Etiketaren artxiboa: amets erotikoak

Amets erotiko ohikoenak eta horien esanahia

woman-506120_960_7201.Bikote ohiarekin sexua izatea

Bikote ohiarekin amesten badugu, konpondu gabeko arazoak ditugula esan nahi du. Baliteke pertsona horrekin geneukan sexua faltan botatzea, edo, kontrara, bikote ohiarekin egin genituen akatsak errepikatu nahi ez izatea. Halaber, bikote berri batek eragiten digun urduritasunaren isla izan daiteke.

2.Pertsonaia ezagun batekin sexua edukitzea

Bikotez aldatzeko ordua dela adierazten du. Arrakastaren eta errekonozimenduaren zantzu da. Dena den, une horretan daukagun bizitza sexualarekin pozik ez egotea ere izan liteke.

3.Ezezagun batekin sexua praktikatzea

Gure sexu-harremanekin gogaituta gaudenean gertatzen da, alegia, errutinak harrapatu gaituenean.

4.Bikoteari adarrak jartzea

Bikotea behar beste kasu egiten ez digula esan nahi du. Halaber, bakarrik geratzeko beldur garenean ere gerta daiteke, edota autoestimua baxu dugunean.

5.Sexu bereko norbaitekin harremanak edukitzea

Heterosexuala izanda sexu bereko norbaitekin amets egiteak ez du homosexual “bihurtu” garenik esan nahi. Maitatua izateko gogoa adierazten du, besterik ez.

6.Nagusiarekin sexua izatea

Kontrola, boterea eta agintea edukitzeko gogoa erakusten du.

7.Lagun baten bikotearekin oheratzea

Pertsona horrek dituen dohainak barneratzeko gogoa adierazten du.

Amets erotikoak eta horien esanahia

sexuAmets erotikorik ohikoenen gaineko solasaldiak agindu zuen astearteko ‘Luzia eta sexua‘ saioan.

Guztira, hamar amets agertu zituzten, eta horietako bakoitzaren esanahia azaldu zuten.

1-Bikote ohiarekin sexua izatea: bi interpretazio ezberdin izan ditzake.

2-Ezezagun batekin sexua edukitzea: gure bizitzan jaso den pasarte arrakastatsuren batekin zerikusia dauka.

3-Neskak zakila duela amestea: boterearekin du lotura amets honek.

4-Bikotearen lagunik onenarekin oheratzea.

5-Ezkutuko sexu-harremanak: errudun sentiarazten gaituen zerbait egon liteke amets honen atzealdean.

6-Pertsonaia ezagunekin sexua izatea.

7-Senitartekoekin harremanak: gabeziaren batekin egon daiteke lotuta.

8-Aho bidezko sexua.

9-Nagusiarekin sexu-harremanak: Inbidiaren adierazgarri izan daiteke.

10-Sexu bereko norbaitekin amets erotikoak edukitzea.

Amets horien guztien esanahi zehatzagoa, astearteko saioan aurki dezakezue.