikusia? Arriskutsua da? Neska gutxiesten du? Ez dut ulertzen! Sexologian ere gaizki ikusia ahal dago?” Badakit esango didazula bakoitzak nahi duena egiten duela eta helburua bikotearekin ongi pasatzea dela, baina, benetan kuriositatea daukat ‘tabu” hori nondik datorren jakiteko. Eskerrik asko”

Olatzen erantzuna:

Kaixo, azkarra zara oso, eta esaten duzun moduan, ez dago praktika okerrik eta noski gauza da bi pertsonek egiten dutenarekin gustura sentitzea. Gainera, sexologian ez da praktika hau gutxiesten. Baina egia da uzkiko sarketaren inguruan iritzi kontrajarriak topatzen ditugula.Zuk zergatik izan daiteken galdetzen duzu, eta hona hemen,nira lanarekin ( kontsultan eta hezkuntzan ) jasotako informazioa:

-Uzkitik sarketa praktikatzea ez da baginakoa bezain erraza. Uzkiak orokorrean ez dauka baginaren malgutasuna, eta ondorioz lubrifikatzaile eta denbora gehiago behar da uzkiko sarketan disfrutatzeko.Hau dela eta, neska eta mutil batzuk mina handia sentitzen dute uzkiko sarketa praktikatzerakoan. Hori bai, neska eta mutil batzuen uzkiak nahiko malgutasun izaten du, eta praktika hau atsegina egiten zaie.

-Uzkia kakarekin erlazionatzen dugu. Eta erlazio hori ez da batere atsegina batzuentzat. Beraientzat uzkia kaka ateratzen den zuloa da, eta ezin dute zerbait atseginarekin lotu.

-Urteetan neskaren sexualitatea ukatua egon da. Gaur egun, neskak sexualitatea dugula eta gure gorputzarekin disfrutatzen dugula argi dago, baina oraindik badirudi zenbait harremanetan neskak ezin duela disfrutatu eta berak harreman hauek dituela mutilak disfruta dezan, eta batzuentzat hori ez da bidezkoa. Nik esango nuke, zure bikotekideari plazerra ematea oso atsegina dela, eta horrekin ere norberak disfrutatzen duela.

Honetaz gain, harreman sexualak edukitzeak ez du bestea gutxiesten, edozein ekintzari balorea kentzen dion gauza bakarra gogoz kontra egiteak da.

Sekula sexu harremanik izan ez due mutil homosexual bat aholku bila dabil

Hona hemen irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari eskatutako aholkua:

“Homosexuala naiz baina ez dut sekula sexu harremanik izan eta pixkat beldurtuta nago. Uzki bidezko sarketa praktikatzeko aholku batzuk nahiko nituzke. Badakit lubrifikatzailea erabiltzea adibidez gomendagarria dela baina dena ondo joateko aholkuak nahi ditut. Eskerrik asko”.

Olatzen erantzuna:

“Kaixo lagun, aipatzen duzu inoiz ez dituzula sexu harremanak eduki, eta jakin nahiko nuke horrekin zer esan nahi didazun. Hau da, sexu harremanak aipatzen dituzunean, sexu hareman genitalez ari zara edo gorputz osoarekin eduki dezakegun erlazio guztiak hartzen dituzu kontutan?.

Homosexuales

Lehenengo esango nizuke, arnasa sakonean hartzeko, eta zure buruari lasaitzen laguntzeko. Beste pertsona batekin erlazioan sartzen garenean derrigorrez ez ditugu sexu harreman genitalak eduki behar. Hau da, beldurrak baldin baditugu, horiek errespetatu behar ditugu, eta nik esango nuke beldurrak ekiditeko bidea konfiantza eta denbora direla. Gainera , zure beldurrarekin topo egitea oso aberatsa da, sentitzen duguna onartu behar dugulako, gero landu eta bideratzeko.

Beraz, behar duzun denbora hartu, eta zure buruarekin konfiantza hartzen joan , gorputz osoaren plazerra bizi eta sentitu, zure burua ez derrigortu sexu harreman genitalak edukitzera. Horrela, zure buruarengan konfiantza edukitzen joan zaitezke, eta beldurrak desegiten direnean gorputza lasaitzen joaten da. Gero, behin erabakitzen duzunean sarketa praktikatu nahi duzula, ba noski lubrifikatzaileak erabili ditzakezu eta poliki-poliki joatea esango nizuke. Honetaz gain, ondo kitzikatuta sentitzea ere garrantzitsua da, eta zauden pertsonarekin komunikatzea, disfrutatzea…

Beraz, badakizu, lasai-lasai joan , behar duzun denbora hartu, eta disfrutatzeaz inoiz ez ahaztu.”

Eman zuk ere zure aholkua.