Etiketaren artxiboa: mugikorra

Sexu-harremanak, telefono mugikorrari begira

3759375253_2de9c1992e_bNomofobia izenarekin da ezaguna pertsona askok telefono mugikorrarekiko duten mendetasuna. Arazo larria da aipatutakoa, batez ere, beste eginkizun batzuk burutzeko orduan mugak jartzen dituenean; adibidez, sexu-harremanak izaterakoan.

Haatik,kontu hori hartu dute aztergai Virginiako Unibertsitatean, eta emaitzek erakutsi dute hamar lagunetik batek telefonoa begiratzen duela sexua praktikatzen ari den bitartean; batik bat, gazteek.

Horretarako, 221 ikasleren jokabidea aztertu dute. Horietatik % 10ak onartu du sexua-harremanak dituenean mugikorra kontsultatzeko ohitura duela. Horixe bera gertatzen da lanean gaudenean, baina kasu horretan portzentajea nabarmen hazten da. Izan ere, %70ak begiratzen du telefonoa beharrean, eta %95ak bileraren batean dagoenean.

Zergatik?

Sexua praktikatzerakoan sakelako telefonoa kontsultatzea antsietarekin du zerikusia. Hau da, mugikorra gehiegi erabiltzen dutenengan antsietatea sortzen da une batez telefonoari jaramonik egiten ez badiote.