Etiketaren artxiboa: ADINA

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk zoriontasunari buruz egindako txosten batek erakusten duenez, sexua praktikatzen duten bi alditik behin orgasmora iristen dira; beste herrialde askotan, berriz, hiru alditik behin soilik lortzen dute klimaxera heltzea.

Gizonezkoei dagokienez, 50 urterekin sexu harrean hobeak dituzte 30ekin baino. Hain zuzen ere, adituen arabera, gezurra da urteek aurrera egin ahala sexu-harreman gutxiago edukitzen direla.

Horrekin lotuta, Texaseko Unibertsitateak egindako ikerketa batek ondorioztatu du 36 urterekin izaten direla harreman gogobetegarrienak. Oraindik zahar sentitzetik urruti gaude adin horrekin, baina, aldi berean, lotsa galduta dugu. Hori horrela, sexuaz gozatzeko aukera zabalagoa dugu.

Urteei bai, sexuari ere bai!

sexo121-300x252

Sexua edozein adinetan

Zein ote da sexu harremanekin gozatzeko adinik onena? Egia al da zahartzaroa iristearekin batera gero eta gutxiago disfrutatzen dugula? Ezta pentsatu ere! Adinak bestela lortu ezin dena eskaintzen digu: esperientzia. Horren ondorioz, sexua askoz hobea izan daiteke.

Gazte garenean dena berria da guretzat, eta behin martxa hartuta, ez zaigula ezagutzeko ezer geratzen uste dugu; akats galanta. Emakumearen kasuan, ikerketa askok diote 30 urte inguruan lortzen dela sexuari dagokionez unerik onena, orduan ezagutzen baitu guztiz bere gorputza. 45 urte betetakoan, berriz, nolabaiteko “hurbilketa erotikoa” izan dezakegu gure bikotekidearekin, esperientzia lagun dugula.

Beti entzun izan dugu sexua gutxitu egiten dela urteak gehitu ahala, baina ez da horrela. 50 urte ingurura iristen garenean, ezin hobeto ezagutzen ditugu gure bikotekidea eta bere gustuak, eta baita gureak ere. Egin, trebatu, mugak gainditu, eta… sexuaz gozatu, adina gorabehera!

“Emakumeentzat zein da ume bat izateko adin aproposa?”

Hemen duzue irakurle batek Olatz Berastegiri helarazi dion galdera eta Eingo al deu sexu-blogeko sexologoak gazte honi emandako erantzuna:

embarazada

Irakurlearen zalantza:

“Emakumeentzat zein da ume bat izateko momenturik aproposena? Hau da, zenbat urterekin da gomendagarria haurdun geratzea? Hobeto da oso gaztea izatea? Baina zien puntura arte? 20 urte? 28 urte? 35 urte?”

Olatz Berastegiren erantzuna:

“Kaixo, biologikoki adin egokia zein den galdetzen didazu. Lehenengo aipatuko dizut, sexologian eta bizitzan, orokortasunak, batez bestekoak… aurrean dugun pertsonaren ezaugarriak galtzera eramaten gaituela. Hau da, zuk zehatz-mehatz zure haurdunaldirako momentu egokiena (biologikoki) zein den jakiteko, azterketa pertsonal bat egin beharko zenuke.

Biologikoki, badira emakumeak haurdun geratzeko arazoak dituztenak, baita 45 urtekin berehala geratzen direnak ere. Dena den eta ikerketei begiratuta, eta orokortasun batean hartuta, 30 urtetik aurrera, ugalkortasuna jaisten doa.

Ondo izan”