Etiketaren artxiboa: sexu orala

Aho bidezko sexurako zenbait proposamen

wikiAskotan hitz egiten da koitoa praktikatzeko jarrera egokienei buruz, baina gutxitan entzuten dira aho bidezko sexurako aholkuak.

Horregatik, hainbat proposamen ditugu:

-Jantzita eta eserita

Jarrera “beroenetakoa” dela diote adituek. Bikotea jantzita dagoela ahozko sexua praktikatzean oinarritzen da; adibidez, emakumearen gona azpian muturra sartuta, edota gionari brageta zabalduta.

Belaunikatu eta lanean hastea besterik ez da. Oso kitzikagarria izan daiteke, bai egiten duenarentzat eta baita jasotzen duenarentzat ere.

-69, baina alde batera

Ohiko 69 jarrerari itxura berria emateak ere badu bere xarma. Albo batera etzanda errazagoa omen da genitalak miazkatzea.

-Zutik

Gizona zutik dagoen bitartean, emakumea belauniko jarri eta aho bidezko sexua egitea. Eskuekin gorputzeko beste atalak ukitzeak ere lagun dezake esperientzia gozotzen.

’69’ jarrera praktikatzeko aholkuak

sexo”69” izenarekin ezaguna den jarrera gozamen iturri izan ohi da neskentzako zein mutilentzako. Jarrera honen bidez, plazerra hartzeko eta emateko aukera dute bikoteek.

Horretarako garrantzitsua da ahoarekin masturbatzen ari garenean norbere gozamenean kontzentratzeko gai ere izatea. Halere, aho bidezko sexua ganoraz praktikatzeko badira jarraitu beharreko beste hainbat pausu:

-Hasteko, higieneak berebiziko garrantzia dauka. Jarrera hau probatu nahi duten bikoteek dutxa batean has dezakete jolasa, horrekin usain desatseginak saihestuko baitira.

-Erosoago egoteko, gomendagarriena neska gainean jartzea da.

-Kontutan izan behar dugu jolas honetan bi pertsonek parte hartzen dutela eta plazerra hartzea bezain garrantzitsua dela plazerra emateko gai izatea.

-69 jarrera praktikatzen duten pertsona askok, genitalak ahoarekin laztantzen dituzten bitartean, ohitura dute bikotearen uzkia estimulatzeko. Laztan mota hau egiteko komeni da argi izatea bikoteak gustuko duen ala ez, bestela, momentuko sexu harremana zapuztu baitaiteke.

Hortik aurrera, zuen esku dago beste guztia! Beraz, badakizue… probatu eta gozatu!

Gizonezkoen orgasmoa: proba itzazu gauza berriak

Orgasmo-en-los-hombres-300x239Gizonak ez dira askok uste duten bezain sinpleak eta plazera ere modu askotara erdietsi dezakete. Jolastu mutil-lagunarekin eta orgasmo biziak lortuko ditu.

Ez pentsa mutilak sarketaren bidez bakarrik hel daitezkeela orgasmora. Gauza berri eta sentsualak probatu. Errutinatik aldendu, utzi alde batera galtzerdiak eta franelazko pijama eta arropa sexy-a jantzi. Harritu ezazu dantza erotiko batekin eta ikusiko duzu zer den mutil bat benetan berotzea!

Bestalde, begi bistakoa dirudien arren, ezin daiteke ahaztu aho bidezko sexuaz mutil-lagunari orgasmo on bat oparitzea. Begiak estali bikotekideari hasi aurretik. Ondoren, gogotik zurrupatzen badiozu eta lan ona egiten baduzu benetan eskertuko dizu. Ez utzi mingainarekin eta ahoarekin jolasteari eta zoratu egingo duzu. Orgasmo izugarria emango diozu horrela.