Etiketaren artxiboa: ordua

Goizeko 05:48 da sexurako ordurik onena

índiceSexu desioaren maila gorena nabarmen aldatzen da emakumeen eta gizonen artean. British Medical Journal aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera, 05:48an hormonak maila gorenera iristen dira, bai emakumeetan, bai gizonetan.

Izan ere, gauean zehar % 20-50 artean igotzen da testosterona mutiletan, eta hormona horrek lotura zuzena du sexu desioarekin. Nesken kasuan, aldiz, gauean melatonina maila asko hazten da, eta horrek loarekin du zerikusia. Gaua, horrenbestez, ez da sexurako unerik egokiena.

Badago, halaber, beste ikerketa bat eguzki argiekin lotutakoa. Hain zuzen ere, bi sexuetan hipotalamoa estimulatzen omen du eguzkiak, eta ondorioz, testosterona ekoizpena areagotzen da goizetan.

Gauzak horrela, egunsentian melatonina hazkundea gelditu egiten da emakumeetan, eta gizonetan testosteronak bizi-bizi dirau.

Gainera, goizeko lehenengo orduetan estres maila ere txikiagoa da, energia handiagoa dugu, eta, beraz, ez dago aitzakiarik sexu-harremanak edukitzeko.